HomeGaiakApartamentu turistikoakPrentsa Oharrak Euskal AEko hotel, landa-ostatu...

2020/03/26ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. APARTAMENTU TURISTIKOAK ETA OROTARAKOAK. 2020KO OTSAILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko hotel, landa-ostatu eta apartamentu turistiko guztietako sarrerak % 15,2 igo ziren 2020ko otsailean

Apartamentu turistikoetan sarrerak % 20,3 igo ziren

Hotelen, landa-ostatuen eta apartamentu turistikoen multzoan 218.552 sarrera erregistratu ziren 2020ko otsailean, hau da, % 15,2ko igoera izan zen aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta, Eustatek egindako datuen arabera. Gogoratu behar da 2020a bisurtea dela eta, beraz, otsailak egun bat gehiago izan zuela. Bizkaian, Euskal AEko sarrera guztien % 47,7 biltzen dira, eta sarreren batura % 15,9 handitu da. Gipuzkoan, Erkidegoko sarreren % 38,9 metatzen dira, eta % 13,9ko igoera gertatu da. Araban, berriz, Euskal AEko sarreren % 13,3rekin, % 16,6ko igoera gertatu da.

Aztertutako establezimendu guztien ostatu-gauak % 13,1 igo dira 2020ko otsailean, 2019ko otsailarekin alderatuta. Bizkaian gaualdiak % 11,4 igo dira, Araban % 13,4 eta Gipuzkoan % 15,1.

graf0017257_01_e.png

Apartamentu turistikoak

Euskal AEko apartamentu turistikoetan 19.331 ostatu-gau izan dira 2020ko otsailean, hau da, aurreko urteko otsailean baino % 2,5 gutxiago. Ostatu-gauak % 1,3 igo dira Bizkaian eta % 0,4 Araban; Gipuzkoan, berriz, % 9,1 jaitsi dira.

Euskal AEko apartamentu turistikoetako bidaiarien sarrerak 5.307 izan dira 2020ko otsailean, hau da, % 20,3ko igoera izan da aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta. Sarrerak % 42,6 igo dira Gipuzkoan, % 29,4 Araban eta % 5,7 Bizkaian.

graf0017257_02_e.png

Batez besteko egonaldiaren iraupena 3,64 egunekoa izan da otsailean, 2019ko otsailean batez beste izandako 4,50 egunen azpitik. Araban, iazko batez besteko 12,80 eguneko egonaldia izatetik aurtengo otsailean 9,93 egunekoa izatera igaro da; Bizkaian, 2,81 egunekoa izatetik 2,69 egunekoa izatera igaro da; eta Gipuzkoan batez besteko egonaldia jaitsi egin da 2019ko otsailean 4,72 egunekoa izatetik 2020ko otsailean 3,01 egunekoa izatera.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko hotel, landa-ostatu eta apartamentu turistiko guztietako sarrerak % 15,2 igo ziren 2020ko otsailean

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2020/03/26
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/22
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0017257_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali