2020/05/07ko prentsa-oharra
INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA, 2020KO MARTXOA
Euskal AEko industria-jarduera % 14,3 murriztu da 2020ko martxoan
2020ko lehen hiruhilekoaren balantzean industria-jarduera % 4,9 murriztu da
Euskal AEko industria-ekoizpenak % 14,3 egin du atzera 2020ko martxoan, 2019ko hilabete berarekin alderatuta, lan-egutegiaren termino homogeneoetan, Eustatek landutako datuen arabera.
Aurreko hilabetearekin alderatuta (2020ko otsaila), Euskal AEko industria-ekoizpena % 16,3 murriztu da, urtaroen eraginak zuzendu ondoren.
2020ko martxoko indizearen bilakaerak, 2019ko martxoarekin alderatuta, zeinu negatiboa du industria-sektore handi guztietan, Energian izan ezik, % 3,7 igo baita. Sektoreko jarduera aipagarrienen artean energia elektrikoaren hornidura eta petrolioaren finketa daude.
Bestalde, Bitarteko ondasunek % 18,7 egin dute behera, eta Ekipo-ondasunek % 18,4. Lehenengoen artean, metalurgia, metalezko produktuen fabrikazioa, industria kimikoa edo kautxuzko eta plastikozko produktuen fabrikazioa dira nagusi; bigarrenen artean, berriz, motordun ibilgailuen fabrikazioa, tren-makinen eta trenbide-materialen fabrikazioa edo aireontziak eta itsasontziak egitea.
Kontsumo-ondasunek, oro har, % 0,7 egin dute behera, osagaien portaera oso desberdina izan delako; izan ere, Kontsumo-ondasun iraunkorrek % 13,4 egin dute behera, eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrek, berriz, % 2,1 egin dute gora. Kontsumo-ondasun iraunkorrak epigrafean altzariak, etxeko aparatuak edo produktu elektronikoak fabrikatzeko jarduerak daude. Elikagaiak fabrikatzea, prozesatzea eta kontserbatzea, garbiketarako eta higienerako produktuak fabrikatzea eta jantziak egitea dira, besteak beste, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak sektore handiaren barruko jarduerak.
Hilabete arteko aldakuntzak, 2020ko martxokoak 2020ko otsailarekin alderatuta, zeinu negatiboko bilakaerak ere izan ditu industria-sektore handi guztientzat, Energiarentzat izan ezik, % 1,4 hazi baita. Ekipo-ondasunek % 24,0 egin dute behera, Bitarteko ondasunek % 19,4 eta Kontsumo-ondasunek, oro har, % 4,8 egin dute behera, portaera desberdineko bi ondorio negatiboren konbinazio gisa oraingoan ere: Kontsumo-ondasun iraunkorrek % 21,2 egin dute behera, eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak % 0,9 jaitsi dira.
Maila bereiziagoan, Euskal AEko industrian pisu handiena duten sektoreen artean, 2020ko martxoan atzerakada handienak izan dituztenak, urtetik urterako aldaketetan, honako hauek izan dira: Garraio-materiala (% 34,5 murriztu da), Kautxua eta plastikoa (% 27,8), Metalurgia eta produktu metalikoak (% 18,4 jaitsi da) eta Material eta ekipo elektrikoa (% 15,7 egin du atzera). Aitzitik, urte arteko joera positiboa izan duen sektore bakarra Energia elektrikoa, gasa eta lurruna izan da, urte arteko tasa % 1,9koa izan baita, egutegiko ondorioak zuzendu ondoren.
Lurraldeka, Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera negatiboa izan da hiru lurraldeetan martxoan, bereziki Araban, % 24,1eko beherakada izan baitu. Gipuzkoan jaitsiera % 12,5ekoa izan da, eta, azkenik, Bizkaian % 9,8koa.
OHARRA COVID-19AREN KRISIAREN ERAGINAZ MARTXOKO IPI-N
Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak alarma-egoera deklaratu du COVID-19ak eragindako osasun-krisiko egoera kudeatzeko.
Hartu diren ohiz kanpoko neurriek ekarri dute industria-enpresetako asko partzialki edo erabat gelditu izana martxoko bigarren hamabostaldian.
Egoera horrek ahalegin handia ekarri du beharrezko informazioa lortze aldera Industri Produkzioaren Indizea egiteko, hala inkestaturiko enpresen aldetik nola informazioa biltzeaz eta tratatzeaz arduratzen diren langileen aldetik ere.
Eustatek eskerrak ematen dizkie parte hartu duten enpresa guztiei egindako ahaleginagatik ezohiko egoera honetan. Haiei esker martxoko indizea kalkulatu da laginaren % 90,3ko estaldurapean —zeinen informazioa apirilean jaso baita—.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62