2020/04/23ko prentsa-oharra

BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA. I/2020

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Langabezia-tasa % 9,9koa da eta biztanleria landuna % 0,4 jaitsi da 2020ko lehen hiruhilekoan Euskal AEn

Urteko lehen hiruhilekoan, langabezia-tasa portzentajezko puntu erdi jaitsi da, 2019ko lehen hiruhilekoko % 10,4tik 2020ko lehen hiruhilekoko % 9,9ra

Euskal AEko lan-merkatuaren 2020ko lehen hiruhilekoko datuen arabera, 945.600 pertsona landun daude; hau da, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, 3.500 gutxiago (-% 0,4), Eustatek landutako datuen arabera. Euskal AEn 104.400 langabe daude urteko lehen hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoan baino 4.900 gehiago.

Bestalde, Euskal AEko langabezia-tasa % 9,9koa da, 2019ko laugarren hiruhilekoan baino ehuneko 0,4 puntu handiagoa. Biztanleria landunaren eta langabearen bilakaeraren ondorioz, jarduera-tasa % 56,4koa izan da 2020ko lehen hiruhilekoan, eta ez da aldatu aurreko hiruhilekoarekin alderatuta.

Lurraldez lurralde, eta aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, Gipuzkoan jaitsi da gehien okupazioa, 4.200 pertsona gutxiagorekin; ondoren, Bizkaia dago, 600 gutxiagorekin; eta Araban, berriz, okupazioa 1.300 pertsonatan handitu da. Hiriburuei dagokienez, Donostian okupazioa 3.700 pertsonatan murriztu da; Bilbon, aldiz, 1.500 pertsonatan igo da, eta Gasteizen 1.700 pertsonatan.

Generoari dagokionez, okupazioaren jaitsiera handiena gizonen artean gertatu da, aurreko hiruhilekoan baino 2.000 landun gutxiago baitaude; emakume landunak, berriz, 1.400 gutxiago dira.

Nazionalitateari dagokionez, nazionalitate espainiarra duten landunak 2.800 gutxiago dira, eta atzerritarrak 700 gutxiago.

Okupazioak behera egin du zerbitzuetan eta lehen sektorean, eta gora industrian eta eraikuntzan

Euskal AEko biztanleria landuna 4.800 pertsonatan jaitsi da zerbitzuen sektorean eta 500 pertsonatan lehen sektorean; hala ere, industrian 700 pertsonatan eta eraikuntzan 1.100 pertsonatan igo da.

Okupazio-tasa, 16 eta 64 urte bitarteko pertsona landunen ehunekoa adin horietako guztiekiko kalkulatuta, ehuneko sei hamarren jaitsi da aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, eta % 68tan dago. Tasa hori % 71,4koa da gizonen artean, eta % 64,7koa emakumeen artean.

Amaitutako ikasketen mailari dagokionez, okupazio-tasa ehuneko 1,7 puntu jaitsi da bigarren mailako ikasketak dituztenen artean, % 58,9ra iritsi arte; goi-mailako ikasketak dituztenen artean, okupazio-tasa 0,1 puntu igo da (% 83,9), eta ehuneko 0,4 puntu lehen mailako ikasketak edo gutxiago dituztenen artean, % 61,2ra iritsiz.

Nazionalitateari dagokionez, okupazio-tasa handiena Espainiako nazionalitatea dutenen artean dago (% 69,2), eta atzerriko nazionalitatea dutenen artean, berriz, % 56,6koa da.

Lurraldeen arabera, okupazio-tasarik altuena Arabakoa da (% 70,5), eta aurreko hiruhilekoarekin alderatuta ehuneko 0,2 puntu igo da; bigarren lekuan Gipuzkoa dago (% 69,5), 1,4 puntuko jaitsierarekin; Bizkaian okupazio-tasa ehuneko 0,2 puntu jaitsi da, eta % 66,4tan dago.

Pertsona aktibo guztiak lanean dituzten familiak 1.700 gutxiago dira

2020ko lehen hiruhilekoan, Euskal AEn 898.100 bat familia daudela kalkulatzen da, eta horietatik heren batek ez du pertsona aktiborik; hamar familiatatik seitan pertsona aktibo guztiak daude lanean, aurreko hiruhilekoan baino 1.700 familia gutxiago; gainera, pertsona aktibo guztiak langabezian dituzten familiak 30.600 dira, aurreko hiruhilekoan baino 600 gehiago.

2020ko lehen hiruhilekoan langabezia-tasa % 9,9koa izan da, aurreko hiruhilekoan baino ehuneko 0,4 puntu handiagoa

Euskal AEn langabeen kopurua, hau da, lan bila ari diren, bilaketa-kudeaketa aktiboak egiten ari diren eta, gainera, lan egiteko prest dauden pertsonen kopurua, 104.400 da urteko lehen hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoan baino 4.900 gehiago. Gizon langabeen kolektiboa (50.100 pertsona) 2.300 gehiagokoa da; emakume langabeena, berriz, 2.600 gehiagokoa (54.300 guztira hiruhilekoan).

2020ko lehen hiruhilekoko datuek % 9,9ko langabezia-tasa erakusten dute, aurreko hiruhilekoan baino ehuneko 0,4 puntu handiagoa. Gizonen langabezia-tasa % 9,2koa da (ehuneko 0,4 puntu gehiago), eta emakumeena, berriz, ehuneko 0,5 puntu igo da, % 10,8raino. Adinaren arabera, gazteen langabezia-tasak altuena izaten jarraitzen du (% 23,9), eta ehuneko 1,4 puntu igo da aurreko hiruhilekoarekin alderatuta.

Ikasketei dagokienez, langabezia-tasaren igoera gertatu da bigarren mailako ikasketak amaitutako maila altuentzat dituzten pertsonen artean, portzentajezko 1,4 puntuko igoerarekin, eta langabezia-tasa % 12,5etan kokatu da; goi-mailako ikasketak amaitu dituztenen artean langabezia-tasak bere horretan jarraitzen du (% 5,6) eta hamarren bat jaitsi da lehen mailako ikasketak dituztenen artean, % 13,4ra iritsi arte.

Nazionalitateari dagokionez, langabeen kopuruak gora egin du atzerriko nazionalitatea duten pertsonen artean (2.500 gehiago), eta langabeen kopurua 25.300 da. Espainiar nazionalitatea dutenen artean, 2.400 pertsona gehiago daude langabezian, 79.100 pertsona guztira.

Lurraldeen arabera, Bizkaian igo da gehien langabezia: 3.400 langabe gehiago daude, eta langabezia-tasa ehuneko 0,6 puntu igo da, % 11,3ra iritsita. Gipuzkoan, 27.000 pertsona daude lanik gabe, 2.200 langabe gehiago daude eta langabezia-tasa ehuneko 0,7 puntu igo da, % 7,9raino. Araban, ordea, 700 langabe gutxiago daude, eta langabezia-tasa % 9,8koa da; hau da, aurreko hiruhilekoan baino ehuneko 0,4 puntu gutxiago.

Hiriburuei dagokienez, Bilbon eta Donostian 2.700 eta 1.400 langabe gehiago daude, hurrenez hurren; Gasteizen, berriz, 300 gutxiago.

EUROSTATen arabera (Europar Batasuneko Estatistika Bulegoa), 2020ko otsailean 27-Europar Batasuneko langabezia-tasa % 6,5ekoa da, eta Espainiakoa, % 13,6koa.

Azken urtean, pertsona landunen kopuruak % 0,7 egin du gora, eta langabezia-tasak % 10,4tik % 9,9ra egin du behera

Euskal AEko biztanleria landuna 7.000 pertsonatan hazi da 2019ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, % 0,7. Langabezia-tasak ehuneko puntu erdi egin du behera (% 10,4tik % 9,9ra), eta, beraz, 4.600 pertsonak langabezian egoteari utzi diote Euskal AEn, 2019ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta.

Hiruhilekoko batez besteko afiliatuen % 98 lanean ari da, LANEren irizpidearen arabera

Kalkuluen arabera, Euskal AEn 883.700 afiliatu daude hiruhilekoko batezbestekoan, hau da, Euskal AEn bizi diren eta Gizarte Segurantzan afiliatuta dauden pertsonak, inkesta egin den unean. Horietatik, % 98 BJAk erabiltzen dituen Lanaren Nazioarteko Erakundearen (LANE) irizpideen arabera ari dira lanean, hau da, 866.500 pertsona.

BJAko landunen artean, 69.600, % 7,4, ez daude Gizarte Segurantzan afiliatuta, ez daudelako Euskal AEko enpresetan, funtzionarioen mutualitate publikoetakoak direlako edo beste egoera batzuetan daudelako.

Langabetuen % 33 ez daude Lanbiden erregistratutako langabe gisa zenbatuta

Kalkuluen arabera, Euskal AEn 105.400 langabe daude Lanbiden erregistratuta hiruhilekoko batezbestekoan, hau da, Euskal AEn bizi diren pertsonak, eta inkesta egin zenean Lanbiden erregistratuta zeudenak erregistratutako langabezia-kategorietako batean. Horietatik, % 62,6 langabeak dira, LANEren definizioaren arabera (66.100 pertsona). BJAko langabetuen artean, % 33 ez daude Lanbiden langabe gisa erregistratuta (34.500 pertsona), baina beste enplegu-eskatzaileen kategoria batzuetan egon daitezke.

COVID-19aren eragina Euskal AEko lan-merkatuan

Jarduerarekin loturiko biztanleriaren datuak, 2020ko lehen hiruhilekoan, COVID-19aren agerpenak eta Gobernuak jarduera murrizteko ezarritako neurriek baldintzatu dituzte. Eragin hori martxoan bildu da, eta, nabarmenago, hilaren bigarren erdian. Hiruhileko osoko emaitzek eragin hori partzialki jasotzen dute, baina bi hilabeteko jarduera normalak lausotuta.

Abiapuntutzat hartu behar da biztanleria landunari edo okupazio-tasari buruz lortutako zifrek hein batean ezkuta dezaketela errealitatea. Izan ere, larrialdi-egoerak berekin ekarri du baliabide batzuk masiboki erabiltzea, hala nola enplegua aldi baterako erregulatzeko espedienteak (EABEE), zeinek jarduera aldatzen duten, baina ez derrigor biztanleriak horri dagokionez duen egoera. Izan ere, azken lau asteetan EABEE egoeran dauden pertsona guztiak lanean ari dira 3 hilabete baino gutxiagoan daukaten lanean berriz hastea aurreikusita dagoelako edo soldataren % 50 baino gehiago kobratzen jarraitzen dutelako. Beste tresna aringarri batzuek autonomoei eragiten diete, baina ez dute jarduerarekin duten harremana aldatzen, nahitaez.

Beraz, lan-merkatuko zifrek erakusten dute hainbat egoera elkartzen direla, eta beste batzuk ezkutatzen dituzte; urtarriletik otsailera bitartean normaltasun-egoera bat islatzen dute, eta okupazioaren jaitsiera, zentzu hertsian, martxoan, lan-harremana edo jarduera amaitzea ekarri duenean, baina ez jarduera aldi baterako utzi denean eta arestian deskribatutako neurriek babesten dutenean.

BJAk, inkesta jarraitua denez, ahalbidetzen du analisi bat hilabeteka edo are lehen hiruhilekoan lagina homogeneoki banatzen den 13 asteetakoa ere. Horrek, biltzen duen informazio-kopuruarekin batera, aukera ematen digu informazio gehigarria lortzeko Euskal AEko lan-merkatuaren egoerari buruzko diagnostiko hobea egite aldera. Inkestatutako pertsona bakoitzaren lan-egoerari buruz jasotako informazioa laginaren diseinuagatik dagokion asteari buruzkoa da.

Lanik egiten ez duten biztanle landunen ehunekoa zazpi aldiz handiagoa da martxoko azken hiru asteetan

Erreferentziazko astean lanik egin ez duten pertsona landunen ehunekoaren bilakaeraren azterketak emaitza garrantzitsuak erakusten ditu. Urteko lehen hiruhileko horretan, erreferentziazko astean lan egin ez duten pertsona landunen ehunekoa handiagoa da aurreko urteetako lehen hiruhilekoetan baino. Azken urteetan, lehen hiruhilekoan, ehuneko hori % 7 eta % 9 artekoa zen, eta 2020ko lehen hiruhilekoan, berriz, % 13,9.

graf0017296_01_e.png

Datu bera asteka aztertuz gero, ikusten da, gainera, ezen pixkanaka handitzen hasten dela hamargarren astetik aurrera (martxoaren 4tik 10era), aste horretako % 4,9tik hiruhilekoko azken asteko % 36,6ra pasatuz.

graf0017296_02_e.png

Biztanleria landunak erreferentziako astean lanik ez egiteko ematen dituen arrazoiak aldatuz doaz denboran zehar, eta enplegua erregulatzeko espedienteak edo enplegua aldi baterako erregulatzeko espedienteak dira gehien hazten ari direnak, zeinak, ezerezetik hasita, hiruhilekoaren lehen asteetan, martxoaren 4tik 10era bitarteko astean kasuen % 12,2 baitziren, eta % 39,7ra iristen baitira azken astean.

graf0017296_03_e.png

graf0017296_04_e.png

graf0017296_05_e.png

OHAR METODOLOGKOA: Lehen hiruhileko bakoitzean bezala, 2019ko datuak berrikusi dira, 2019ko urtarrilaren 1eko oinarriarekin lortutako proiekzioarekin. Aurreko urteak "behin betiko" bihurtu dira, zeren urte bakoitzeko urtarrilaren 1eko behin betiko biztanleria hartzen baitute oinarri. Bestalde, uneko urteko datuak "behin-behinekoak" dira, 2019ko urtarrilaren 1eko behin betiko biztanleriatik lortutako proiekzioarekin kalkulatuak.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Langabezia-tasa % 9,9koa da eta biztanleria landuna % 0,4 jaitsi da 2020ko lehen hiruhilekoan Euskal AEn

Eragiketa : 
Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta
Eragiketa kodea : 
050403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2020/04/23
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0017296_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Enplegua eta Gizarte Politikak Saila, Ogasuna eta Ekonomia Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali