HomeGaiakGizarte babesaren kontuaPrentsa Oharrak Euskal AEko gizarte-babeseko...

2020/01/29ko prentsa-oharra

GIZARTE BABESAREN KONTUA. AURRERAPENA. 2018

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko gizarte-babeseko gastua % 4,0 gehitu zen 2018an

Zahartzaroa eta Gaixotasuna/Osasun-laguntza funtzioak gastu osoaren % 44,4 eta % 26,4 izan dira, hurrenez hurren, 2018an

Euskal AEko gizarte-babeseko gastua, Gizarte Babeseko Estatistika Integratuen Europar Sistemaren (SEEPROS) metodologiaren arabera, 18.557 milioi eurora iritsi zen 2018an, aurreko urtean baino % 4,0 gehiago, Eustatek egindako datuen arabera. Hazkunde hori, gainera, 2017an (% 2,5) gertatu zena baino puntu eta erdi handiagoa izan zen. Kopuru absolutuetan, hazkundea 722 milioi eurokoa izan zen; 2017an, berriz, 438 milioi euroko hazkundea gertatu zen.

Gizarte Babesaren Kontuak edozein erakunde publikok edo pribatuk Euskal AEn egindako gizarte-babeseko sistemen gastua eta diru-sarrera zenbatzen ditu. Gainera, gastu horren funtzioak zehazten ditu, eta nork egiten duen ere bai.

graf0017123_01_e.png

BPGri dagokionez, 2018an gizarte-babeseko gastua % 24,2 izan zen, eta 2017ko ehunekoari eutsi zion. Per capita balioetan, 8.496 eurokoa izan zen gastua, 2017an baino % 3,8 gehiago.

Gizarte-prestazioen balioa 18.296 milioi eurokoa izan zen, behin gastu osotik deskontatu ondoren babes-sistemen kudeaketatik eta administraziotik eratorritako administrazio-gastuak. 2017ko zenbatekoaren gainean, % 4,1eko hazkundea izan zen.

Gastuan pisu handiena izan duten funtzioak "Zahartzaroa" eta "Gaixotasuna/Osasun-laguntza" izan dira, eta horiek ere hazkunde handienekoak gertatu dira

Funtzioen araberako gastuaren banaketan, pisu handieneko funtzioak "Zahartzaroa" (egoitza-zerbitzuetara, etxeko laguntzara eta mendekotasunarekin lotutako prestazio ekonomikoetara bideratutako gastua barne) eta "Gaixotasuna/Osasun-laguntza" izan dira; horiek guztiek batera prestazioetan egindako gastuaren % 70,8 osatzen dute. Gainera, 2018an hazkunderik handiena izan duten funtzioetako bi dira: “Zahartzaroa”, % 5,7ko hazkundea, 8.124 milioi eurora iritsita; eta “Gaixotasuna/Osasun-laguntza”, % 4,6ko hazkundea, 4.839 milioi eurora helduta. "Etxebizitza" funtzioak izan zuen hazkunde erlatibo handiena (% 8,7), nahiz eta guztizkoarekiko oso pisu txikia izan, funtzio guztien artean txikiena (% 0,9).

Bestalde, pisu handiena galdu zuen funtzioa "Langabezia" izan zen, zeina 2017an prestazioen gastuaren % 5,7 izatetik 2018an % 5,2 izatera igaro baitzen; hau da, Langabezia-gastuak % 4,5 egin zuen behera, eta 954 milioi eurokoa izan zen. Bilakaera negatibo hori 2014. urtetik gertatzen ari da, eta bat dator, aurreko urteetan bezala, langabezia-prestazioen onuradunen beherakadarekin eta langabeziaren jaitsierarekin.

graf0017123_02_e.png

Gainerako funtzioek hazkunde positiboak izan dituzte: "Umezurtz-alargunak" funtzioa 1.764 milioi eurora igo zen, % 3,6ko hazkundearekin; "Baliaezintasuna" funtzioa % 2,9 handitu zen, 1.276 milioi eurora iritsiz; "Familia eta seme-alabak" funtzioa (seme-alaben jaiotza-tasari eta hazkuntzari buruzkoa, eta familiako beste kide batzuena) % 0,3 hazi zen 2018an, eta 621 milioi euroko gastua ekarri zuen; eta "Gizarte-bazterketako" gastua mantendu egin zen (% 0,0), 558 milioi eurokoa izanik.

graf0017123_03_e.png

2017an gizarte-babeseko gastua egiten duten unitate instituzionalei dagokienez (azken urtea da hori behin betiko datu erabilgarriekin), Gizarte Segurantzaren Sistemak eta Estatuko Administrazioak egindakoa guztizkoaren % 60,6 izan zen, eta % 3,2 hazi zen 2016arekin alderatuta, hau da, 335 milioi gehiago.

Euskal AEko Administrazioek egindako gastua % 32,4 izan zen, eta 5.773 milioi eurora iritsi zen 2017an, 2016an baino % 1,7 gehiago. Zenbateko handiena osasun-sistema publikoaren gastuari dagokio, zeina 3.613 milioi eurora iritsi baitzen 2017an. Gainerako gastua Erakunde pribatuei dagokie, eta horien gastua 1.248 milioi eurokoa izan zen, guztizkoaren % 7.

Europarekiko nazioarteko konparazioak (Eurostatek argitaratutako azken datuak, 2017koak) adierazle batzuk ematen ditu, hala nola biztanleko gizarte-babesaren gastua, Erosteko Ahalmenaren Parekotasunean (EAP) neurtuta: Euskal AEn 8.741ekoa izan zen, eta horrek jartzen du EB-28ko batez bestekoaren (8.388) eta Espainia (6.234), Irlanda (7.153) edo Erresuma Batua (7.992) bezalako herrialdeen gainetik. Taularen goiko muturrean daude Luxenburgo (14.901) eta Danimarka (11.737).

Beste adierazleetako bat da gizarte-babeseko gastua, BPGren ehuneko gisa. Euskal AEn, 2017an, % 24,2koa izan da, EB-28ko batez bestekoaren azpitik (% 27,9), eta Espainiaren gainetik (% 23,4) eta bai eta Luxenburgoren gainetik ere (% 21,9). Herrialde hori taularen goiko muturrean dago per capita gastuan.

graf0017123_04_e.png

Informazio gehiago.

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko gizarte-babeseko gastua % 4,0 gehitu zen 2018an

Eragiketa : 
Gizarte-babesaren kontua
Eragiketa kodea : 
170910
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2015-2024
Eguneratze data : 
2020/01/29
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0017123_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali