HomeGaiakIngurumenaren kontuakPrentsa Oharrak Euskal AEko ingurumen-zergak...

2020/03/17ko prentsa-oharra

INGURUMEN KONTUAK. INGURUMEN ZERGEN KONTUA. AURRERAPENA. 2018

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko ingurumen-zergak 1.256 milioi eurokoak izan ziren 2018an, aurreko urtean baino % 4,5 gehiago

Energiaren gaineko zergak dira garrantzitsuenak, kopuru osoaren % 86, eta gehien hazi direnak, % 4,7

Euskal AEko ingurumen-zergen zenbatekoa 1.256 milioi eurokoa izan zen 2018an, aurreko urtean baino % 4,5 gehiago, eta Euskal AEko zerga guztien % 7,6 izan ziren, Eustatek egindako Ingurumen-zergen Kontuaren arabera.

Ingurumen-zergak horrela definitzen ditu EUROSTATek: horiek zeinen zerga-oinarria unitate fisiko edo antzekoren bat baita materialen batena zeinek ingurumenean inpaktu kaltegarri, zehaztu eta espezifikoa baitu; SEC2010-Europar Kontu Sisteman zerga gisa identifikatuak behar dira izan.

graf0017238_01_e.png

Ingurumen-zergak hiru kategoriatan sailkatzen dira: Energia-zergak, Garraio-zergak, Kutsadura- eta baliabide-zergak.

Taldekatze horri kasu eginez, energiaren gaineko zergak dira munta handienekoak eta 2018an 1.083 milioi eurokoak izan ziren, guztiaren % 86,2. Talde horren barruan, hidrokarburoen gaineko zerga berezia da garrantzitsuena: 922 milioirekin, % 85,2 da, eta % 3,4ko igoera izan du 2017arekin alderatuta. Energiaren gaineko zergak, guztira, % 4,7 igo ziren 2017arekin alderatuta.

Bigarren tokian garrantziari begira daude garraio-zergak, guztiaren % 13,0, 2018an 163 milioi euro, % 3,6 gehiago aurreko urtean baino. Nabarmentzen da kategoria horretan trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zerga, 136 milioi euro 2018an, % 83,7 zerga-talde horretan.

Azkenik, kutsadura- eta baliabide-zergak, gainerako % 0,8ak dira, eta urte arteko aldakortasun handiagoa dute; 2018an % 0,9 murriztu ziren aurreko urtearen aldean, 10 milioi eurotan mantenduz.

BPGri dagokionez, 2018an ingurumen-zergak % 1,63 izan ziren, Espainiarako kalkulatutako % 1,84ren eta 28-Europar Batasuneko % 2,40ren azpitik.

Euskal AEko zerga guztiei dagokienez, 2018ko ingurumen-zergak kontabilitate nazionalaren esparruan kontabilizatutako zerga guztien % 7,6 izan ziren. Zerga-motaren arabera, ingurumen-zerga gehien hementxe daude: Produktuei buruzko zergetan, BEZ eta inportazioei buruzkoak aparte. % 52,4 dira, 1.079 milioi eurora iritsita.

graf0017238_02_e.png

Bestelako zerga arrunten epigrafean, ingurumen-zergak guztizkoaren % 37,8 izan ziren, hau da, 137 milioi euro 2018an, eta Produkzioaren gaineko beste zerga batzuen barruan, 41 milioi euro ingurumen-zergei dagozkie, hau da, % 6,0.

Diru-sarrera fiskal guztiak kontuan hartzen baditugu (zergak eta gizarte-kotizazioak), Euskal AEko ingurumen-zergak % 4,9 dira 2018an; beraz, 28-Europar Batasuneko batezbestekoaren (% 6,0) eta Espainiakoaren azpitik dago (% 5,2) eta Frantzia (% 4,9), Suedia (% 4,7) edo Alemania (% 4,3) bezalako herrialdeen mailan, Eurostatek 2018rako argitaratutako azken datuen arabera.

2018rako ingurumen-zergen banaketa lurraldearen arabera aztertuz gero, Bizkaiak horien % 53,4 metatzen ditu, Gipuzkoak % 31,4 eta Arabak gainerako % 15,3ak.

graf0017238_03_e.png

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko ingurumen-zergak 1.256 milioi eurokoak izan ziren 2018an, aurreko urtean baino % 4,5 gehiago

Eragiketa : 
Ingurumen-kontuak. Ingurumen-zergen kontuak
Eragiketa kodea : 
173304
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2014-2023
Eguneratze data : 
2020/03/17
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0017238_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali