2020/03/09ko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAREN KOIUNTURA-INDIZEA, IV/2019

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Eraikuntzaren sektoreak % 8,6ko igoera izan zuen 2019ko laugarren hiruhilekoan Euskal Autonomia Erkidegoan

2019ko balantzea % 7,9ko hazkundearekin eta enpleguaren % 3,2koarekin itxi da

Euskal Autonomia Erkidegoko eraikuntzaren jarduerak urtetik urterako % 8,6ko igoera nominala (prezio arruntak) izan zuen 2019ko laugarren hiruhilekoan, lan-egutegiko termino homogeneoetan, EUSTATek landutako datuen arabera.

Eraikuntzaren sektorea hiruhileko horretan igo izanaren arrazoia da bai eraikuntzaren azpisektoreak izandako portaera positiboa (% 8,5 gora egin zuen), baita obra zibilaren azpisektoreak izandakoa ere (% 9,3ko igoera).

Hiruhilekotik hiruhilekorako terminoetan, sektorearen jarduera 2019ko laugarren hiruhilekoan aurreko hiruhilekoarekin alderatuz gero, urtaroen araberako eraginak zuzendu ondoren, eraikuntzaren sektoreak % 3,2 egin zuen gora. Eraikuntzaren azpisektoreak % 3,1eko bilakaera positiboa izan zuen hiruhileko batetik bestera, eta obra zibilaren azpisektoreak, berriz, % 4,7 egin zuen gora aurreko hiruhilekoarekin alderatuta.

Eraikuntzaren sektoreko enpleguak % 0,2ko igoera izan zuen 2019ko laugarren hiruhilekoan, 2019ko hirugarren hiruhilekoaren aldean.

graf0017211_01_e.png

2019ko urteko balantzea

2019 osoan, eraikuntzaren koiuntura-indizeak % 7,9ko igoera izan zuen aurreko urtearekin alderatuta, eta hura osatzen duten bi azpisektoreek portaera positiboa izan zuten: eraikuntzak % 8,3 egin zuen gora eta obra zibila % 4,5 igo zen 2018arekiko. Enpleguari dagokionez, langile okupatuen indizeak % 3,2ko hazkundea izan zuen 2019 osoan.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia kalea, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Eraikuntzaren sektoreak % 8,6ko igoera izan zuen 2019ko laugarren hiruhilekoan Euskal Autonomia Erkidegoan

Eragiketa : 
Eraikuntzaren koiunturako indizea
Eragiketa kodea : 
122403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2020/03/09
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/27
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0017211_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali