2019/12/19ko prentsa-oharra
ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. LANDA HOTELAK ETA OSTATUAK. 2019KO AZAROA
Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %1,1 gehitu dira eta ostatu-gauak %1,3 jaitsi 2019ko azaroan
Gela eskuragarriko diru-sarrerak %2,1 murriztu dira Euskal AEko hoteletan
2019ko azaroan, 228.196 bidaiari-sarrera erregistratu dira Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 2.405 gehiago, %1,1eko gehikuntza, Eustaten datuen arabera. Lurraldeka, Gipuzkoan %2,6 igo dira, eta Bizkaian %0,9; Araban, berriz, %2,4 jaitsi dira.
Bestalde, Euskal AEko hotel-establezimenduetan 435.322 ostatu-gau izan dira 2019ko azaroan; hau da, aurreko urteko azaroan baino %1,3 gutxiago, 5.911 ostatu-gau gutxiago. Ostatu-gauek urte arteko bilakaera positiboa izan dute Araban, %0,5eko igoerarekin. Gipuzkoan eta Bizkaian, berriz, %0,3 eta %2,7 jaitsi dira, hurrenez hurren.
Euskal AE osoan, Estatutik etorritako bidaiarien sarrerek %0,1eko aldakuntza negatiboa izan dute 2019ko azaroan, aurreko urteko azaroarekin alderatuta. Jatorria atzerrian dutenak %3,7 igo dira. Araban, Estatuko sarrerek %4,0ko bilakaera negatiboa izan dute, eta atzerritik etorritakoek, berriz, %4,4 egin dute gora. Bizkaian, Estatuko bidaiarien sarrerak %0,8 igo dira, eta atzerrikoak, berriz, %1,0. Gipuzkoan, azkenik, Estatuko sarrerak %0,6 hazi dira, eta atzerrikoak %6,6.
Batez besteko egonaldiaren iraupena 1,91 egunekoa izan da azaroan, 2018ko azaroan batez beste izandako 1,95 egunen azpitik. Araban, iazko azaroan 1,85 egun izatetik aurtengo azaroan 1,91 egun izatera igaro da, eta Bizkaian, berriz, 1,95 egun izatetik 1,88 egun izatera. Azkenik, Gipuzkoan, batez besteko egonaldia 2 egunekoa izan zen 2018ko azaroan, eta 1,94 egunekoa 2019ko azaroan.
Plazakako betetze-mailari dagokionez, portzentajezko 1,8 puntu jaitsi da Euskal AE osoan, 2018ko azaroan %50,2 izatetik aurtengo azaroan %48,5 izatera igaro baita. Araban ehuneko 0,5 puntuko hazkundea izan da, %45,7tik %46,2ra. Bizkaian portzentajezko 4,4 puntuko jaitsiera erregistratu da, 2018ko azaroan okupazioa %52,4koa izatetik joan den azaroan %48,0koa izatera. Gipuzkoan betetze-maila ehuneko 0,6 puntuz igo da, aurreko urteko azaroko %49,4tik azken azaroko %50,0ra igo baita.
Gelakako betetze-maila ehuneko 1,5 puntuz jaitsi da Euskal AE osorako, gelakako %61,8ko betetze-maila lortuta. Araban portzentajezko 0,8 puntu egin du gora, eta %60,0tan kokatu da; Bizkaian portzentajezko 4,6 puntu jaitsi da, %62,6ra iritsiz; eta Gipuzkoan portzentajezko 1,2 puntu igo da, gelen araberako betetze-maila %61,5etan kokatuz.
Azaroan, Donostian (%56,5), Bilbon (%53,2) eta Gasteizen (%48,6) okupatu dira gehien hotelak plazen arabera.
Asteko eguna aintzat, Euskal AEn 2019ko azaroan okupaziorik handiena, %62,4, aste-bukaeretan gertatu da; %41,4, lanegunetan.
Sektorearen errentagarritasun adierazleez, eguneko batez besteko tarifa (ADR) 80,5 euro izan dira 2019ko azaroan Euskal AEko hoteletan, aurreko urtean baino %0,34 gehiago. Batez besteko tarifa 69,2 eurokoa izan da Araban (%3,10 gora), 80,3 eurokoa Bizkaian (%1,0ko jaitsiera) eta 85,0 eurokoa Gipuzkoan (%1,28 gora).
Gela eskuragarriko diru-sarrerak (RevPar), zeinak okupazioaren araberakoak diren, 49,8 euro izan dira Euskal AEn 2019ko azaroan, 2018koan baino %2,1 gutxiago. Araban, 41,5 euro; Bizkaian 50,2; eta Gipuzkoan, 52,2.
Landa-ostatuetan sarrerak %17,2 jaitsi dira, eta ostatu-gauak %19,1, 2019ko azaroan
Azaroan 9.452 sarrera erregistratu dira Euskal AEko landa-ostatuetan, aurreko urteko hil berean baino %17,2 gutxiago. Lurraldeka, Araban sarrerak %6,9 jaitsi dira, Bizkaian %38,2 eta Gipuzkoan %5,7. Izan dira 1.113 atzerritar-sarrera, zeina den %8,5eko hazkundea aurreko urtekoen aldean, eta sarrera guztien %11,8 da hori. Estatuko bidaiarien sarrerak %19,7 gutxitu dira, beste alde.
Euskal AEko landa-turismoko establezimenduek eta landetxeek 20.844 ostatu-gau izan dituzte azaroan; hau da, %19,1 jaitsi dira aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta. Lurraldeka, Araban %6,3 jaitsi dira, Bizkaian %38,6 eta Gipuzkoan %10,6.
Plazen araberako betetze-maila %16,7koa izan da Euskal AEn, portzentajezko 4,0 puntuko jaitsierarekin 2018ko azaroan lortutako kopuruekiko. Arabak ehuneko 2,0 puntuko beherakada izan du, eta plazakako betetze-maila %15,4tan geratu da. Bizkaian betetze-maila %15,0koa izan da, portzentajezko 7,3 puntuko jaitsierarekin 2018ko azaroarekin alderatuta, eta Gipuzkoan ehuneko 2,8 puntuko jaitsiera izan da, azaroan %18,4ko betetze-mailara iritsiz.
Azkenik, bidaiari bakoitzeko batez besteko egonaldia 2,26 egunekoa izan zen 2018ko azaroan, eta 2,21 egunekoa izatera iragan da azken hilabetean.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62