HomeGaiakEnpresakPrentsa Oharrak Euskadiko AEko gero...

2020/07/23ko prentsa-oharra

INFORMAZIOAREN GIZARTEAREN INKESTA. ENPRESAK. 2020

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskadiko AEko gero eta enpresa gehiagok erabiltzen dituzte teknologia digitalak; 2020an, sare sozialen erabilera da nabarmenena, % 51,3ko erabilera izan baitu

Euskal enpresetako enplegatuen % 10,9 espezialistak dira informazioaren teknologietan, eta % 74,7k sistema horiek erabiltzen dituzte

Enpresen eraldaketa digitala dela eta, Sare Sozialak dira (enpresa-xedeetarako erabiltzen dituzten establezimenduen % 51,3) aztertu diren bederatzi adierazleetako nabarmenena, baina ia horietan guztietan gorakadak egon dira erabileran, Eustaten datuen arabera.

Jarraian, Zerbitzu Mugikorrak daude (% 29,0), 2019an baino ia hiru puntu gehiago. Zerbitzu mugikortzat jotzen da enpresaren jarduerarekin eta ekoizpen-prozesuekin zerikusia duten aplikazioak erabiltzea.

Hirugarrenik, Hodeiko Zerbitzu Informatikoak (Cloud Computing) daude; ostatatze horregatik ordaintzen duten establezimenduen % 21,9 (ehuneko 1,6 puntu gehiago); hala, enpresa baten informaziora edo zerbitzura jotzeko aukera ematen da, Interneteko konexioaren bidez, edozein lekutan dagoen edozein gailu mugikorretik edo finkotik.

Ondoren, %10 eta % 20 bitarteko ehunekoekin, honako hauek daude: Zibersegurtasuneko Jarduerak (% 19,6), Gauzen Interneta (% 12,7) eta Big Data Analisia (% 12,5). Hori guztiek hazkuntzak izan dituzte, eta, nabarmenena, Gauzen Internetaren erabilera izan da, haren erabilera adierazi duten enpresen ehunekoak ia ehuneko hiru puntu egin baitu gora. Azkenik, % 10etik behera, Adimen Artifiziala (% 3,0), 3D inprimagailuak (% 2,7) eta Robotika (% 2,7) daude.

graf0017494_01_e.png

10 enplegatuko edo gehiagoko establezimenduen kasuan, ehuneko horiek handiagoak dira, eta 2019aren aldean baita hazkuntzak ere. Sare Sozialak tamaina horretako establezimenduen % 68,3ra iritsi da (2019aren aldean hazkuntzako ehuneko 2,3 puntu), eta, % 40ren gainetik, Hodeiko Zerbitzu Informatikoak (% 44,0; haren penetrazio-ehunekoak ia 8 puntu egin gora, 2019an % 36,3koa izan baitzen), Zerbitzu Mugikorrak (% 42,4; 7 puntu gehiago) eta Zibersegurtasuneko Jarduerak (% 41,9).

Euskal enpresak gero eta prestatuago daude informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKT) ekipamenduetan, eta teknologia horiek erabiltzen dituzten enplegatuen ehunekoa ere handiagoa da. Gaur egun, establezimenduen % 92,4k ordenagailua du, eta azken urtean ehuneko 1,3 puntu egin zuen gora. Posta elektronikoa duten establezimenduak guztizkoaren % 91,6 dira, 1,7 puntu egin baitute hobera, eta % 92,3k sarbidea du Internetera, 0,7 puntu egin baititu gora. Telefono mugikorra, bestalde, euskal establezimenduen % 93,9n erabiltzen da, eta 0,5 puntu egin du hobera, aurreko urtearen aldean. Gainera, enpresen erdiak baino pixka bat gehiagok (% 54,2) web-orrialdea du.

graf0017494_02_e.png

10 enplegatuko edo gehiagoko enpresetan, IKT ekipamenduak ia disponibilitatearen gehiengora iritsi dira

Ekipamenduetako ehuneko horiek handiagoak dira 10 enplegatu edo gehiago dituzten establezimenduetan, baina, erabilera dagoeneko oso zabalduta dagoenez (% 99,4k ordenagailua du, % 98,9k helbide elektronikoa, % 99,2k Interneterako sarbidea, % 96,7k telefono mugikorra eta % 92,6k web-orrialdea), dagoeneko ez dute ia hazteko marjinarik, establezimendu txikien aldean.

Teknologia horiek erabiltzen dituzten enplegatuen ehunekoa dela eta, langile okupatuen % 72,5ek ordenagailua erabiltzen du, % 68,1ek posta elektronikoa du eta % 67,6k Interneteko sarbidea du; zifra horiek guztiak aurreko urteko zifrak baino handiagoak dira.

graf0017494_03_e.png

Bestalde, enpresen % 85,7k segurtasun informatikoko neurriren bat du, aurreko urtean baino 3,8 puntu gehiago. Neurri horien artean nabarmentzekoak dira, % 50etik gora, software eguneratua izatea (% 78,9), pasahitz segurua (% 77,2) eta kanpoko backup-ak (% 57,8). 10 enplegatuko edo gehiagoko enpresen kasuan, ehuneko horiek guztiak handiagoak dira, eta segurtasun informatikoko neurriren bat erabiltzen dutenak % 97,1 dira.

Gainera, 2020an, euskal enpresen % 35,7k software librea du, besteak beste, nabigatzaileak Interneten, ofimatikako programak, doako sistema eragileak edo irekiak (Linux,...) eta abar. 10 enplegatu edo gehiago dituzten enpresetan, ehunekoak gora egin du, eta % 51,0koa da.

Euskal enpresetako langileria aztertuz gero, langile enplegatuen % 74,7k, batez beste, IKT (informazioaren eta komunikazioaren teknologiak) sistemak erabiltzen dituzte, eta egiaztatzen da % 10,9 IKT sistemetako langile espezialistak direla. Gainera, langile guztien heren batek (% 33,5) urrutiko konexioa du, erabilera profesionalerako gailu eramangarri baten bidez. Azkenik, batez beste, enplegatuen % 5,4k enpresaren lokaletatik kanpo egiten dute, erregulartasunez, lan gutxienez lanaldiaren heren bat, eta IKT sistemekin konektatzeko sare telematikoak erabiltzen dituzte; beraz, telelangiletzat jo daitezke. Aipatu behar da 2020. urte honetarako informazioaren bilketa funtsean urteko lehen hiruhilekoan egin zela; beraz, COVID-19aren pandemiak urrutiko konexioaren bidezko sarbidean eta telelanaren modalitatean eduki ahal izan duen efektua baliteke zati batean baino ez islatu izana.

Ekipamenduekin ez bezala -kasu horretan 10 enplegatuko edo gehiagoko establezimenduek proportzio handiagoak dituzte-, enpresetako langileek IKT teknologien kasuan egiten duten erabileran, ehunekoak tamaina txikiagoko establezimenduen aldekoak dira.

graf0017494_04_e.png

Zuntz optikoaren bidezko konexioa gehien hazi den sarbidea izan da, eta ADSLak, berriz, behera egiten jarraitzen du

Interneterako sarbidea duten euskal enpresak guztizkoen % 92,3 dira, gaur egun; izan ere, ehuneko 0,7 puntu handitu dira aurreko urtean konektatutakoak.

Interneterako sarbidea duten enpresa horietan, sarean sartzeko modu nagusiak honako hauek dira: telefono mugikorraren bidezko konexioak (% 88,1), konexio mugikorretan, eta zuntz optikoaren bidezkoak (kablea, FTTH…) (% 74,9) konexio finkoetan. Azken horrek, zuntz optikoak, hazten jarraitzen du, eta igoera handiena lortu du; dagoeneko, nabarmen gainditzen du ADSLa (% 51,4), sartzeko bide gisa.

Horrela, konexio finkoak, dela ADSL bidez, kable bidez edo beste konexio finko batzuen bidez, presente daude Interneterako sarbidea duten enpresen % 94,5ean, eta konexio mugikorrak, telefono mugikorraren bidez (Smartphonea, PDA, …) edo ordenagailu eramangarriaren bidez (Tableta, netbooka, etab.) gaur egun enpresa konektatuen % 89,4an.

10 enplegatu edo gehiago dituzten enpresetan, % 99,2k Interneterako sarbidea du. Neurri horretakoetan ere, telefono mugikorraren bidezko konexioak –% 90,1– eta zuntz optikoaren bidezkoak (kablea, FTTH…) –% 84,9– dira sartzeko bide nagusiak, ehuneko 2,1 eta 6,0 puntu handitu baitira, hurrenez hurren. Jarraian, konexio mugikorretan, ordenagailu eramangarrien bidezko sarbideak % 75,5 dira, azken urtean 4,1 puntu egin baitute gora, eta konexio finkoetan ADSL lineak % 60,5; azken kasu horretan, 6,6 puntu jaitsi da erabilera. Ondorioz, enplegu-tamaina horretan, konexio finkoak enpresa konektatuen % 99,1en daude eta konexio mugikorrak, % 91,4an.

graf0017494_05_e.png

Euskal enpresen % 54,2k, 10 enplegatuko edo gehiagokoen kasuan % 92,6k, Interneten presentzia dute web-orrialdeen bidez

Enpresak gero eta kontzienteagoak dira nolako garrantzia duen Interneten egoteak, web-orrialde baten bidez. Hala, azken urtean, sarean presente daudenak guztizkoaren % 54,2 dira, eta 10 enplegatuko edo gehiagoko enpresetan, % 92,6.

Web-orrialde horietan enpresaren beraren informazio orokorra aurki dezakegu, eskaintzen dituzten produktu eta zerbitzuen katalogoa, informazioaren pribatutasunaren inguruko adierazpena, enplegu-eskaintzak eta salmenta ondoko zerbitzuak, besteak beste.

Sartzeko hizkuntzak direla eta, gaztelania da nabarmentzekoa, kasuen % 99,0an, euskara, % 42,4an, ingelesa % 31,6an eta beste hizkuntza batzuk, kasuen % 14,3an.

10 enplegatu edo gehiago dituzten euskal enpresetan Interneteko sarbidea dutenen eta webgunea dutenen kopurua EB-28ko Europako batez bestekoaren gainetik dago

Nazioarte-mailan, eta EB-28rekin erkagarritasun egokia egiteko, 10 enplegatu edo gehiago dituzten enpresen datuak eta Eurostatek jasotzen dituen jarduerak (ez dituzte finantza-sektorea, administrazio publikoa eta abar kontuan) baliatzeaz gainera, aurreko urteko informazioa erabili behar da, 2019koa; orduan, euskal enpresek Interneterako sarbideetan izan zituzten ehunekoak (% 99) Europar Batasuna 28koak (% 97) baino handiagoak izan ziren, eta, gainera, web-orrialdea duten enpresen ehunekoa ere handiagoa izan zen Euskadin (% 91), 2019an, EB-28ko batez bestekoa baino (% 78).

graf0017494_06_e.png

Argibide gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskadiko AEko gero eta enpresa gehiagok erabiltzen dituzte teknologia digitalak; 2020an, sare sozialen erabilera da nabarmenena, % 51,3ko erabilera izan baitu

Eragiketa : 
Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak
Eragiketa kodea : 
223002
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2020/07/23
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0017494_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali