2020/03/30eko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA. 2020KO OTSAILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Eraikuntzaren kostuak % 0,5 igo ziren Euskal AEn 2020ko otsailean, aurreko hilabetearekin alderatuta

Aurreko urtearen aldean, 2020ko otsaila 2019koaren aldean, kostuak % 2,0 hazi ziren

Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea % 0,5 igo zen 2020ko otsailean, aurreko hilabetearekin alderatuta; hilabete horretarako urte arteko tasa, berriz, % 2,0 igo zen, Eustatek emandako datuen arabera.

Aurreko hilabetearekin alderatuta, lehengaien kostuak % 0,7 igo ziren, eta eskulanaren kostuak ez zuen aldaketarik izan (% 0,0).

Otsailean, hala Etxegintzako azpisektoreak lehengaien kostuan nola Obra Zibileko azpisektoreak % 0,7ko hilabete arteko igoera eduki dute. Urte arteko bilakaeran ere, bi azpisektore horiek adierazle positiboa dute; izan ere, Etxegintzako lehengaien kostuak % 1,9 goratu dira, eta Obra Zibilekoenak, berriz, % 2,9.

Sektoreak kontsumitutako lehengaien prezioetan, 2020ko otsailean 2019ko otsailarekin alderatuta igoera handienak izan dituztenen artean honako sektore hauek nabarmentzen dira: Mineral ez-metalikoak (% 6,4), Material elektronikoa (% 3,6) eta Material elektrikoa (% 1,7). Aitzitik, lehengaien prezioetan behera egin dute hauek: Petrolioa fintzea (% 5,8), Makineria (% 2,6) eta Industria ez-metalikoa (% 1,9).

graf0017268_01_e.png

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Eraikuntzaren kostuak % 0,5 igo ziren Euskal AEn 2020ko otsailean, aurreko hilabetearekin alderatuta

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2020/03/30
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0017268_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali