HomeGaiakHotel establezimenduakPrentsa Oharrak Euskal AEko hotel, landa-ostatu...

2020/04/27ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. APARTAMENTU TURISTIKOAK ETA OROTARAKOAK. 2020KO MARTXOA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko hotel, landa-ostatu eta apartamentu turistikoen sarrerek % 71,7ko beherakada gogorra izan zuten 2020ko martxoan

Euskal AEko apartamentu turistikoetan eskainitako plazak % 37,3 murriztu dira martxoan

Hotelen, landa-ostatuen eta turismo-apartamentuen multzo osoan 72.432 sarrera erregistratu ziren 2020ko martxoan, hau da, % 71,7ko jaitsiera izan zen aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta, Eustatek egindako datuen arabera. Bizkaian, zeinek Euskal AEko sarrera guztien % 46,0 biltzen dituen, sarreren batura % 72,3 murriztu da. Gipuzkoan Erkidegoko sarreren % 41,6 biltzen dira, eta % 70,5 jaitsi da batura, eta Araban, Euskal AEko sarreren % 12,4rekin, % 72,9koa izan da beherakada.

Aztertutako establezimendu guztietan, gaualdiak ia antzera hondoratu dira: 2020ko martxoan gaualdiak % 65,3 gutxiago izan dira 2019ko martxoan baino. Bizkaian gaualdiak % 66 jaitsi dira, Araban % 64,5 eta Gipuzkoan % 64,8.

graf0017304_01_e.png

COVID-19AREN KRISIAREN ERAGINAK 2020KO MARTXOKO ESKAINTZAN

COVID-19ren pandemia globalak eragindako krisiak eragin handia izan du Euskal AEn ostatatzera bideraturiko ostalaritza-sektorean. Hotelen, landa-ostatuen eta turismo-apartamentuen multzoan, 2020ko martxo osoan zehar itxita egon den establezimendu-kopurua % 63,3 igo da, bikoitza baino gehiago Bizkaian (% 130), % 65,4 Araban eta % 29,7 Gipuzkoan, 2019ko martxoarekin alderatuta.

Gainera, joan den martxoan ateak ireki dituzten establezimenduak batez beste 15,1 egunez itxita egon dira, baina 2019ko martxoan batezbesteko hori ez zen egun bakarrera iritsi. Lurraldeka, aldeak urriak dira: Gipuzkoan 14,6 egunez itxita egon dira batez beste, eta Araban 15,5. Bizkaian 15,4 egun izan ziren. Horren ondorioz, aztertutako ostalaritza-establezimenduen multzoan plazen eskaintzak % 45,2ko murrizketa gogorra izan du Euskal AE osoan, lurraldeen arteko alde txikiekin: % 39,2 gutxiago Araban, % 44,6 gutxiago Bizkaian eta % 48,5 gutxiago Gipuzkoan.

Hala eta guztiz ere, joan den martxoko egunen batean irekita egon diren hotelen, landa-ostatuen eta apartamentuen kopuruak ez du ia aldaketarik izan (-% 0,1 Euskal AEn) edo, Gipuzkoako kasuan bezala, zertxobait gora egin du (% 1,2 gehiago aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta).

graf0017304_02_e.png

Apartamentu turistikoak

Euskal AEko apartamentu turistikoetan 2020ko martxoan 11.446 gaualdi erregistratu dira, hau da, aurreko urteko martxoan baino % 44,5 gutxiago. Gaualdiak % 56,4 jaitsi dira Bizkaian, % 46,5 Araban eta % 24,5 Gipuzkoan.

Euskal AEko apartamentu turistikoetan bidaiarien sarrerak 2.110 izan dira 2020ko martxoan, hau da, % 65,3ko beherakada izan da aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta. Sarrerak % 50 jaitsi dira Araban, % 70,3 Bizkaian eta % 63,7 Gipuzkoan.

Batez besteko egonaldia 5,42 egunekoa izan da azken martxoan, 2019ko martxoan batez beste izandako 3,39 egunen gainetik. Araban, iazko batez besteko egonaldia 8,76 egunekoa izatetik aurtengo martxoan 9,37 egunekoa izatera igaro da; Bizkaian 2,57 egunekoa izatetik 3,77 egunekoa izatera igaro da, eta Gipuzkoan ere batez besteko egonaldia igo da, 2019ko martxoan 2,59 egunekoa izatetik 2020ko martxoan 5,38 egunekoa izatera.

graf0017304_03_e.png

COVID-19AREN KRISIAREN ERAGINAK APARTAMENTU TURISTIKOEN ESKAINTZAN 2020KO MARTXOAN

Euskal AEko apartamentu turistikoetako plazen eskaintza % 37,3 murriztu da, eta 51.438 plazatara mugatu da azken martxoan, 2019ko martxoan eskainitako 82.049 plazen aldean. Proportzioan, Araban izan da murrizketarik handiena (-% 42); ondoren, Gipuzkoan (-% 38) eta, azkenik, Bizkaian (-% 32).

Beherakada hori gertatu da martxo osoan itxita egon ziren apartamentuen kopuruak gora egin duelako (103 apartamentu 2020an, eta 40 apartamentu 2019an), bai eta hileko egunen batean itxi zirenengatik ere. 2019ko martxoan, batez beste, apartamentuak 0,5 egunez itxita egon ziren, baina aurten hilabete erditik gora egon dira itxita: 15,1 egun. Araban egunen kopurua batezbestekoa baino handiagoa izan zen, 16 egunekoa, Gipuzkoan 15,4 egunekoa eta Bizkaian 14 egunekoa.

Azkenik, egunen bat irekita zeuden apartamentuen eskaintza 2019ko martxoko 717 apartamentuetatik azken martxoko 747 apartamentuetara igo zen, hau da, % 4,2 gehiago.

graf0017304_04_e.png

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko hotel, landa-ostatu eta apartamentu turistikoen sarrerek % 71,7ko beherakada gogorra izan zuten 2020ko martxoan

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2020/04/27
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/22
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0017304_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali