2020/01/30eko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA. 2019KO ABENDUA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko eraikuntzaren kostuak % 0,1 igo ziren 2019ko abenduan aurreko hilabetearen aldean

Aurreko urtearekin alderatuta (2019ko abendua 2018ko abenduaren gainean), kostuak % 2,2 hazi ziren

Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea % 0,1 igo zen 2019ko abenduan, aurreko hilabetearekin alderatuta; hilabete horretarako urte arteko tasa, berriz, % 2,2 igo zen, Eustatek emandako datuen arabera.

Aurreko hilabetearekin alderatuta, eskulanaren kostua ez zen aldatu (% 0,0), eta lehengaien kostuak % 0,1 igo ziren.

Abenduan, Etxegintzako azpisektoreak % 0,1eko hileko igoera izan du lehengaien kostuan, eta Obra Zibileko azpisektoreak, berriz, % 0,5eko igoera. Urte arteko bilakaeran, bi azpisektore horiek zeinu positiboa dute bi kasuetan; izan ere, Etxegintzako lehengaien kostuak % 2,0 igo dira, eta Obra Zibilekoenak, berriz, % 3,1.

Sektoreak kontsumitutako lehengaien prezioek igoera handienak izan zituzten 2019ko abenduan, 2018ko abenduarekin alderatuta, honako sektore hauetan: Petrolioa fintzea (% 11,1), Mineral ez-metalikoak (% 3,4) eta Material elektronikoa (% 3,0). Aitzitik, lehengaien prezioetan beherakadak izan dituzte hauek: Metalurgia, % 1,7 jaitsi dena, eta Industria kimikoa, % 1,2ko jaitsierarekin.

graf0017130_01_e.png

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntzaren kostuak % 0,1 igo ziren 2019ko abenduan aurreko hilabetearen aldean

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2020/01/30
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0017130_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali