2020/01/22ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. LANDA HOTELAK ETA OSTATUAK. 2019KO ABENDUA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2019ko balantzea % 3,7ko igoerarekin itxi da, bai sarreretan, bai ostatu-gauetan

2019ko abenduan, Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerek % 2,5 egin dute gora

Euskal AEko hotel-establezimenduen 2019ko urteko balantzeak % 3,7ko igoera izan du, bai sarreretan, bai ostatu-gauetan, aurreko urtearekin alderatuta, Eustatek landutako datuen arabera. 2019an 3.184.904 sarrera zenbatu dira guztira, hau da, aurreko urtean baino 113.774 gehiago, eta 6.265.610 gaualdi, 2018an baino 225.087 gehiago.

2019ko abenduan, Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiarien sarrerak 208.813 izan dira, hau da, % 2,5 igo dira. Sarrerak % 4,0 igo dira Bizkaian eta % 1,8 Gipuzkoan, baina % 0,7 jaitsi dira Araban.

Bestalde, 2019ko abenduan Euskal AEko hotel-establezimenduetan izandako ostatu-gauak 384.037 izan dira; alegia, aurreko urteko abenduan izandakoen aldean, % 0,6ko igoera izan da, hau da, 2.456 ostatu-gau gehiago. Ostatu-gauek ere bilakaera positiboa izan dute urte batetik bestera Bizkaian (% 1,1eko igoera) eta Gipuzkoan (% 0,5ekoa), baina Araban jaitsi egin dira % 0,5.

graf0017113_01_e.png

Estatuko sarreren kopuruak % 1,2 egin du gora Euskal AEn, aurreko urteko abenduko datuekin alderatuta; atzerriko sarrerak, berriz, % 6,0 igo dira. Araban Estatuko bidaiarien kopuruak % 0,9 egin du gora, eta atzerrikoen kopuruak % 8,4 egin du behera. Bizkaian, Estatuko sarrerak % 1,3 igo dira, eta atzerrikoak, berriz, % 11,7. Gipuzkoan, Estatuko bidaiarien sarrerek % 1,1 egin dute gora, eta atzerritarrenek, berriz,% 3,1.

Batez besteko egonaldiaren iraupena 1,84 egunekoa izan zen abenduan, hau da, 2018ko abenduan izandako 1,87 eguneko batez besteko egonaldia baino zertxobait txikiagoa. Araban, iazko 1,85 egunetik aurtengo abenduan 1,86 egunera igo da; Bizkaian, 2018ko abenduan 1,88 egun izatetik aurtengo abenduan 1,83 egun izatera igaro da; eta Gipuzkoan ere murriztu egin da, 2018ko abenduan batez besteko 1,87 eguneko egonaldia izatetik joan den abenduan 1,84 egunekoa izatera igaro baita.

Plazen araberako okupazio-mailari dagokionez, ehuneko 0,4 puntu murriztu da Euskal AE osoan, 2018ko abenduan % 44,5 izatetik aurtengo abenduan % 44,1 izatera igaro baita. Araban, ehuneko 1,1 puntuko igoera izan da, 2018ko abenduan okupazioa % 41,6koa izatetik iragan abenduan % 42,7koa izatera igaro baita. Gipuzkoako okupazio-mailak ere gora egin du, ehuneko 1,4 puntu, 2018ko abenduan lortutako % 42,9tik azken abenduan lortutako % 44,3ra. Bizkaian, aldiz, ehuneko 2,2 puntuko beherakada izan da, 2018ko abenduan % 46,6 izatetik % 44,4ko okupazio-maila izatera igaro baita joan den abenduan.

Logelen okupazio-mailak ere aldaketa positiboa izan du, ehuneko 0,2 puntukoa Euskal AE osoan, gelen okupazio-maila % 52,1ekora iritsi baita. Araban portzentajezko 2,9 puntu egin du gora, % 52,2tan kokatuz; eta portzentajezko 0,6 puntu Gipuzkoan, logeletako okupazioa % 50,9ra iritsiz; Bizkaian puntu 1 jaitsi da, % 53ra iritsiz.

Abenduan, Donostian (% 50,1), Bilbon (% 49,7) eta Gasteizen (% 45,4) okupatu dira gehien hotelak plazen arabera.

Asteko eguna kontuan hartuta, asteburuetan gertatu da okupazio handiena Euskal AE osoan 2019ko abenduan: plaza okupatuen % 60,4. Astegunetako okupazioa % 38,3koa izan da.

Azkenik, sektorearen errentagarritasun-adierazleei dagokienez, Euskal AEko hotelen eguneko batez besteko tarifa (ADR) 76,8 eurokoa izan da 2019ko abenduan, urtebete lehenago baino % 1,65 handiagoa. Batez besteko tarifa 64,8 eurokoa izan da Araban, non aurreko urtearekin alderatuta ia ez baita aldatu (% 0,05 gutxiago); 74,7 eurokoa Bizkaian (% 2,5 gehiago), eta 84,7 eurokoa Gipuzkoan (% 1,6 gehiago).

Gela libre bakoitzeko diru-sarrerak (RevPar), zeinak hotel-establezimenduen okupazio-mailaren araberakoak diren, 40,0 eurokoak izan dira 2019ko abenduan Euskal AEn, 2018ko abenduan baino % 2,1 gehiago. Araban RevPar 33,8 eurokoa izan zen, Bizkaian 39,6 eurokoa eta Gipuzkoan 43,1 eurokoa.

Hotel-establezimenduen 2019ko URTEKO BALANTZEA: 225 mila ostatu-gau gehiago

2019an 6.265.610 ostatu-gau zenbatu dira, hots, aurreko urtean baino 225.087 gehiago, hau da, % 3,7ko igoera. Ostatu-gauak % 6,3 igo dira Gipuzkoan eta % 2,8 Bizkaian, baina % 0,5 jaitsi dira Araban.

2019an 3.184.904 sarrera izan dira, hau da, aurreko urtean baino 113.774 gehiago, gaualdien igoera erlatibo berarekin (% 3,7). Sarrerak % 6,3 igo dira Gipuzkoan eta % 3,7 Bizkaian, baina % 3,4 murriztu dira Araban.

Egonaldiaren iraupena 1,97 egunekoa izan da 2019an Euskal AEn; plazen araberako okupazio-maila, berriz, ehuneko 0,6 puntu igo da, eta % 57,4 iritsi da Euskal AE osoan.

Azkenik, sektorearen errentagarritasun-adierazleei dagokienez, Euskal AEko hotelen eguneko batez besteko tarifa (ADR) 93,4 eurokoa izan da 2019an, urtebete lehenago baino % 3,2 handiagoa. Batez besteko tarifa 72,4 eurokoa izan da Araban (% 1,0ko igoera), 85,8 eurokoa Bizkaian (% 2,7koa) eta 109,7 eurokoa Gipuzkoan (% 3,7koa).

Gela libre bakoitzeko diru-sarrerak (RevPar) hotel-establezimenduen okupazio-mailaren araberakoak dira, eta 2019an 63,9 euro izan dira Euskal AEn, 2018an baino % 4,6 gehiago. Araban RevPar 46,1 eurokoa izan zen, Bizkaian 59,0 eurokoa eta Gipuzkoan 76,5 eurokoa.

graf0017113_02_e.png

Landa-ostatuetan % 6,4 jaitsi dira sarrerak eta % 8,3 ostatu-gauak abenduan

Euskal AEko landa-ostatuetan 10.924 bidaiari sartu dira, aurreko urteko hilabete berean baino % 6,4 gutxiago. Lurraldeka, Araban % 5,7 igo dira sarrerak, Bizkaian % 13 jaitsi dira eta Gipuzkoan % 6,3.

Atzerritik etorritako bidaiariak 878 izan dira, eta hori urtebete lehenago jasotakoen aldean % 19,4ko jaitsiera da; sarrera guztien % 8 dira. Bestalde, Estatutik datozen sarrerak % 5,1 murriztu dira.

Euskal AEko agroturismo eta landetxeek 25.917 ostatu-gau izan dituzte 2019ko abenduan, eta % 8,3ko jaitsiera izan dute aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta. Lurraldeka, Araban % 2,6 jaitsi da, Bizkaian % 20,4 eta Gipuzkoan % 1,7.

graf0017113_03_e.png

Plazen araberako okupazio-maila % 21,4koa izan da, eta ehuneko 2 puntu jaitsi da 2018ko abenduan lortutako kopuruekiko. Araban ehuneko 0,6 puntu jaitsi da, eta % 17,7tan geratu da. Bizkaian okupazio-maila % 22,1ekoa izan da, baina portzentajezko 4,8 puntutan murriztu da 2018ko abenduarekin alderatuta, eta Gipuzkoan portzentajezko 0,8 puntu jaitsi da, eta joan den abenduan % 22,7ko okupazio-maila lortu du.

Azkenik, bidaiari bakoitzeko batez besteko egonaldia laburtu egin da azken abenduan, duela urtebete 2,42 egunekoa izatetik azken hilabete horretan 2,37 egunekoa izatera igaro baita.

Landa-ostatuen 2019ko urteko balantzea: % 3,1 murriztu dira sarrerak eta % 4,1 ostatu-gauak

2019an, 167.077 bidaiari sartu dira Euskal AEko agroturismo eta landetxeetan; hau da, urtebete lehenago baino % 3,1 gutxiago. Egindako gaualdiak, berriz, 431.689 izan dira, 2018an baino % 4,1 gutxiago.

Sarrerak murriztu egin dira Bizkaian, % 2,8 gutxiago, eta Gipuzkoan, % 7,1 gutxiago, baina % 7,8 hazi dira Araban. Ostatu-gauek ere behera egin dute Bizkaian eta Gipuzkoan, % 4,2 eta % 7,4, hurrenez hurren, eta % 7,7 igo dira Araban.

2019ko bidaiari bakoitzeko batez besteko egonaldia 2018ko 2,61 egunetik azken urteko 2,58 egunera jaitsi da. Plazen araberako okupazio-maila ia ehuneko puntu bat jaitsi da (-0,9 puntu), eta plazen araberako okupazio-maila % 28,6koa izan da 2019an.

graf0017113_04_e.png

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2019ko balantzea % 3,7ko igoerarekin itxi da, bai sarreretan, bai ostatu-gauetan

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2020/01/22
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/22
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0017113_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali