HomeGaiakJaiotzakPrentsa Oharrak Jaiotzak % 4,7 urritu...

2020/02/10eko prentsa-oharra

JAIOTZEN ESTATISTIKA. III/2019

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Jaiotzak % 4,7 urritu ziren 2019ko hirugarren hiruhilekoan Euskal AEn

Ezkontzaz kanpoko jaiotzak guztien % 45 izan ziren

2019ko hirugarren hiruhilekoan, Euskal AEko jaiotzen kopurua 4.078 izan zen; hau da, % 4,7 jaitsi zen aurreko urteko aldi berarekin alderatuta, Eustaten datuen arabera. Beherakada handiena izan duen lurraldea Gipuzkoa izan da, non 1.370 haur jaio baitziren, aurreko urteko hiruhileko berean baino % 5,7 gutxiago; Bizkaian 2.008 jaiotza izan dira, eta % 5 jaitsi da; azkenik, Araban 700 jaiotza izan dira, eta % 1,5eko beherakada izan du.

Ezkontzaz kanpoko jaiotzak guztien % 45 izan dira, portzentaje bat puntu erdi handiagoa aurreko urteko aldi bereko % 44,5aren aldean.

Jaiotza-hurrenkeraren arabera, 2.082 haur (% 51,1) izan dira lehen seme-alabak, 2019ko udako hilabeteetan; 1.482 (% 36,3) beste seme edo alaba bat zuten familietara iritsi ziren, eta hirugarren eta ondorengoak % 12,6 izan ziren.

Amen 10etik 8k 30 urte baino gehiago zeukaten

Jaiotzen banaketari dagokionez, amaren adinaren arabera, 30-34 urteko taldea da nagusi berriz ere, hor erditzeen % 36,9 gertatzen baita. Talde horren ondotik, hurrengo goragoko taldea dago, 35-39 urte artekoa, % 32,7rekin. 25-29 urte arteko taldea % 13,1 da; eta 25 urtez azpikoa, % 7,6. Azpimarragarria da ezen 40 urte edo gehiagoko amen taldean % 9,8 dela.

Amen batez besteko adina 33,2 urtekoa da, aurreko urteko hiruhileko berarenaren antzekoa, baina aldeak daude ezkondutako amen (33,6 urte), ama ezkongabeen (32,4 urte) eta dibortziatutako amen (37,3 urte) artean.

Gora doa atzerriko naziotalitatea duten amen ehunekoa

Euskal AEn 2019ko uztailean, abuztuan eta irailean ama izan ziren emakumeak atzerritarrak ziren jaiotzen % 27,3tan, aurreko urteko aldi bereko % 25,8tik gorako ehunekoa dena. Ehuneko hori Araban eta Gipuzkoan gainditu zen, % 34,1 eta % 27,5, hurrenez hurren. Bizkaian atzerriko amen proportzioa % 24,7koa izan zen.

Amatzeko adina aldatu egiten da nazionalitatearen arabera ere. Izan ere, atzerritarrena 30,6 urtekoa izan zen batez beste; espainiarrena, aldiz, 34,1ekoa.

graf0017136_01_e.png

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Jaiotzak % 4,7 urritu ziren 2019ko hirugarren hiruhilekoan Euskal AEn

Eragiketa : 
Jaiotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010302
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
ii/2025
Eguneratze data : 
2020/02/10
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/02
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0017136_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali