2019/11/27ko prentsa-oharra
ERAIKUNTZA KOSTUEN INDIZEA. 2019KO URRIA
Euskal AEko eraikuntza-kostuak %0,3 jaitsi ziren 2019ko urrian aurreko hilaren aldean
Aurreko urtearen aldean %1,8 gehitu ziren kostuak
2019ko urrian Euskal AEko Eraikuntza Kostuen Indizea %0,3 gutxitu zen, aurreko hilaren aldean, eta hilabete horren urte arteko tasa %1,8 gehitu, EUSTATen datuen arabera.
Aurreko hilaren aldean, lan-eskuaren kostuan ez zen aldakuntzarik izan (%0,0) eta lehengaien kostua %0,4 jaitsi zen.
Etxegintzako lehengaien kostua %0,4 jaitsi da urrian; Obra Zibileko lehengaiena, %0,5. Urte artean, bi azpisektoreetan zeinu positiboak dira, zeren hala Etxegintzan nola Obra Zibilean %1,6 gehitu baitira lehengaien kostuak.
Sektoreak kontsumituriko lehengaietan urte artean (2019ko urria 2018koaren aldean) prezio-hazkunderik handienak: Energia elektrikoa eta gasa, %22,5ekin; Zurgintza, %3,7rekin; eta Industria ez-metalikoa, %3,3rekin. Prezio-jaitsierarik handienak lehengaietan azken hamabi hiletan, aldiz: Petrolioa fintzea, %7,1eko jaitsierarekin; Metalurgia, %3,9koarekin; eta Industria kimikoa, %1,3ko murrizketarekin.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62