2020/03/18ko prentsa-oharra
ESTABLEZIMENTU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. LANDA HOTELAK ETA OSTATUAK. 2020KO OTSAILA
Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak % 15,2 gehitu dira 2020ko otsailean
Eguneko batez besteko tarifa (ADR) % 3,1 igo da, eta gela eskuragarriko diru-sarrerak (RevPar) % 11,2
Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak 206.297 izan dira 2020ko otsailean, aurreko urteko hilabete berean baino 27.189 sarrera gehiago, hau da, % 15,2ko igoera, Eustatek egindako datuen arabera. Lurraldeka, % 16,5 igo dira Araban, % 16,1 Bizkaian eta % 13,5 Gipuzkoan.
Bestalde, 2020ko otsailean Euskal AEko hotel-establezimenduetan 372.130 ostatu-gau erregistratu dira; hau da, aurreko urteko otsailean baino % 14,2 gehiago, hau da, 46.272 ostatu-gau gehiago. Ostatu-gauek bilakaera positiboa izan dute hiru lurraldeetan urte artean: Araban % 15,7 hazi dira, Bizkaian % 12,5 gehiago eta Gipuzkoan % 16,0.
Euskal AE osoan, Estatutik etorritako bidaiarien sarrerek % 14,1eko aldaketa positiboa izan dute 2020ko otsailean, aurreko urteko otsailarekin alderatuta. Jatorria atzerrian dutenak, berriz, % 17,6 igo dira. Arabaren kasuan, sarrerek bilakaera positiboa izan dute bi jatorrietarako, % 17,2koa Estatutik etorritako pertsonen kasuan eta % 13,7koa atzerritarren kasuan. Bizkaian, Estatuko bidaiarien sarrerak % 9,9 egin du gora, eta atzerrikoak, berriz, % 30,7. Gipuzkoan, Estatuko sarrerak % 18,5 igo dira; atzerriko sarrerak, berriz, % 4,8.
Batez besteko egonaldiaren iraupena 1,80 egunekoa izan da otsailean, 2019ko otsailean batez beste izandako 1,82 egunen azpitik. Araban, iazko 1,87 egunetatik aurtengo otsailean 1,85 egunetara jaitsi da; Bizkaian, 1,88 egunetatik 1,83 egunetara jaitsi da; Gipuzkoan, berriz, 2019ko otsailean lortutako 1,72 egunetatik joan den otsailean lortutako 1,76 egunetara igo da batez besteko egonaldia.
Plazakako betetze-maila ehuneko 3,5 puntuz handitu da Euskal AE osoan, 2019ko otsaileko %42,2tik aurtengo otsaileko %45,7ra. Araban ehuneko 3,2 puntuko igoera izan da, % 39,8tik % 43,0ra. Bizkaian ehuneko 1,1 puntuko igoera erregistratu da, 2019ko otsailean okupazioa % 43,9koa izatetik joan den otsailean % 45,0koa izatera. Gipuzkoan, okupazio-maila ehuneko 6,9 puntu igo da, aurreko urteko otsaileko % 41,0tik azken otsaileko % 47,9ra.
Gelen okupazio-maila ehuneko 4,3 puntu igo da Euskal AE osoan, eta gelen araberako okupazio-maila % 58,3koa izan da. Araban portzentajezko 4,5 puntu egin du gora, eta % 56,3tan kokatu da; Bizkaian ehuneko 1,5 puntu igo da, eta % 59,1era iritsi da; Gipuzkoan, berriz, portzentajezko 7,7 puntu igo da, eta gelakako okupazio-maila % 58,0koa da.
Hotelen okupazio handiena, plazen arabera, Donostian (% 51,9), Bilbon (% 49,8) eta Gipuzkoa Kostan (% 48,5) gertatu da.
Asteko eguna kontuan hartuta, asteburuetan gertatzen da okupaziorik handiena Euskal AE osoan 2020ko otsailean, plaza okupatuen % 59,6rekin, eta gainerako egunetan erregistratutako okupazioa % 39,4koa da.
Azkenik, sektorearen errentagarritasun-adierazleei dagokienez, Euskal AEko hotelen eguneko batez besteko tarifa (ADR) 68,8 eurokoa da 2020ko otsailean, urtebete lehenago baino % 3,1 handiagoa. Batez besteko tarifa 63,1 eurokoa da Araban (% 9,3), 72,0 eurokoa Bizkaian (% 3,8ko igoera) eta 66,6 eurokoa Gipuzkoan (% 0,2 gehiago).
Gela eskuragarriko diru-sarrerak (RevPar) hotel-establezimenduen okupazio-mailaren araberakoak dira, eta 40,1 eurokoak dira 2020ko otsailean Euskal AEn, 2019ko otsailean baino % 11,2 gehiago. Araban RevPar 35,5 eurokoa izan zen, Bizkaian 42,5 eurokoa eta Gipuzkoan 38,6 eurokoa.
Landa-ostatuetan, sarrerak % 12,8 igo dira, eta ostatu-gauak % 8,9, 2020ko otsailean
Otsailean 6.948 sarrera erregistratu dira Euskal AEko landa-ostatuetan, aurreko urteko hil berean baino % 12,8 gehiago. Lurraldeka, Araban % 12,4 igo dira, Bizkaian % 20,4 eta Gipuzkoan % 9,8. Izan dira 941 atzerritar-sarrera, zeina den % 21,6ko hazkundea aurreko urtekoen aldean, eta sarrera guztien % 13,5 da hori. Bestalde, Estatutiko sarrerak % 11,5 igo dira.
Euskal AEko landa-turismoko establezimenduek eta landetxeek 14.853 ostatu-gau izan dituzte otsailean, hau da, % 8,9ko igoera izan dute aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta. Lurraldeka, Araban % 4,0 igo dira, Bizkaian % 13,7 jaitsi dira, eta Gipuzkoan % 22,8 igo dira.
Plazakako betetze-maila % 14,3koa izan da, 2019ko otsailean baino ehuneko 0,4 puntu gehiago. Arabak ehuneko 0,8 puntuko atzerakada izan du, eta plazen betetze-maila % 8,7koa izan da. Bizkaian betetze-maila % 12,5ekoa izan da, eta ehuneko 1,5 puntu egin du behera 2019ko otsailaren aldean; Gipuzkoan, berriz, ehuneko 2,3 puntu egin du gora, eta % 18,5era iritsi da aurtengo otsailean.
Azkenik, bidaiari bakoitzeko batez besteko egonaldia 2,21 egunekoa izan zen 2019ko otsailean, eta 2,14koa azken hilabetean.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62