HomeGaiakBerrikuntzaPrentsa Oharrak 10 langile eta gehiagoko...

2019/12/30eko prentsa-oharra

BERRIKUNTZAREN INKESTA. 2018

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

10 langile eta gehiagoko Euskal AEko enpresen % 30,1 berritzaileak izan ziren 2018an

Jarduera berritzaileen gastua, guztira, 2.828 milioi eurokoa izan zen

10 langile edo gehiagoko enpresa berritzaileen ehunekoa % 30,1era igo da 2018an Euskal AEn, Eustatek egindako datuen arabera. Aztertutako bi berrikuntza motak aztertuz gero, Produktuaren berrikuntza % 18,1ek egiten dute, eta Prozesuaren berrikuntza % 27,9k. Espainian, 10 langile edo gehiagoko enpresa berritzaileen ehunekoa % 20koa da, Euskal AEn baino ehuneko 10 puntu txikiagoa.

Enpresa guztiak kontuan hartuz gero, 2018an Euskal AEko enpresa berritzaileen ehunekoa % 17,3koa izan zen, % 8,5 Produktuaren berrikuntzarekin eta % 16,4 Prozesuaren berrikuntzarekin.

Euskal AEko enpresek jarduera berritzaileetan egindako gastua 2.828 milioi euro izan ziren 2018an. Jarduera horietan, barneko I+Gko gastua % 50,3 da, I+Gko Eskurapena (kanpoko I+G) % 16,1 eta Beste jarduera berritzaile batzuk (*) gainerako % 33,6a.

graf0017036_01_e.png

Enpresa berritzaileen % 25,7k finantzaketa publikoa jasotzen dute

Enpresa berritzaileek erakunde publiko baten edo gehiagoren finantzaketa publikoagatik laguntzak jaso ditzakete. Hala, enpresa horien % 25,7k finantzaketa publikoa jaso zuten. Jatorria aztertuz gero, Eusko Jaurlaritzakoak nabarmentzen dira, enpresa berritzaile guztien % 17,6ra iristen baitira. Foru-aldundiek eta toki-administrazioek enpresa horien % 9,1 eta % 4,3 finantzatzen dituzte, hurrenez hurren. Estatuko Administrazioak Euskal AEko enpresa berritzaileen % 4,4ri laguntzen die; enpresen % 5,3k, berriz, Europar Batasunaren finantzaketa jasotzen dute Horizon 2020 programaren bidez, eta antzeko ehunekoak beste finantzaketa baten bidez.

10 langile edo gehiago dituztenen kasuan, % 48,1ek laguntza publikoak jasotzen dituzte, eta Eusko Jaurlaritza da, halaber, tamaina horretako berrikuntza-gastuak dituzten enpresen kopuru handiena finantzatzen duena, zehazki % 36,0. Foru-aldundiek eta toki-administrazioek % 18,9 eta % 7,9 finantzatzen dituzte, hurrenez hurren; Estatuko Administrazioaren finantzaketa, berriz, 10 langile eta gehiagoko enpresen % 15,4ra iristen da. Bestalde, % 10,7k Europar Batasunaren finantzaketa jasotzen du Horizon 2020 programaren bidez, eta % 8,9k beste finantzaketa-mota baten bidez.

graf0017036_02_e.png

Enpresen erdiek baino gehixeagok, % 53,4k, uste dute badirela jarduera berritzaileak egitea zailtzen duten faktoreak

Enpresen % 53,4k uste du berrikuntza zailtzen duten faktore jakin batzuk daudela. Faktore horien artean honako hauek daude: “enpresaren barruan beste lehentasun batzuk daude” (% 38,5), “kostu handiegiak daude” (% 32,6), “merkatuan lehia handiegia” dago (% 27,3), “laguntza edo diru-laguntza publikoak lortzeko zailtasunak daude” (% 25,5), eta “enpresa barruan finantzaketarik ez dago” (% 24,9), besteak beste.

10 langile edo gehiago dituzten enpresetan, jarduera berritzaileak egitea zailtzen duten faktoreak daudela uste dutenek ehuneko hori % 61,7raino igo dute, aurreko oztopo berberak nabarmenduta.

Produktu berritzaileek negozio-zifraren % 36,4 sortzen dute beren enpresetan

Produktu-berrikuntza duten enpresetan, negozio-zifra osoaren % 36,4 produktu berritzaileetatik dator, eta aldatu gabeko edo pixka bat aldatutako produktuak gainerako % 63,6ak dira.

10 langile edo gehiagoko enpresetan, ehuneko horiek zertxobait aldatzen dira; kasu horretan, % 35,5ekoa da produktu berriek edo nabarmen hobetuek negozio-zifraren gainean duten batez besteko eragina.

Ohar metodologikoa

2018. urteari dagokion Berrikuntzaren Inkesta 2018ko Osloko Eskuliburuaren bertsio berriarekin egin da, eta horrek ekarri du seriea hautsi egin dela metodologia-aldaketaren ondorioz. Horregatik, 2018an argitaratutako datuak ezin dira alderatu aurreko urteetan argitaratutakoekin.

(*) Beste jarduera berritzaile batzuk, berritzeko asmoz egin daitezkeen enpresaren jarduerak jasotzen ditu, sei kategoria hauetan:

1. Ingeniaritza, diseinua eta beste sormen-jarduera batzuk.

2. Marketina eta marka sortzea.

3. Jabetza intelektualeko eskubideekin zerikusia duten jarduerak.

4. Langileen prestakuntzarekin zerikusia duten jarduerak.

5. Softwarea garatzea eta datu-baseen lanarekin lotutako jarduerak.

6. Ondasun ukigarriak eskuratzearekin edo alokatzearekin zerikusia duten jarduerak.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

10 langile eta gehiagoko Euskal AEko enpresen % 30,1 berritzaileak izan ziren 2018an

Eragiketa : 
Berrikuntzaren inkesta
Eragiketa kodea : 
223202
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2018-2023
Eguneratze data : 
2019/12/30
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/30
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0017036_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali