2020/05/28ko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA. 2020KO APIRILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko eraikuntzaren kostuak % 0,4 igo dira 2020ko apirilean aurreko hilaren aldean

Aurreko urtearekin alderatuta (2020ko apirila 2019koaren aldean), kostuak % 0,8 igo dira

Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea % 0,4 igo da 2020ko apirilean, aurreko hilabetearekin alderatuta, eta hilabete horretako urte arteko tasa, berriz, % 0,8 igo da, Eustatek emandako datuen arabera.

Aurreko hilabetearekin alderatuta, lehengaien kostuak % 0,5 igo dira, eta eskulanaren kostuak ez du aldaketarik izan (% 0,0).

Apirilean, Etxegintzaren azpisektoreak % 0,6ko igoera izan du lehengaien kostuan hil artean, eta Obraren azpisektoreak, berriz, % 0,1ekoa. Urtetik urterako bilakaeran, bi azpisektore horiek zeinu desberdinak dituzte; izan ere, Etxegintzako lehengaien kostuak % 1,0 igo dira, eta Obra Zibilekoak, berriz, % 1,8 jaitsi dira.

Sektoreak kontsumitu dituen lehengaien prezioen artean nabarmentzekoak dira hazkunde hauek 2020ko apirilean, 2019ko apirilarekin alderatuta: Mineral ez-metalikoak (% 3,3 gora), Material elektrikoa (% 1,6) eta Material elektronikoa (% 1,5). Aitzitik, lehengaien prezioetan beherakadak izan dituzte hauek: Petrolioa fintzea (% 37,4 behera), Energia elektrikoa eta gasa (% 2,6) eta Metalurgia (% 2,3).

graf0017361_01_e.png

OHARRA COVID-19AREN KRISIAK APIRILEKO EKI-N DUEN ERAGINARI BURUZ

Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak alarma-egoera deklaratu du COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko.

Hartutako salbuespenezko neurrien ondorioz, sektoreko enpresa asko partzialki edo erabat geldiarazi dira.

Egoera horrek ekarri du Eraikuntzaren kostuen indizea egiteko behar den informazioa lortzeko beharrezko ahalegina handitu izana, hala inkestatutako enpresen aldetik nola informazioa biltzeaz eta tratatzeaz arduratzen diren langileen aldetik.

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie lagundu duten sektoreko enpresa guztiei egindako ahaleginagatik aparteko egoera honetan. Haiei esker, apirileko indizea kalkulatu da industriaren prezioen indizeetarako eta eraikuntzaren kostuetarako erabilitako laginaren % 96,48ko estaldurarekin.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntzaren kostuak % 0,4 igo dira 2020ko apirilean aurreko hilaren aldean

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2020/05/28
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0017361_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali