2020/06/08ko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAREN KOIUNTURA INDIZEA, I/2020

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko Eraikuntzaren sektorea % 1,9 igo zen 2020ko lehenengo hiruhilekoan

2019ko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta, % 0,8 murriztu zen

Euskal AEko Eraikuntzaren jarduerak % 1,9ko urte arteko igoera nominala izan zuen 2020ko lehen hiruhilekoan, lan-egutegiaren termino homogeneoetan, Eustatek egindako datuen arabera.

Eraikuntzaren hobekuntza Etxegintzaren azpisektorearen jokaera positiboari zor izan zitzaion, urte arteko % 2,8ko gehikuntza eduki zuena, zeren Obra Zibilak % 4,2 egin baitzuen behera.

Sektorearen 2020ko lehen hiruhilekoko jarduera aurreko hiruhilekoarekin alderatuz gero, urtaroen eraginak zuzendu ondoren, Eraikuntzaren sektorea % 0,8 jaitsi zen 2019ko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta. Hiruhileko arteko terminoetan, bai Etxegintzaren azpisektoreak bai Obra Zibilarenak bilakaera negatiboa izan zuten, baina intentsitate desberdinekoa; izan ere, lehenak % 0,3 egin zuen behera, eta bigarrenak, berriz, % 4.

graf0017376_01_e.png

Eraikuntzaren sektoreko langileek % 0,1eko igoera txikia izan zuten 2020ko lehen hiruhilekoan 2019ko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta.

Indize ekonomiko koiuntural honetan eta beste indize ekonomiko koiuntural batzuetan kontuan hartzen diren langile enplegatuen artean, Enplegua Aldi Baterako Erregulatzeko Espedientea (EABEE) duten pertsonak sartzen dira, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Methodology of Short Term Business Statistics eskuliburuan jasotzen duen enplegatuaren definizioari jarraituz.

Ohar metodologikoa

Aldatu egin da oinarri-urtea zeinari egiten dion erreferentzia Eraikuntzaren Koiunturaren Indizeak (EKI). Oinarri berrian, EKIren erreferentzia 2015. urtea da. Oinarriaren aldaketak ekarri du eguneratu dela Euskal AEko eraikuntza-sektoreko enpresa informatzaileen ordezkatze-panela, hala nola haztapen-egitura desagregazio-maila guztietarako. Halaber, egutegi-eraginetako serie doituak eta urtaroen eraginetako serie doituak JDemetra+ 2.2.1 softwarearen bidez lortzen dira, Eurostaten gomendioei kasu eginez urtaroen doikuntzak eta egutegikoak egiteko Europar Batasuneko estatistika ofizialetan.

OHARRA COVID-19AREN KRISIAK EKI I/2020-REN GAINEAN DUEN ERAGINARI BURUZ

Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak alarma-egoera deklaratu du COVID-19ak eragindako osasun-krisia kudeatzeko.

Hartutako ezohiko neurrien ondorioz, eraikuntzaren sektoreko enpresa batzuk partzialki edo osorik geldiarazi dira martxoaren bigarren hamabostaldian. Horrenbestez, ezohiko egoera horrek eragina eduki ahal izan du lehen hiruhileko honetako Eraikuntzaren Koiunturaren Indizean, aipatzen den aldiaren seiren batean.

Egoera horrek Eraikuntzaren Koiunturaren Indizea eraikitzeko behar den informazioa lortzeko ahalegina areagotzea ekarri du, bai inkestatutako enpresen aldetik, bai informazioa bildu eta tratatzen duten langileen aldetik.

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie lagundu duten enpresa guztiei egindako ahaleginagatik, aparteko egoera gorabehera. Horiei esker, 2020ko lehen hiruhilekoaren indizea laginaren % 89,0ko estaldurarekin kalkulatu da. Laginaren informazioa apirilean eta maiatzean jaso da.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko Eraikuntzaren sektorea % 1,9 igo zen 2020ko lehenengo hiruhilekoan

Eragiketa : 
Eraikuntzaren koiunturako indizea
Eragiketa kodea : 
122403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2020/06/08
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/27
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0017376_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali