2020/01/27ko prentsa-oharra
ESTABLEZIMENTU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. APARTAMENTU TURISTIKOAK ETA OROTARAKOAK. 2019KO ABENDUA
Euskal AEko hotel, landa-ostatu eta apartamentu turistikoetako bidaiarien sarrerak % 2,5 igo dira 2019ko abenduan
2019ko urteko zenbaketan, sarrerak % 3,6 igo dira
Turismoko establezimendu hartzaileen guztizkoan (hotelak, landa-ostatuak eta turismoko apartamentuak) 226.090 sarrera erregistratu dira 2019ko abenduan, hau da, % 2,5 igo da aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta, Eustatek landutako datuen arabera. Hiru lurraldeetan izan da hazkunderik. Bizkaian sarreren % 49,3 metatzen dira, eta sarreren batura % 3,3 handitu da; Gipuzkoan, berriz, sarreren % 36,3 bildu dira abenduan, eta igoera % 2,2koa izan da; eta Araban, % 14,3rekin, sarrerak % 0,5 igo dira.
Bestalde, establezimendu turistiko hartzaileen guztirako ostatu-gauek ez dute aldaketa esanguratsurik izan (% 0,0) Euskal AE osoan, 2018ko abenduarekin alderatuta. Lurraldeka, % 0,7 igo dira Gipuzkoan, baina % 0,3 jaitsi dira Bizkaian eta % 1,2 Araban.
Turismoaren 2019ko urteko balantzea
Euskal AEko hotel, landa-ostatu eta apartamentu turistikoak batera harturik, 2019an bidaiarien 3.441.967 sarrera erregistratu dira, hau da, aurreko urtean baino % 3,6 gehiago. Bizkaian, erkidegoko sarreren % 46,9rekin, % 3,9ko igoera erregistratu da, eta Gipuzkoan, guztizkoaren % 39,7rekin, % 5,6 igo dira sarrerak; Araban, ordea, % 13,4rekin, sarrerak % 2,9 murriztu dira 2019an.
Halaber, gaualdiak 7.021.938 izan dira 2019an, aurreko urtean baino % 3,3 gehiago. Lurraldeka, Bizkaian eta Gipuzkoan igoerak izan dira, % 2,6 eta % 5,2, hurrenez hurren; Araban, berriz, % 0,1eko jaitsiera gertatu da.
2019ko abenduan % 21,4 igo dira Euskal AEko apartamentu turistikoetako sarrerak urte artean
Euskal AEko apartamentu turistikoetako bidaiarien sarrerak 6.353 izan dira 2019ko abenduan, aurreko urteko hilabete berean baino 1.120 sarrera gehiago, hau da, % 21,4 gehiago. Sarrerak % 57,2 igo dira Gipuzkoan, % 27,2 Araban eta % 4,4 Bizkaian.
Bestalde, 2019ko abenduan, apartamentu turistikoek 22.102 gaualdi izan dituzte, 2018ko abenduan baino 291 gaualdi gutxiago, hau da, % 1,3 gutxiago. Gaualdiek urte arteko bilakaera negatiboa izan dute Araban eta Bizkaian, % 4,7ko eta % 7,9ko beherakadekin, hurrenez hurren; baina Gipuzkoan % 11,7ko igoera gertatu da.
Batez besteko egonaldiaren iraupena 3,48 egunekoa izan da abenduan, 2018ko abenduan erregistratu zen batez besteko egonaldiaren 4,28 egunen azpitik. Araban, iazko 7,86 egunetik aurtengo abenduan 5,88 egunera jaitsi da; Bizkaian, 2,92 egunetik 2,58 egunera jaitsi da; Gipuzkoan, berriz, batez besteko egonaldia ere murriztu egin da, ezen 2018ko abenduan 4,93 egun izan ziren, eta joan den abenduan 3,50 egun.
Apartamentu Turistikoak. 2019ko urteko balantzea
Bidaiarien sarrerak % 13,5 igo dira 2019an, 2018arekin alderatuta, eta ostatu-gauak % 5,3 igo dira
2019an 89.986 bidaiari sartu dira Euskal AEko apartamentu turistikoetan, aurreko urtean baino % 13,5 gehiago. Lurraldeka, Bizkaian % 18,3 igo dira sarrerak eta Gipuzkoan % 17,9, baina Araban % 11,0 murriztu dira. Atzerritik 29.701 bidaiari sartu dira, % 16,2ko igoera duela urtebete etorritakoekin alderatuta, eta sarrera guztien % 33,0 dira horiek. Bestalde, Estatutik etorritako bidaiarien sarrerak % 12,2 igo dira.
Euskal AEko turismoko apartamentuek guztira 324.639 gaualdi izan dituzte 2019an, eta % 5,3 igo dira aurreko urtearekin alderatuta. Lurraldeka, hala Bizkaian nola Gipuzkoan hazi dira (% 6,7 eta % 9,7 gehiago, hurrenez hurren), baina Araban jaitsi dira % 1,8.
Azkenik, 2019an, batez besteko egonaldia murriztu egin da 2018. urtearekin alderatuta: 2018an 3,89 egunekoa zen, eta azken urtean 3,61 egunekoa.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62