2020/03/04ko prentsa-oharra

INDUSTRIA-PRODUKZIOAREN INDIZEA. 2020KO URTARRILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

EAEko industria-jarduera % 2,5 jaitsi zen 2020ko urtarrilean

Aurreko hilabetearen aldean (2019ko abendua), industria-produkzioaren indizeak ez du aldaketarik izan (% 0,0)

Euskal Autonomia Erkidegoko industria-produkzioa % 2,5 jaitsi zen 2020ko urtarrilean 2019ko hilabete berarekin alderatuta, lan-egutegiaren termino homogeneoetan, Eustatek landutako datuen arabera.

Aurreko hilabetearen aldean (2019ko abendua), Euskal Autonomia Erkidegoko industria-produkzioa ez da aldatu (% 0,0), urtaroko eraginak zuzendu ondoren.

2020ko urtarrileko indizeak, 2019ko urtarrilekoarekin alderatuta, bestelako bilakaera izan du industria-sektore handien artean: energia % 7,3 igo da, eta kontsumo-ondasunak, osorik hartuta, % 4,1. Horien barruan, kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak % 5,0 igo dira, eta kontsumo-ondasun iraunkorrak, berriz, % 0,6. Alderantziz, bitarteko ondasunak % 6,2 jaitsi dira, eta ekipamendu-ondasunak % 3,3.

2020ko urtarrilean, 2019ko abenduaren aldean, hiletik hilerako aldakuntzak bilakaera positiboak izan ditu industria-sektore handi gehienetan: ekipamendu-ondasunak % 3,5 igo dira, energia % 2,9, eta kontsumo-ondasunek, osorik hartuta, % 2,8 egin dute gora. Izan ere, kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak % 3,3 igo dira, eta kontsumo-ondasun iraunkorrak, berriz, % 0,7. Bitarteko ondasunak, ordea, % 1,5 jaitsi dira.

Euskal industrian pisu handiena duten sektoreen artean, 2020ko urtarrilean, urtetik urterako aldakuntzetan honako hauek izan dituzte hazkunde handienak: energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 9,0ko igoera) eta elikagaien, edarien eta tabakoaren industriak (% 3,9ko gorakada). Aitzitik, jaitsiera handienak garraio-materialaren sektorean izan dira, urtetik urtera % 9,5 egin baitu atzera. Sektore hauetan ere jaitsiera izan da: metalurgia eta metalezko produktuak (% 7,3) eta zura, papera eta arte grafikoak (% 4,2).

graf0017185_01_e.png

Lurralde historikoaren arabera, industria-produkzioaren indizearen urtarrileko urtetik urterako bilakaerak zeinu negatiboa du hiru lurraldeetan. Araban % 3,6ko jaitsiera izan da, Gipuzkoan % 3,0koa, eta Bizkaian, berriz, % 1,3 egin du behera indizeak.

graf0017185_02_e.png

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

EAEko industria-jarduera % 2,5 jaitsi zen 2020ko urtarrilean

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2020/03/04
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/05
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0017185_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali