2020/02/28ko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAKO KOSTUEN INDIZEA. 2020ko URTARRILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko eraikuntzako kostuak % 1,2 igo ziren 2020ko urtarrilean aurreko hilabetearekin alderatuta

Aurreko urtearekin, hau da, 2020ko urtarrila 2019ko urtarrilarekin, alderatuta, kostuek % 2,3 egin zuten gora

Euskal AEko Eraikuntzako Kostuen Indizea % 1,2 igo zen 2020ko urtarrilean, aurreko hilabetearekin alderatuta; hilabete horretarako urte arteko tasak, berriz, % 2,3 egin zuen gora, Eustatek emandako datuen arabera.

Aurreko hilabetearekin alderatuta, eskulanaren kostuak % 1,8 egin zuen gora eta lehengaien kostuak % 1,0.

Urtarrilean, Etxegintzako azpisektoreak % 0,9ko hilabete arteko igoera izan du lehengaien kostuan, eta Obra Zibileko azpisektoreak, berriz, % 1,2ko igoera. Urte arteko bilakaeran, bi azpisektore horiek zeinu positiboa dute bi kasuetan; izan ere, Etxegintzako lehengaien kostuak % 2,2 igo dira, eta Obra Zibilekoenak, berriz, % 3,8.

Sektoreak kontsumitutako lehengaien prezioek igoera handienak izan zituzten 2020ko urtarrilean, 2019ko urtarrilarekin alderatuta, honako sektore hauetan: Petrolioa fintzea (% 5,9), Mineral ez-metalikoak (% 5,5) eta Material elektronikoa eta Zur-industria (biek % 2,7). Aitzitik, lehengaien prezioetan beherakadak izan dituztenak honako hauek dira: Metalurgia, % 1,4 jaitsi dena; Industria kimikoa, % 1,0 jaitsi dena; eta Altzarien fabrikazioa, % 0,2 jaitsi dena.

graf0017175_01_e.png

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística

Donostia-San Sebastián kalea 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntzako kostuak % 1,2 igo ziren 2020ko urtarrilean aurreko hilabetearekin alderatuta

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2020/02/28
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0017175_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali