2019/12/13ko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAREN KOIUNTURAKO INDIZEA, 2019/III

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko Eraikuntzaren sektorea %3,3 gehitu zen 2019ko hirugarren hiruhilekoan

%5,4ko gehikuntza darama urteak

Eustaten datuen arabera, 2019ko hirugarren hiruhilekoan, lan-egutegi homogeneoan eta urte artean, %3,3 nominala gehitu zen Euskal AEko Eraikuntzaren jarduera.

Hiruhileko honetan, Eraikuntzaren sektorearen hazkundea zor izan zitzaion bai Etxegintzaren azpisektorearen jokamolde positiboari, zeinek %3,1eko igoera eduki baitzuen urte artean, bai Obra Zibilaren azpisektorearenari, %4,7ko igoerarekin.

Urtaroen eragina behin zuzenduta, 2019ko hirugarren hiruhilekoan Eraikuntzaren sektorea %0,2 hazi zen, 2019ko bigarren hiruhilekoaren aldean.

Hiruhileko artean, 2019ko hirugarren hiruhilekoan sektorearen jarduera aurreko hiruhilekokoarekin alderatuz gero, Etxegintzak bilakaera positiboa izan zuen, %0,3koa; Obra Zibila, aldiz, %0,7 murriztu zen.

2019ko lehen hiru hiruhilekoetako aldi metatuan, Euskal AEko Eraikuntzaren sektorea %5,4 handitu da 2018ko aldi berarekin alderatuta.

Eraikuntzaren enplegua %0,2 murriztu zen 2019ko hirugarren hiruhilekoan, 2019ko bigarrenaren aldean.

graf0017000_01_e.png

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko Eraikuntzaren sektorea %3,3 gehitu zen 2019ko hirugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Eraikuntzaren koiunturako indizea
Eragiketa kodea : 
122403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2019/12/13
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/27
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0017000_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali