2020/07/24ko prentsa-oharra

HIRUHILEROKO KONTUEN AURRERAPENA. II /2020

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko BPGd-ak % 20,1 egin du atzera, urte batetik bestera, 2020ko bigarren hiruhilekoan

2020ko lehen hiruhilekoaren aldean, BPGd-ak % 16,9 egin du behera

Euskadiko AEko barne-produktu gordina (BPGd) 2020ko bigarren hiruhilekoan % 20,1 uzkurtu da, 2019ko bigarren hiruhilekoaren aldean, Eustatek eginiko Hiruhileroko Kontuen Aurrerapenaren estimazioen arabera. Egutegiko eta urtaroen araberako ondorioak atera ondoren, hiruhilekoen arteko terminoetan, BPGd estimatuak % 16,9 egin du atzera.

COVID-19aren pandemiari aurre egiteko dekretatu den eta martxoaren 15ean indarrean sartu zen alarma-egoera ekainaren 21era arte egon da indarrean. Gizartea konfinatzeko hasierako aldiaren ondoren eta jarduera ekonomikoa ia erabat gelditu ondoren, apirilaren 14an deseskalada-prozesua hasi zen; haren bidez, pixkanaka Euskadiko AEko jarduera ekonomikora bueltatu gara, eta oraindik bide horretan jarraitzen dugu. Orain arte ekonomian izan duen inpaktu globala oso zorrotza izan da, eta urteko bigarren hiruhilekoan Eustaten zenbatetsitako serieetan sekula ezagutu ez den BPGd-aren atzerapena eragin du.

Enpleguak, denbora osoko lanpostu baliokide gisa neurtuta, % 19,8 egin du behera, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean. Hiruhilekoen arteko terminoetan, egutegiko eta urtaroetako ondorioak zuzendu ondoren, hiruhilekoen arteko aldakuntza -% 17,0koa dela kalkulatzen da.

Hori horrela, nabarmendu behar da Kontuen Sistema Europarrak (KSE) lanpostuaren definiziotik kanpo uzten dituela aldi baterako lan egiten ez duten baina beren lanpostuarekin –bermearekin edo berriro lanean hasteko datari buruzko akordioarekin, esaterako ABEEEen kasua– lotura formala duten pertsonak.

Datorren irailaren 18an, Eustatek BPGd-aren eta enpleguaren estimazio bereiziak argitaratuko ditu 2020ko bigarren hiruhilekoko Hiruhileroko Kontuetan, aurrerapen hau prestatzeko unean eskuragarri ez dagoen informazio koiunturala sartu ondoren.

Argibide gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko BPGd-ak % 20,1 egin du atzera, urte batetik bestera, 2020ko bigarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Hiruhileroko kontu ekonomikoak
Eragiketa kodea : 
170115
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2020/07/24
Hurrengo eguneratzea : 
2026/03/06
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0017495_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali