2020/04/02ko prentsa-oharra
INDUSTRIA PRODUKZIOAREN INDIZEA. 2020KO OTSAILA
Euskal AEko industria-jarduera % 1,7 igo zen 2020ko otsailean
Aurreko hilabetearekin alderatuta (2020ko urtarrila), Industria-produkzioaren indizea % 1,6 hazi zen
Euskal AEko industria-produkzioa % 1,7 igo zen 2020ko otsailean, 2019ko hilabete berarekin alderatuta, lan-egutegiaren termino homogeneoetan, Eustatek egindako datuen arabera.
Aurreko hilabetearekin alderatuta (2020ko urtarrila), Euskal AEko industria-produkzioa % 1,6 hazi zen urtaroen eraginak zuzendu ondoren.
2020ko otsaileko indizeak 2019ko otsailarekin alderatuta izan duen bilakaera positiboa da industria-sektore handi guztientzat. Ekipo-ondasunek % 5,8 egin dute gora, eta Bitarteko ondasunek, berriz, % 1,2. Energia eta Kontsumo-ondasunak, oro har, % 2,5 igo dira. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorrak % 9,5 hazi dira, eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak % 1,0.
Hilabete arteko aldakuntzak (2020ko otsailekoa 2020ko urtarrilekoaren gainean) bilakaera positiboak izan ditu industria-sektore handi gehienetan: Ekipo-ondasunak % 5,6 igo dira, Bitarteko ondasunak % 2,4 eta Kontsumo-ondasunak, oro har, % 0,6 igo dira, zeren Kontsumo-ondasun iraunkorrak % 3,1 igo baitira, eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak, berriz, ez baitira aldatu (% 0,0). Energia % 3,3 jaitsi da.
Euskal AEko industrian pisu handiena duten sektoreen artean, 2020ko otsailean urtetik urterako aldakuntzetan hazkunde handienak izan dituztenak honako hauek dira: Material eta ekipo elektrikoa (% 10,5eko igoerarekin), Garraio-materiala (% 9,9ko hazkundea) eta Makineria eta ekipoa (% 5,8ko goratzea). Aitzitik, beherakadak gertatu dira hauetan: Zurgintza, papera eta arte grafikoak sektorean (urte arteko beherakada % 4,5ekoa izan da horretan) eta Metalurgia eta metalezko produktuak deritzonean (jaitsiera % 0,7koa izan da).
Lurraldeen arabera, Industria Produkzioaren Indizearen otsaileko urte arteko bilakaera positiboa izan da Araban (% 7,8ko hazkundea) eta Gipuzkoan (% 1,7koa). Aitzitik, Bizkaian indizeak % 1,9 egin du behera.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62