2019/12/16ko prentsa-oharra
I+G ESTATISTIKA BIOTEKNOLOGIAN. 2018
Euskal AEko bioteknologiako I+G gastua %20,7 gehitu da 2018an
Bioteknologiako I+G gastua I+G gastu osoaren %7,9 da; Administrazio Publikoak %51,7 finantzatzen du
Eustaten datuen arabera, 2018an Euskal AEko barneko I+G gastua bioteknologiarekin erlazionatutako jardueretan 112,5 milioi eurokoa izan zen, 2017an baino %20,7 gehiago. Gastu hori izan zen barneko I+G gastu osoaren %7,9.
Langile enplegatuak 2.237 izan ziren. DOBn (Dedikazio Osoko Baliokidetzan) 1.442 pertsona izan ziren, I+Gra bideraturiko DOB langileen %7,5. Datu horiek, hala bioteknologiako gastuan nola DOBn aritzen den langile-kopuruan, serie historikoaren altuenak dira.
DOBko langileen kopurua %7,2 igo zen aurreko urtearekin alderatuta, eta ikertzaileak, berriz, 1.088 pertsona izan ziren DOBn, eta, kasu horretan, %5,5 hazi zen kopuru hori.
Aurreko urteetan bezalaxe, emakume ugari daude I+G adar horretan, bioteknologian lanaldi osoan aritu zirenen %57,5 2018an.
89 erakundek, horietatik 84 enpresa, bioteknologiako ikerketa-jarduerak egin zituzten 2018an. Gainera, guztizko horretatik 70ek barneko I+G gastuaren erdia baino gehiago bioteknologiara bideratu zuten.
Bioteknologiako barneko I+G gastuaren %66,2 Enpresen sektoreak egiten du.
Aurreko urteetan bezala, Enpresen sektorea da bioteknologiako barneko I+G jardueretan egindako guztizko gastuaren ehuneko handiena duena (%66,2), eta proportzio hori 2017koa (%63,0) baino portzentajezko 3,2 puntu handiagoa da.
Bestalde, Goi-mailako Irakaskuntzak (%28,3) eta Administrazio Publikoak (%5,5) egikaritu dute 2018ko gainerako gastuaren %33,8a; portzentaje hori %37,0koa izan zen 2017an.
Administrazio publikoak bioteknologiako barneko I+Gren %51,7 finantzatu zuen
Funtsen jatorriarren arabera, bioteknologiarekin lotutako barneko I+G jarduerak, 2018an, Administrazio Publikoak (%51,7) eta Enpresek (%35,9) finantzatu zituzten nagusiki. Gainerakoa, Atzerriko funtsek (%9,3), Goi-mailako Irakaskuntzak (%2,3) eta Irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuek (%0,8).
Bioteknologia-ikerkuntzatik lortutako produktuak, batez ere, Giza Osasunean (%77,7) eta Elikaduran (%8,2) aplikatzen dira. Gainerako arloetan banatzen da beste %14,1a, antzeko portzentajeekin: Ingurumena, Animalien osasuna eta akuikultura, Industria eta Nekazaritza eta baso-produkzioa.
Kapitalerako sarbidea eta Denbora/kostua dira bioteknologian barneko I+G jarduerak garatzeko oztopo nagusiak
Azkenik, bioteknologiako ikerketa- eta garapen-jarduerek 2018an aurrera egitea zaildu duten oztopoen pertzepzioa mantentzen da. Oztopo nagusiak Kapitalerako sarbidea eta Denbora/kostua erlazioa dira, %90 eta %87, hurrenez hurren. Arautze-betekizunak hirugarren tokian dira, %78rekin.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62