2020/07/21eko prentsa-oharra

BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA. II/2020

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Langabezia-tasa % 10,8koa da eta biztanleria okupatuak behera egin du, % 3,4, 2020ko bigarren hiruhilekoan, Euskal AEn

Pertsona inaktiboen gorakada egon da; haien artean daude enplegua bilatzen ari ez diren 19.600 gehiago eta enplegu-bilaketako kudeaketa aktiborik egiten ez duten 8.500 gehiago

Euskal Autonomia Erkidegoko lan-merkatuari buruzko 2020ko bigarren hiruhilekoko datuen arabera, 913.200 dira okupatuak, alegia, 32.400 pertsona okupatu gutxiago daude, aurreko hiruhilekoaren aldean (-% 3,4), Eustaten datuen arabera. Euskadiko AEko langabe-kopurua urteko bigarren hiruhilekoan 110.400 dela kalkulatzen da; aurreko hiruhilekoan baino 6.000 gehiago.

Bestalde, Euskadiko AEko langabezia-tasa % 1,8koa da, 2020ko lehen hiruhilekoan baino ehuneko % 0,9 altuagoa. Biztanleria okupatuaren eta langabearen bilakaeraren emaitza gisa, jarduera-tasa % 54,9koa da 2020ko bigarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekokoaren ehuneko 1,5 baxuagoa.

Lurraldeen arabera eta aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, Bizkaian egin du behera gehien okupazioak; 13.400 pertsona okupatu gutxiago daude. Gero Araban; 10.600 okupatu gutxiago daude. Eta, azkenik, Gipuzkoan; 8.400 okupatu gutxiago daude. Hiriburuak direla eta, Vitoria-Gasteizen 9.700 okupatu gutxiago daude, Bilbon 2.900 gutxiago eta Donostian 2.200 gutxiago.

Generoa dela eta, okupazioaren beherakada handiena gizonetan izan da, 19.000 okupatu gutxiago aurreko hiruhilekoan baino; emakumeetan, 13.400 okupatu gutxiago dira.

Nazionalitatea dela eta, nazionalitate espainiarra duten pertsona okupatuen kopuruak behera egin du, 23.100 gutxiago dira, eta atzerriko nazionalitatea dutenen artean 9.200 gutxiago dira.

Okupazioak sektore guztietan egin du behera, lehen mailakoan izan ezik

Euskadiko AEko biztanleria okupatuak behera egin du zerbitzuen sektorean (27.500 okupatu gutxiago dira), industrian (5.400 gutxiago) eta eraikuntzan (100 gutxiago). Lehen sektorean, berriz, okupatuen kopuruak gora egin du (800 gehiago).

Okupazio-tasak, 16 eta 64 urte bitarteko pertsona okupatuen ehunekotan kalkulatuta adin horien guztizkoaren gainean, ehuneko 2,4 puntu egin du behera, aurreko hiruhilekoaren aldean, eta % 65,6koa da. Tasa hori % 68,5era iritsi da gizonetan, eta % 62,7koa da emakumeetan.

Amaitutako ikasketa-maila dela eta, okupazio-tasak ehuneko lau puntu egin du behera lehen mailako ikasketak edo gutxiago dituztenen artean, eta % 57,2koa da; bigarren mailako edo erdi mailako ikasketak dituztenen eta goi-mailako ikasketak dituztenen artean, okupazio-tasak 1,8 puntu egin du behera, eta % 57,1ekoa eta % 82,1ekoa da, hurrenez hurren.

Nazionalitatea dela eta, okupazio-tasa altuena nazionalitate espainiarra duten pertsonen artean dago (% 67,3), eta atzerriko nazionalitatea dutenen artean % 49,3koa da.

Lurralde historikoen arabera, okupazio-tasa altuena Gipuzkoakoa da, % 67,6koa, eta aurreko hiruhilekoaren aldean ehuneko 1,9 puntu gutxiago. Gero, Arabakoa, % 65,5ekoa, aurreko hiruhilekoaren aldean ehuneko 5 puntu gutxiago. Eta, azkenik, Bizkaikoa; bertan, okupazio-tasak ehuneko 2,1 puntu egin du behera (% 64,3).

12.800 etxe gutxiago daude kide aktibo guztiak okupatuta dituztenak

2020ko bigarren hiruhilekoan kalkulatzen da Euskal AEn 898.700 etxe inguru daudela eta horietatik heren batek pertsona aktiborik ez duela: hamar etxetik seitan ia pertsona aktibo guztiak daude okupatuta, aurreko hiruhilekoan baino 12.800 familia gutxiago; gainera, etxeko pertsona aktibo guztiak langabezian dituzten etxeak 32.900 dira, aurreko hiruhilekoan baino 2.300 gehiago.

2020ko bigarren hiruhilekoak % 10,8ko langabezia-tasa du, aurreko hiruhilekoan baino 0,9 puntu gehiago

EAEko langabe-kopurua, alegia, enplegua bilatzen ari den, bilaketarako kudeaketa aktiboak egiten dituen eta, gainera, lan egiteko disponibilitatea duen pertsona-kopurua, urteko bigarren hiruhilekoan, 110.400 dela kalkulatzen da, aurreko hiruhilekoan baino 6.000 pertsona gehiago. Gizon langabeen kolektiboa 58.500 pertsona dira, 8.400 pertsonatan egin du gora, eta, emakume langabeen kopuruak 2.400 egin du behera, guztira 51.900era arte hiruhilekoan.

2020ko bigarren hiruhilekoko datuen arabera, langabezia-tasa % 10,8koa da, aurreko hiruhilekoan baino ehuneko bederatzi hamarren gehiago. Gizonezkoen langabezia-tasa % 10,9koa da (ehuneko 1,7 puntu gehiago) eta emakumezkoenak ehuneko 0,2 puntu egin du behera, % 10,6ra arte. Adinen arabera, gazteen langabezia-tasak jarraitzen du altuena izaten (% 27,2), ehuneko 3,3 puntu gehiago aurreko hiruhilekoan baino.

Ikasketak direla eta, langabezia-tasaren igoera handiena ikasketa-maila altuena goi-mailako ikasketak dituztenen artean izan da; ehuneko 1,6 puntu egin du gora, eta, hala, langabezia-tasa % 7,2koa da. Bigarren mailako edo erdi mailako ikasketak eta lehen mailako ikasketak amaitu dituztenen artean langabezia-tasak % 0,4 puntu egin du gora, eta % 12,9koa eta % 13,8koa da, hurrenez hurren.

Nazionalitatea dela eta, langabeen kopuruak gora egin du atzerriko nazionalitatea dutenen artean, eta 4.300 pertsona gehiago dira (29.600, guztira). Nazionalitate espainiarra dutenen artean ere langabeziak gora egin du, eta 1.700 gehiago dira; guztira, 80.800 langabe dira.

Lurralde historikoen arabera, Araban igo da gehien langabezia; 2.400 langabe gehiago daude, eta langabezia-tasa ehuneko 2 puntu igo da (% 11,8ra iritsi da). Gipuzkoak 28.900 langabe ditu, eta, bertan, langabeziak gora egin du (1.900 gehiago) eta langabezia-tasak ehuneko 0,7 puntu egin du gora, % 8,6ra arte. Bizkaian, langabe-kopuruak gora egin du, eta 1.800 gehiago dira, eta langabezia-tasa % 11,9koa da; alegia, aurreko hiruhilekoan baino ehuneko 0,6 puntu gehiago.

Hiriburuak direla eta, Vitoria-Gasteizen eta Donostian langabeziak gora egin du, eta 2.500 eta 1.600 langabe gehiago daude, hurrenez hurren; Bilbon, ordea, langabe-kopuruak behera egin du, eta 800 gutxiago dira.

Eurostat-en -Europar Batasuneko Estatistikako Bulegoa– datuen arabera, 2020ko maiatzean, Europar Batasuneko langabezia-tasa (urtaroen araberakoa ez dena) % 6,7koa izan zen eta, Espainiakoa, % 14,5ekoa.

Azken urtean, pertsona okupatuen kopuruak % 3,9 egin du behera eta langabezia-tasak % 9,8tik % 10,8ra egin du gora

Euskal AEn okupatutako biztanleriak behera egin du, 2019ko bigarren seihilekoaren aldean, eta 36.600 pertsona gutxiago dira (% 3,9). Langabezia-tasak ehuneko bat puntu egin du gora (% 9,8tik % 10,8ra); beraz, 7.300 pertsona gehiago daude langabezia-egoeran Euskadin, 2019ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta.

Hiruhilekoko batez besteko afiliatuen % 98 okupatuta daude, NLEren irizpideen arabera

EAEn hiruhilekoan, batez beste, 861.100 afiliatu daudela zenbatesten da, inkesta garaian EAEko biztanle eta Gizarte Segurantzako afiliatu. Horietatik, % 98 okupatuak dira, Nazioarteko Lan Erakundearen (NLE) irizpideen arabera, zeinak baitira BJAk darabiltzanak; 844.200 lagun.

BJAren NLE okupatuen artean, % 6,6 ez dira Gizarte Segurantzako afiliatu (60.300), ez baitaude EAEn kokatutako enpresetan edo funtzionarioen mutualitate publikoetakoak direlako edo beste egoera batzuetan daudelako.

Langabeen % 34,8 ez dago Lanbiden langabe erregistratu gisa

EAEn zenbatesten da 120.700 langabe daudela Lanbiden erregistratuta hiruhilekoan, batez beste, alegia, EAEn bizi eta inkesta egin den unean langabeziako kategoria kalifikaturen batean daudela Lanbiden erregistratuta. Haietatik, % 55,4 langabeak dira, NLEren definizioaren arabera (66.900 pertsona). BJAren NLE langabeen artean, % 34,8 ez dago langabe moduan erregistratuta Lanbiden (38.400 pertsona), baina enplegu-eskatzaileen beste kategoria batzuetan egon daiteke.

COVID-19aren eragina Euskadiko AEko lan-merkatuan

2020ko bigarren hiruhilekoko jardueraren inguruko biztanleriaren datuak COVID-19aren eraginpean egon dira, bai eta Gobernuak ezarritako jardueraren murrizketa-neurrien eraginpean ere.

Biztanleria okupatuen inguruko edo okupazio-tasaren inguruko zifrak baliabide batzuen erabilera masiboaren eraginpean daude, besteak beste: aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteak (ABEEE), haiek jarduera aldatzen baitute, baina ez derrigorrean biztanleriaren izaera hari dagokionez. ABEEE egoeran dauden pertsonek jarraitzen dute kasu gehienetan okupatuak izaten (% 97,7), aurreikusten baita beren enplegura 3 hil baino lehenago bueltatzea edo beren soldataren % 50 baino gehiago kobratzen jarraitzen dutelako. Autonomoetan eragina duten baina jarduerarekin duten harremana derrigorrean aldatzen ez duten beste tresna aringarri batzuk.

BJAk, etengabeko inkesta denez, aukera ematen du hilen araberako analisia egiteko, bai eta bigarren hiruhilekoan haren lagina modu homogeneoan banatzen den 13 asteetan ere. Horri esker eta jaso duen informazio guztiari esker, informazio gehigarria eskura dezakegu, euskal lan-merkatuaren egoeraren diagnostiko hobea egiteko. Inkesta egin duen pertsona bakoitzaren lan-egoeraren inguruan jasotako informazioa laginean oinarritutako diseinuaren arabera dagokion asteari buruzkoa da.

Lanik egiten ez duen biztanleria okupatuaren ehunekoak 32,2 puntu egin du behera hiruhilekoan, % 46,1etik apirileko lehen astean, % 13,8ra ekaineko azkenekoan

Erreferentziazko astean lanik egin ez duten pertsona okupatuen ehunekoaren bilakaeraren analisiak emaitza esanguratsuak izan ditu. Urteko bigarren hiruhileko honetan, erreferentziazko astean lanik egin ez duten pertsona okupatuen ehunekoa aurreko urteetako bigarren hiruhilekoetakoa baino handiagoa da. Azken urteotan bigarren hiruhilekorako ehuneko hori % 7,5en eta % 11ren artean egoten zen; 2020ko bigarren hiruhilekoan, ehuneko hori % 26,6koa da.

graf0017488_01_e.png

Datu bera asteka aztertzen bada ikusten da, gainera, lehen astetik pixkanaka murrizten doala (apirilaren 1etik 7ra), eta aste horretan % 46,1etik hiruhilekoko azkeneko % 13,8ra igarotzen dela.

graf0017488_02_e.png

Okupatuek erreferentziazko astean lanik ez egiteko argudiatu duten motiboetako bat EEEak edo ABEEEak izan dira; hiruhilekoan zehar ehuneko handiagoa ekarri dute.

graf0017488_03_e.png

Pertsona bat langabea edo inaktiboa den zehazten duten enplegu-bilaketako ezaugarrien bilakaera aztertuta, igoera esanguratsua ikusten da enplegua bilatzen ez duten pertsona inaktiboetan, aurreko hiruhilekoan baino 19.600 pertsona gehiago. Igoera esanguratsua egon da, halaber, enplegua bilatzen ari direla diotenen baina bilaketa aktiboko kudeaketarik egiten ez dutenen artean (8.500 gehiago); beste batzuen artean, besteak beste lan egiteko eskuragarri ez daudenen artean, 2.300 gehiago dira.

graf0017488_04_e.png

graf0017488_05_e.png

graf0017488_06_e.png

Argibide gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Langabezia-tasa % 10,8koa da eta biztanleria okupatuak behera egin du, % 3,4, 2020ko bigarren hiruhilekoan, Euskal AEn

Eragiketa : 
Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta
Eragiketa kodea : 
050403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2020/07/21
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0017488_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Enplegua eta Gizarte Politikak Saila, Ogasuna eta Ekonomia Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali