2020/06/29ko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA. 2020KO MAIATZA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko eraikuntzaren kostuak % 0,3 jaitsi dira 2020ko maiatzean aurreko hilabetearen aldean

Aurreko urtearekin alderatuta (2020ko maiatza 2019ko maiatzaren gainean), kostuak % 1,2 igo dira

Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea % 0,3 jaitsi da 2020ko maiatzean, aurreko hilabetearekin alderatuta; hilabete horretarako urte arteko tasa, berriz, % 1,2 igo da, Eustatek emaniko datuen arabera.

Aurreko hilabetearekin alderatuta, lehengaien kostuak % 0,4 jaitsi dira, eta eskulanaren kostuak ez du aldaketarik izan (% 0,0).

Maiatzean Etxegintzaren azpisektoreak % 0,4ko beherakada izan du lehengaien kostuan hil artean, eta Obra Zibilaren azpisektoreak, berriz, % 0,2koa. Urtetik urterako bilakaeran, bi azpisektore horiek zeinu desberdinak dituzte; izan ere, Etxegintzaren lehengaien kostuak % 1,4 igo dira, eta Obra Zibilarenak, berriz, % 0,7 jaitsi dira.

Sektoreak kontsumituriko lehengaien prezioetatik, 2020ko maiatzean 2019ko maiatzarekin alderatuta hazkunde handienak izan dituztenak honako hauek dira: Mineral ez-metalikoak (% 5,7), Zurgintza (% 1,9) eta Material elektrikoa (% 1,6). Aitzitik, lehengaien prezioetan beherakadak izan dituzte hauek: Petrolioa fintzea (% 37,1 behera), Energia elektrikoa eta gasa (% 6,6) eta Metalurgia (% 3,1).

graf0017429_01_e.png

COVID-19AREN KRISIAK MAIATZEKO EKI-N DUEN ERAGINARI BURUZKO OHARRA

Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak alarma-egoera deklaratu du COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko.

Une horretatik aurrera hartutako salbuespenezko neurrien ondorioz, sektoreko enpresa asko partzialki edo osorik geldiarazi dira.

Egoera horrek ekarri du Eraikuntzaren Kostuen Indizea egiteko behar den informazioa lortzeko beharrezko ahalegina handitu izana, hala inkestatutako enpresen aldetik nola informazioa biltzeaz eta tratatzeaz arduratzen diren langileen aldetik.

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie lagundu duten enpresa guztiei egindako ahaleginagatik aparteko baldintza hauetan. Haiei esker, maiatzeko indizea kalkulatu da industriaren prezioen indizeetarako eta eraikuntzaren kostuetarako erabilitako laginaren % 98,63ko estaldurarekin.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntzaren kostuak % 0,3 jaitsi dira 2020ko maiatzean aurreko hilabetearen aldean

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2020/06/29
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0017429_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali