2020/08/26ko prentsa-oharra
ESTABLEZIMENTU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. APARTAMENTU TURISTIKOAK ETA OROTARAKOAK. 2020KO UZTAILA
2020ko uztailean, Euskal AEko hotel, landa-ostatu eta apartamentu turistiko guztietan, sarrerak % 44,0 eta gaualdiak % 48,3 jaitsi dira
Hala ere, sektorearen jarduerak gora egin du ekainarekin alderatuta: 949 turismo-ostatu izan dira jardueradunak, ekainean baino % 30 gehiago, eta guztira 412.181 gaualdi izan dira, ekainean baino 296.489 gehiago
Euskal AEko hotel, landa-ostatu eta apartamentu turistiko guztietan, 2020ko uztailean, 201.839 sarrera erregistratu dira guztira, hau da, 412.181 gaualdi, 2019ko uztailean baino % 44,0 eta % 48,3 gutxiago, hurrenez hurren, Eustaten datuen arabera.
Zifra horiek agerian uzten dute COVID19aren krisiak Euskal AEko turismo-sektorean izan duen eragina luzatu egiten ari dela, neurri batean turismo-establezimenduak berriz irekitzeko mugak eta baldintzak ezarri baitziren maiatzaren 9ko Aginduan (SDN/399/2020), salbuespenezko egoerei aurre egiteko.
Hala ere, aurreko hilabeteekin alderatuta, 2020ko uztailean turismo-sektorearen jarduera pixkanaka handitzen ari dela ikusi da; izan ere, ekainean 417 establezimendu zeuden itxita, eta uztailean, berriz, 204. Lurraldekako eboluzioa antzekoa da hiru lurraldeetan. Araban 73 establezimendu zeuden itxita ekainean, eta 42 uztailean; Bizkaian 141etik 73ra igaro da, eta, azkenik, Gipuzkoan 89 egon dira itxita uztailean, noiz eta ekainean 203 baitziren.
Hotelak, landa-ostatuak eta apartamentu turistikoak batera, 201.839 sarrera erregistratu dira 2020ko uztailean, % 44,0ko beherakada aurreko urteko hil beraren aldean. Urte arteko bilakaera ez da homogeneoa izan lurraldeen artean. Horrela, Gipuzkoan (Euskal AEko sarrera guztien % 51,3) sarreren baturak % 29,4 egin du behera 2020ko uztailean, aurreko urteko hil beraren aldean. Bizkaian Erkidegoko sarreren % 36,0 izan dira guztira, eta sarrerak % 56,6 gutxitu dira. Azkenik, Araban % 45,0 gutxitu dira sarrerak, Euskal AEko sarreren % 12,7rekin.
Gaualdien bilakaera uniformeagoa izan da lurraldeen artean. Horrela, Gipuzkoan 2020ko uztailean zenbatutako gaualdien kopurua aurreko urteko hilabete berean baino % 40,4 txikiagoa da, Araban jaitsiera % 46,6koa da, eta Bizkaian % 56,6koa. Horrenbestez, nabarmentzekoa da gaualdien urte arteko jaitsiera Gipuzkoan sarrerena baino handiagoa izan dela, batez besteko egonaldia murriztu egin baita; izan ere, Gipuzkoan, 2019ko uztailean 2,39 egunekoa izatetik 2020ko uztailean 2,01 egunekoa izatera igaro da. Bizkaian eta Araban, aldiz, 2019ko uztailetik 2020ko uztailera arteko batez besteko egonaldiaren aldakuntza neurritsuagoa izan da: Bizkaian 2,08tik 2,07ra eta Araban 2,13tik 2,07ra, hurrenez hurren.
Apartamentu turistikoak
Apartamentu turistikoen kasuan, 2020ko uztailean jardueraren bat izan duten establezimenduen kopurua handiagoa izan da aurreko urteko hilabete berean jarduerarik izan zuten establezimenduena baino (2020ko uztailean 88 eta 2019ko uztailean 81). Lurraldeen arabera, Araban 2 establezimendu gutxiagok izan dute jarduerarik 2020ko uztailean; Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, kopuru hori handiagoa da aurreko urteko uztailean izandakoa baino (Bizkaian, 2019ko uztaileko 26tik 2020ko uztailaren 30era, eta Gipuzkoan 35etik 40ra, hurrenez hurren).
Halarik ere, apartamentu turistiko jardueradunen unitate-kopuruak gora egin duen arren, Euskal AE osoan apartamentu turistikoetan erregistratutako sarrera-kopuruak % 27,4 egin du behera 2019ko uztailaren aldean, 7.942 sarrera erregistraturekin guztira. Halaber, denboraldi berean, gaualdiak % 30 jaitsi dira, eta hileko guztizkoa 27.754 izan da.
Arabak 1.125 sarrera eta 5.869 gaualdi zenbatu ditu, Bizkaiak 3.798 sarrera eta 10.794 gaualdi eta Gipuzkoak 3.019 sarrera eta 11.091 gaualdi. Urte arteko alderaketa (2020ko uztaila 2019ko uztailaren aldean) nahiko antzekoa da lurraldeen arabera gaualdi-kopuruari dagokionez (% 33,1eko, % 28,5eko eta % 29,7ko jaitsierak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan), baina desberdina da erregistratutako sarrera-kopuruari doakionez. Halatan, Bizkaian eta Gipuzkoan urte arteko jaitsiera % 25,9koa eta % 32,5ekoa izan da, hurrenez hurren, baina Araban % 16,3koa.
Lurraldeen arabera, Arabak 1.125 sarrera eta 5.869 gaualdi izan ditu, Bizkaiak 3.798 sarrera eta 10.794 gaualdi eta Gipuzkoak 3.019 sarrera eta 11.091 gaualdi. Urte arteko alderaketa (2020ko uztaila 2019ko uztailaren aldean) nahiko antzekoa da lurraldeen arabera gaualdi-kopuruari dagokionez (% 33,1eko, % 28,5eko eta % 29,7ko jaitsierak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan), baina desberdina da erregistratutako sarrera-kopuruari doakionez. Halatan, Bizkaian eta Gipuzkoan urte arteko jaitsiera % 25,9koa eta % 32,5ekoa izan da, hurrenez hurren, baina Araban % 16,3koa.
Sarreren eta gaualdien bilakaeren arteko aldeak erakusten du batez besteko egonaldian aldaketak daudela. Izan ere, Araban apartamentu turistikoetako batez besteko egonaldia 5,22koa izan da 2020ko uztailean, eta 6,53koa 2019ko uztailean. Bizkaian eta Gipuzkoan, batez besteko egonaldia egonkorragoa izan da: 2019ko uztaileko 2,94 egunetik 2020ko uztaileko 2,84ra igaro da Bizkaian, eta 3,53tik 3,67ra Gipuzkoan. Euskal AEn, ostatu mota horien batez besteko egonaldia 3,49 egunekoa izan da 2020ko uztailean (3,62 egunekoa izan zen 2019ko uztailean).
Euskal AEko turismo-apartamentuetako sarreren % 76,3 Estatukoak izan dira 2020ko uztailean, eta atzerriko jatorrikoak % 23,7. 2019ko uztailaren aldean, gaualdien guztizkoan % 53,8 gutxiago izan dira atzerriko bidaiariak eta % 16,1 gutxiago Estatukoak.
COVID-19AREN KRISIAK ETHI-N DUEN ERAGINARI BURUZKO OHARRA
Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak alarma-egoera deklaratu zuen COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko. Gerora hartutako salbuespenezko neurriek zuzeneko eragina izan dute turismo-establezimendu hartzaileen ohiko jardueran. Itxiera ia erabatekoa izan zen, harik eta maiatzaren 9ko SND/399/2020 Agindua argitaratu zen arte. Agindu horretan pixkanakako irekiera mugaturako oinarriak ezarri ziren.
Joan den ekainaren 21ean alarma-egoera amaitu ondoren, eta kontuan hartuta maiatzaren 9ko Aginduan (SDN/399/2020) ezarritako mugak eta aldez aurreko baldintzak hotel eta establezimendu turistikoak publikoarentzat berriz irekitzeko, sektorearen jarduerak gora egiten jarraitu du pixkanaka.
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie lagundu duten establezimendu guztiei egindako ahaleginagatik aparteko zirkunstantzia hauetan. Haiei esker, zabaldu ahal izan da hartutako neurriek sektorean izan duten eragina kuantifikatzeko aukera ematen duen informazio hau.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: Tlf.: 945 01 75 62