2020/02/26ko prentsa-oharra
ESTABLEZIMENTU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. APARTAMENTU TURISTIKOAK ETA OROTARAKOAK. 2020KO URTARRILA
Euskal AEko hotel, landa-ostatu eta apartamentu turistikoetako bidaiarien sarrerak % 8,1 igo ziren 2020ko urtarrilean
Apartamentu turistikoetan sarrerak % 32,8 igo ziren
Hotel, landa-ostatu eta apartamentu turistikoen multzoan, 182.414 sarrera erregistratu dira 2020ko urtarrilean, hau da, % 8,1eko igoera, aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta, Eustatek egindako datuen arabera.
Bizkaian, Euskal AEko sarrera guztien % 47,6 biltzen dira, eta sarreren batura % 8,1 handitu da. Gipuzkoan, Erkidegoko sarreren % 38,7 metatzen dira, eta % 8,3ko igoera gertatu da; Araban, berriz, Euskal AEko sarreren % 13,7rekin, % 7,7ko igoera gertatu da.
Ostatu-gauak % 5,2 igo dira Erkidego osoan 2020ko urtarrilean, 2019ko urtarrilarekin alderatuta. Araban, ostatu-gauak % 5,8 igo dira; Bizkaian, % 2,3; eta Gipuzkoan, % 8,7.
Apartamentu turistikoak
Euskal AEko apartamentu turistikoetako bidaiarien sarrerak 4.288 izan dira 2020ko urtarrilean, hau da, % 32,8ko igoera izan da aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta. Sarrerak % 61,8 igo dira Gipuzkoan, eta % 26,3 Bizkaian, baina Araban apur bat jaitsi dira (-% 0,2).
2020ko urtarrilean, 17.442 ostatu-gau erregistratu dira Euskal AEko turismo-apartamentuetan; hau da, aurreko urteko urtarrilean baino % 4,7 gutxiago. Ostatu-gauak % 15,4 jaitsi dira Araban; Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, % 1,3 eta % 2,0 igo dira, hurrenez hurren.
Batez besteko egonaldiaren iraupena 4,07 egunekoa izan da azken urtarrilean, 2019ko urtarrilean izandako batez besteko 5,67 egunen azpitik. Araban, iazko 13,66 egunetatik aurtengo urtarrileko 11,58 egunetara jaitsi da; Bizkaian, 3,59 egunetatik 2,88 egunetara jaitsi da; eta Gipuzkoan batez besteko egonaldia jaitsi da 2019ko urtarrilean 5,35 egun izatetik aurtengo urtarrilean 3,37 egun izatera.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62