2020/04/29ko prentsa-oharra
ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA. 2020KO MARTXOA
Euskal AEko eraikuntza-kostuak % 0,8 jaitsi dira 2020ko martxoan, aurreko hilabetearekin alderatuta
Aurreko urtearekin alderatuta (2020ko martxoa 2019ko martxoarekiko), kostuak % 1,1 igo dira
Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea % 0,8 jaitsi da 2020ko martxoan aurreko hilaren aldean, eta hilabete horretarako urte arteko tasa % 1,1ekoa da, Eustatek emandako datuen arabera.
Aurreko hilabetearekin alderatuta, lehengaien kostuak % 1,0 jaitsi dira, eta eskulanaren kostuak ez du aldaketarik izan (% 0,0).
Martxoan, Etxegintzaren azpisektoreak % 0,6 egin du behera hilabete artean lehengaien kostuan, eta Obra Zibilaren azpisektoreak, berriz, % 2,8 egin du behera. Urtetik urterako bilakaeran, bi azpisektore horiek zeinu desberdinak dituzte; izan ere, Etxegintzako lehengaien kostuak % 1,1 igo dira, eta Obra Zibilekoak, berriz, % 0,5 jaitsi dira.
2020ko martxoan, 2019ko martxoarekin alderatuta, sektoreak kontsumituriko lehengaien prezioetan nabarmentzekoak dira sektore hauetako hazkundeak: Mineral ez-metalezkoak (% 3,5eko igoera), Material elektrikoa (% 1,6koa) eta Kautxua eta plastikoa (% 1,2koa). Alderantzizko norabidean, lehengaien prezioak murriztu egin dira hauetan: Petrolioa fintzea (% 26,3 behera), Energia Elektrikoa eta gasa (% 2,1eko jaitsiera) eta Makineria (% 1,7koa).
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62