2019/12/27ko prentsa-oharra
ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. APARTAMENTUAK. 2019KO AZAROA
Euskal AEko hotel, landa-ostatu eta apartamentu turistikoen sarrerak %0,7 igo ziren 2019ko azaroan
Apartamentu turistikoetan ostatu-gauak %6,5 igo ziren
Hotel, landetxe eta apartamentu turistiko guztietan 243.608 sarrera erregistratu dira 2019ko azaroan, hau da, %0,7ko igoera, aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta, Eustatek egindako datuen arabera. Bizkaian, Euskal AEko sarrera guztien %47,6 biltzen dira, eta sarreren batura ez da aldatu (%0,0). Gipuzkoan, Erkidegoko sarreren %38,4 metatzen dira, eta %2,8ko igoera gertatu da; Araban, berriz, Euskal AEko sarreren %14,0rekin, %2,7ko jaitsiera gertatu da.
Ostatu-gauak, guztira, %2,0 jaitsi dira 2019ko azaroan, 2018ko azaroarekin alderatuta. Bizkaian ostatu-gauak %3,5 jaitsi dira, eta Araban eta Gipuzkoan, berriz, %0,6.
Apartamentu turistikoak
2019ko azaroan, 21.401 ostatu-gau erregistratu dira Euskal AEko turismo-apartamentuetan; hau da, aurreko urteko azaroan baino %6,5 gehiago. Ostatu-gauak %15,1 igo dira Bizkaian eta %10,7 Gipuzkoan; Araban, berriz, %5,5 jaitsi dira.
Euskal AEko turismo-apartamentuetako bidaiarien sarrerak 5.960 izan dira 2019ko azaroan; hau da, %24,3ko igoera izan da aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta. Sarrerak %41,7 igo dira Gipuzkoan, %21,4 Bizkaian eta %0,0 Araban (berdin mantendu dira lurralde horretan, beraz).
Batez besteko egonaldiaren iraupena 3,59 egunekoa izan da azaroan, 2018ko azaroan izandako batez besteko egonaldiaren 4,19 egunen azpitik. Araban, iazko 8,27 egunetatik aurtengo azaroko 7,81 egunetara jaitsi da; Bizkaian, 2,80 egunetatik 2,66 egunetara jaitsi da; eta Gipuzkoan ere jaitsi da batez besteko egonaldia, 2018ko azaroko 4,09 egunetatik aurtengo azaroko 3,19 egunetara.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62