HomeGaiakEnpresakPrentsa Oharrak Establezimendu guztien...

2020/07/29ko prentsa-oharra

INFORMAZIOAREN GIZARTEARI BURUZKO INKESTA. ENPRESAK. 2020

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Establezimendu guztien % 27,1ek merkataritza elektronikoa egin dute 2019an Euskal Autonomia Erkidegoan, hau da, aurreko urtean baino zortzi hamarren gehiagok

% 12tik gorako igoerak erregistratu dira aurreko urtearekin alderatuta, salmenta zein erosketa elektronikoetan

Euskal Autonomia Erkidegoko establezimenduen % 27,1ek (berrogeita lau mila establezimendu inguruk) merkataritza elektronikoa egin dute 2019an Euskadin, eta, kalkulatutakoaren arabera, prozedura horren bidez egiten dituzten salmentak eta erosketak guztien % 43,7 eta % 38,4 izan dira, hurrenez hurren, EUSTATek landutako datuen arabera.

Horrela, beraz, Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza elektronikoaren zifra ekonomikoek gora egin dute aurreko urtearekin alderatuta. Merkataritza elektroniko bidezko salmenten kasuan, Euskal Autonomia Erkidegoan % 12,4ko igoera izan da, eta sistema horren bidez egindako erosketen kasuan, berriz, % 12,7koa.

2019an sarearen edo beste sistema elektroniko batzuen bidez (hala nola posta elektronikoaren edo datu elektronikoak elkartrukatzearen bidez –EDI eta beste sare batzuk–) sortutako negozio-bolumena 21.521,6 milioi eurora iritsi da egindako salmenta elektronikoei dagokienez, eta 15.851,3 milioi eurora egindako erosketei dagokienez.

graf0017503_01_e.png

Lurraldeari dagokionez, salmenta elektronikoetan Gipuzkoan gertatutako igoera nabarmentzen da (% 14,4ko igoera). Bizkaian, berriz, % 12,8ko igoera izan da, eta Araban % 10,0koa. Erosketa elektronikoen kasuan, berriz, Bizkaian lortu da igoerarik handiena (% 13,1), eta, atzetik, Gipuzkoa eta Araba kokatu dira (% 12,5 eta % 11,9, hurrenez hurren).

Lurralde bakoitzean lortu den ehunekoari dagokionez, hiruretan antzera samar banatu dira salmenta elektronikoak. Ehunekorik handiena Bizkaikoa izan da (Euskal Autonomia Erkidegoko salmenta elektroniko guztien % 37,0); Gipuzkoan eta Araban, berriz, % 32,7ko eta % 30,3ko ehunekoak lortu dira, hurrenez hurren. Erosketen kasuan, berriz, banaketa desberdinagoa izan da. Bizkaian, 2019an Euskal Autonomia Erkidego osoan egindako erosketa elektroniko guztien % 51,3 egin dira, Gipuzkoan % 30,9 eta Araban % 17,8.

Establezimenduen tamaina kontuan hartuta, 10 langile edo gehiago dituzten establezimenduetan elkartrukatu da zenbateko ekonomikorik handiena merkataritza elektronikoan (salmenta guztien % 83,3 eta erosketa guztien % 69,8).

Bestalde, merkataritza elektronikoa erabiltzen duten establezimenduen ehunekoa % 27,1 izan da 2019an, hau da, aurreko urtean baino portzentajezko 0,8 puntu handiagoa. Igoera horren arrazoi nagusia elektronikoki erosten dutenen ehunekoak gora egin izana da (aurreko urtean baino portzentajezko 0,6 puntu handiagoa izan da), eta gaur egun establezimendu guztien % 24,7 dira. Nolanahi ere, salmenta elektronikoak egiten dituztenen proportzioa ia ez da aldatu; portzentajezko 0,1 puntu igo da, eta guztien % 7,0ra iritsi da.

Era berean, erosketa elektronikoak egiten dituzten establezimenduen kopurua salmenta elektronikoak egiten dituztenena baino askoz handiagoa bada ere, salmenta elektronikoen zifra ekonomikoak erosketa elektronikoenak baino handiagoak dira (21,5 mila milioi euro eta 15,9 mila milioi euro, hurrenez hurren).

graf0017503_02_e.png

Zifra horiek desberdinak dira establezimenduen tamaina kontuan hartuta. Izan ere, 10 langile edo gehiago dituzten establezimenduen % 33,2k egiten dute merkataritza elektronikoa, hau da, aurreko urtean baino portzentajezko 1,6 puntu gehiagok. Segmentu horren barruan ere gehiago dira erosketa elektronikoak egiten dituztenak (% 28,3), eta gutxiago salmenta elektronikoak egiten dituztenak (% 13,8). Izan ere, gora egin du erosten dutenen kopuruak (portzentajezko 1,3 puntu) zein, neurri txikiagoan, saltzen dutenenak (0,7 puntu).

Erosketa elektronikoak egiteko erabilitako bideari dagokionez, guztizko zenbateko ekonomikoaren % 51,6 posta elektroniko (e-mail) bidez egin da, % 23,9 EDIren eta beste sare batzuen bidez, eta gainerako % 24,5 webguneen bidez. Era berean, salmenten guztizko zifraren % 37,7 EDIren eta beste sare batzuen bidez egin da, % 32,8 posta elektroniko bidez, eta % 29,5 Interneten saltzeko webguneen, aplikazioen (app-en) edo atarien bidez.

graf0017503_03_e.png

2019an merkataritza elektronikoaren salmenten xede izan den bezero motari dagokionez, bitarteko elektronikoen bidez fakturatutako salmenta gehienen (% 78,5ren) hartzaileak beste enpresa batzuk izan dira (B2B izeneko merkataritza), % 19,1en hartzaileak kontsumitzaile partikularrak (B2C), eta gainerako % 2,4 beste bezero mota batzuen artean banatu da, hala nola Administrazio Publikoetan (B2G).

graf0017503_04_e.png

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Establezimendu guztien % 27,1ek merkataritza elektronikoa egin dute 2019an Euskal Autonomia Erkidegoan, hau da, aurreko urtean baino zortzi hamarren gehiagok

Eragiketa : 
Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak
Eragiketa kodea : 
223002
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2020/07/29
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0017503_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali