2019/12/17ko prentsa-oharra

TURISMOAREN KONTU SATELITEA. 2018 (a)

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Gastu turistikoa %4,0 handitu da Euskal AEn eta BPGren %6,1 izan da 2018an

Gipuzkoan BPGren %7,6 izan da, Bizkaian %5,4 eta Araban %5,1

Euskal AEn 2018an egindako gastu turistiko osoa %4,0 hazi zen aurreko urtearekin alderatuta, eta urte horretako BPGren %6,1 izan zen, 2017an bezalaxe, Eustatek egindako datuen arabera. Kopuru absolutuetan, gastua 2017an 4.474 milioitik 2018an 4.651 milioira pasatu zen.

Turismo-gastuaren osagaiei erreparatuz gero, Euskal AEko gastuaren igoera hori Turismo hartzailean gertatu da batez ere, %6,8 igo baita –hau da, atzerritik edo Estatuko gainerako tokietatik datozen turistek eta txangozaleek egiten duten gastuan–, eta, neurri txikiagoan, Turismo-gastuaren beste osagai batzuetan (+%0,8). Halatan, 2018an turismo hartzailearen partaidetza gastuaren osotasunean %54,4ra iritsi da, 2017an baino 1,4 puntu gehiago.

graf0017003_01_e.png

Turismo-gastuaren beste osagai batzuk izeneko partidan jasotzen da Euskal AEko turista eta txangozaleek Erkidegoan bertan egiten duten gastua, Euskal AEko administrazio publikoek turismoari loturiko programetan eginikoa eta, azkenik, turismoaren adar berezietako enpresen kapital-eraketa gordina (inbertsioa).

Era berean, turismo hartzailearen gastuaren (Euskal AEn bizi ez diren pertsonen bidaiak eta txangoak) eta turismo igorlearen gastuaren (Euskal AEko biztanleek Erkidegotik kanpo egiten dituzten bidaiak eta txangoak) arteko aldeak eragindako defizita 2.389 milioi eurokoa izan zen 2018an; hau da, BPGren %3,1. Azken bost urteetan lehen aldiz, saldo turistikoaren defizita jaitsi egin da, 71,6 milioi eurotan murriztuz.

graf0017003_02_e.png

Gastu turistikoak gora egin du hiru lurraldeetan 2018an

Gipuzkoak %4,4ko igoera izan du gastu turistikoan, batezbestekoa baino 0,4 puntu handiagoa; Bizkaian hazkundea %4,1ekoa izan da, eta Araban %2,4koa.

Lurraldeen arabera, Bizkaiko gastu turistikoa guztizkoaren %44,9 izan zen 2018an, Gipuzkoan %41,5 eta, azkenik, Araban %13,6.

graf0017003_03_e.png

Gipuzkoa izan da berriz ere Lurraldea zeinetan turismoak ekonomiaren gainean trakzio-eragin handiena duen, BPGren %7,6, portzentaje bat aurreko urtearen aldean berdin mantentzen dena. Bizkaiak ere eutsi egin dio gastu turistikoak BPGren gainean duen pisuari 2017arekin alderatuta, %5,4. Bestalde, Araba hamarren bat jaitsi da, BPGren %5,1etan kokatuz.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Gastu turistikoa %4,0 handitu da Euskal AEn eta BPGren %6,1 izan da 2018an

Eragiketa : 
Turismoaren kontu satelitea
Eragiketa kodea : 
172615
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2010-2024
Eguneratze data : 
2019/12/17
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0017003_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali