2020/01/09ko prentsa-oharra

INDUSTRIA PRODUKZIOAREN INDIZEA. 2019KO AZAROA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industria-jarduera %3,6 igo zen 2019ko azaroan

Industria-produkzioaren indizeak %1,1eko hazkundea izan du 2019ko lehen hamaika hilabeteetan

Euskal AEko industria-produkzioa %3,6 igo zen 2019ko azaroan, aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta, lan-egutegiaren termino homogeneoetan, Eustatek landutako datuen arabera. 2019ko lehen hamaika hilabeteetako balantzea %1,1eko hazkunde metatuarekin itxi da, 2018ko aldi beraren gainean.

Aurreko hilabetearekin alderatuta (2019ko urria), Euskal AEko industria-produkzioa egonkor mantendu zen (%0,0), urtaroko eraginak zuzendu ondoren.

2019ko azaroko indizearen bilakaerak, 2018ko azarokoarekin alderatuta, emaitza desberdinak izan ditu industria-sektore handietan, norakoaren arabera. Ekipoko Ondasunak %11,00 igo dira, Bitarteko Ondasunak %1,1 eta Kontsumoko Ondasunak, oro har, %0,8. Azken horien barruan, Kontsumoko Ondasun Iraunkorrak %4,1 igo dira, eta Kontsumoko Ondasun Ez-iraunkorrak, berriz, ez dira aldatu (%0,0). Energia, azkenik, %2,9 jaitsi da.

2019ko azaroko hilabete arteko aldakuntzak, 2019ko urriarekiko, zeinu positiboa du Ekipoko Ondasunen sektorean (%2,1 hazi da) eta Bitarteko Ondasunenean (%0,8 igo da). Alderantzizko zentzuan, Energia %7,8 murriztu da, eta Kontsumoko Ondasunak, oro har, %0,5; izan ere, Kontsumoko Ondasun Ez-iraunkorrak %1,5 jaitsi dira, eta Kontsumoko Ondasun Iraunkorrak %4,0 hazi.

Euskal AEko industrian pisu handiena duten sektoreen artean, 2019ko azaroan urte arteko hazkunderik handienak izan dituztenak hauek dira: Garraio-materiala (%22,6), Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%3,6) eta Metalurgia eta Produktu metalikoak (%2,6).

graf0017049_01_e.png

Aitzitik, urte arteko beherakadak gertatu dira sektore garrantzitsu hauetan: Elikagaien, edarien eta tabakoaren industriak (urtetik urtera %1,6 gutxiago) eta Zura, papera eta arte grafikoak (%1,3 gutxiago).

Lurraldearen arabera, Industria Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera positiboa izan da hiru lurraldeetan: Araban %4,9 igo da, Bizkaian %3,5 eta Gipuzkoan %2,9.

graf0017049_02_e.png

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industria-jarduera %3,6 igo zen 2019ko azaroan

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2020/01/09
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/05
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0017049_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali