2019/12/04ko prentsa-oharra

INDUSTRIA PRODUKZIOAREN INDIZEA, 2019KO URRIA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal Autonomia Erkidegoko industria-jarduerak % 0,6ko igoera izan du 2019ko urrian

Industria Produkzioaren Indizeak % 0,8ko igoera izan du 2019ko lehen hamar hilabeteetan

Eustatek landutako datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko industria-produkzioak % 0,6ko igoera izan du 2019ko urrian, aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta, lan-egutegiko termino homogeneoetan. Hortaz, 2019ko lehen hamar hilabeteetako balantzea % 0,8ko igoera metatuarekin itxi da, 2018ko aldi berarekin alderatuta.

Era berean, aurreko hilabetearekin (hots, 2019ko irailarekin) alderatuta, Euskal Autonomia Erkidegoko industria-produkzioak % 0,2ko beherakada izan du, urtaroen ondorioak zuzendu ondoren.

2019ko urriko indizeak 2018ko urrikoaren aldean izan duen bilakaerak emaitza positiboak izan ditu industria-sektore handietan (xede ekonomikoaren arabera), bitarteko ondasunetan izan ezik, haien indizeak % 3,1eko beherakada izan baitu. Bestalde, energiaren indizeak % 14,2ko igoera izan du, eta ekipamendu-ondasunen eta kontsumo-ondasunen indizeek, berriz, % 0,9koa. Azken horien barruan, kontsumo ez-iraunkorreko ondasunek % 2,4ko igoera izan dute, eta kontsumo iraunkorreko ondasunek, berriz, % 4,8ko jaitsiera.

2019ko urriaren eta 2019ko irailaren arteko hiletik hilerako aldakuntzak joera bera izan du sektore horietan, baina negatiboa izan da kasu guztietan, % 2,6ko igoera izan duen Energiaren kasuan izan ezik. Izan ere, bitarteko ondasunek % 1,0eko jaitsiera izan dute, ekipamendu-ondasunek % 0,3koa, eta kontsumo-ondasunek, oro har, % 0,6koa (kontsumo iraunkorreko ondasunek % 3,1eko jaitsiera izan dute, eta kontsumo ez-iraunkorreko ondasunek ez dute aldakuntzarik izan).

Euskal industrian indarrik handiena duten sektoreen artean, 2019ko urrian igoerarik handienak izan dituztenak (urtetik urterako aldakuntzak kontuan hartuta) honako hauek dira: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 23,9), Zura, papera eta arte grafikoak (% 2,8), Material eta ekipamendu elektrikoa (% 2,1) eta Garraio-materiala (% 1,7).

graf0016997_01_e.png

Jaitsierak, berriz, honako sektore hauetan gertatu dira: Metalurgia eta produktu metalikoak (urtetik urterako % 2,6ko jaitsiera) eta Makineria eta ekipamendua (% 2,1eko jaitsiera).

Lurralde historikoak kontuan hartuta, Industria Produkzioaren Indizearen urriko urtetik urterako bilakaera positiboa izan da Bizkaian, % 3,4ko igoerarekin; Araban eta Gipuzkoan, berriz, % 0,3ko eta % 1,8ko jaitsierak izan dira, hurrenez hurren.

graf0016997_02_e.png

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industria-jarduera %3,6 igo zen 2019ko azaroan

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2019/12/04
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/05
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0016997_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali