2020/06/03ko prentsa-oharra

INDUSTRIA PRODUKZIOAREN INDIZEA. 2020KO APIRILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industria-jarduera % 39,0 jaitsi da 2020ko apirilean

2020ko lehen lau hilabeteetako balantzea ixteko, industria-jarduera % 13,1 murriztu da

Euskal AEko industria-ekoizpenak % 39,0 egin du atzera 2020ko apirilean, 2019ko hilabete berarekin alderatuta, lan-egutegiaren termino homogeneoetan, Eustatek landutako datuen arabera.

Aurreko hilabetearekin alderatuta (2020ko martxoa), Euskal AEko industria-ekoizpena % 25,7 murriztu da urtaroaren eraginak zuzendu ondoren.

2020ko apirileko indizearen bilakaera, 2019ko apirilarekin alderatuta, negatiboa da industria-sektore handi guztientzat. Ekipo-ondasunak % 48,5 jaitsi dira; Bitarteko ondasunak, % 45,8. Lehenengoen artean, motordun ibilgailuen fabrikazioa, tren-makinen eta trenbide-materialen fabrikazioa edo aireontziak eta itsasontziak egitea dira nagusi; bigarrenen artean, berriz, metalurgiako eta metalezko produktuen fabrikazioko jarduerak, industria kimikoa edo kautxuzko eta plastikozko produktuen fabrikazioa.

Kontsumo-ondasunek, oro har, % 23,3 egin dute behera, zeren Kontsumo-ondasun iraunkorrek % 46,9 egin baitute behera, eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrek, berriz, % 17,7. Kontsumo-ondasun iraunkorrak epigrafean altzariak, etxeko aparatuak edo produktu elektronikoak fabrikatzeko jarduerak daude. Elikagaiak fabrikatzea, prozesatzea eta kontserbatzea, garbiketarako eta higienerako produktuak fabrikatzea eta jantziak egitea dira, besteak beste, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak sektore handiaren barruko jarduerak.

Energia % 7,9 jaitsi da. Sektore horretako jarduera azpimarragarrienen artean energia elektrikoa hornitzea eta petrolioa fintzea daude.

Hiletik hilerako aldakuntzak ere, 2020ko apirilekoak 2020ko martxoarekiko, bilakaera negatiboak izan ditu industria-sektore handi guztientzat. Ekipo-ondasunek % 34,5 egin dute behera, Bitarteko ondasunek % 28,7 eta Kontsumo-ondasunek, oro har, % 16,8 egin dute behera, bi ondorio negatiboren konbinazio gisa: Kontsumo-ondasun iraunkorrek % 29,7 egin dute behera, eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrek, berriz, % 14,4. Energia % 9,9 jaitsi da.

Maila bereiziago batean, Euskal AEko industrian pisu handiena duten sektoreen artean, 2020ko apirilean jaitsiera handienak izan dituztenak, urtetik urterako aldaketetan, honako hauek izan dira: Garraio-materiala (% 64,9 behera), Kautxua eta plastikoa (% 56,7) eta Metalurgia eta metalezko produktuak (% 47,8), behin egutegiko eraginak zuzendurik. Sektore garrantzitsuenen artean, Energia elektrikoa, gasa eta lurruna da, % 1,1eko murrizketarekin, gutxien jaitsi dena.

graf0017365_01_e.png

Lurraldeen arabera, Industria-produkzioaren indizearen urte arteko bilakaera negatiboa izan da hiruretan, bereziki Araban, % 47,9ko beherakada izan baitu. Bizkaian % 37,6koa izan da beherakada; Gipuzkoan, azkenik, % 35,3koa.

graf0017365_02_e.png

OHARRA COVID-19AREN KRISIAK APIRILEKO IPI-N DUEN ERAGINARI BURUZ

Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak alarma-egoera deklaratu du COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko.

Gerora hartutako ez-ohiko neurrien ondorioz, apirilean zehar establezimendu askoren ohiko jarduera partzialki edo guztiz geldiarazi da.

Egoera horren ondorioz, handitu egin da Industria Produkzioaren Indizea eraikitzeko behar den informazioa lortzeko behar den ahalegina, bai inkestatutako enpresen aldetik, bai informazioa biltzen eta tratatzen duten langileen aldetik.

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie lagundu duten enpresa guztiei egindako ahaleginagatik, aparteko zirkunstantziak gorabehera. Horiei esker, apirileko indizea laginaren % 91,6ko estaldurarekin kalkulatu da, eta maiatzean jaso da haren informazioa.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industria-jarduera % 39,0 jaitsi da 2020ko apirilean

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2020/06/03
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/05
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0017365_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali