2020/09/14ko prentsa-oharra
ERAIKUNTZAREN KOIUNTURAKO INDIZEA. 2020/II
Euskal AEko Eraikuntzaren sektorearen jarduera %19,9 jaitsi da 2020ko bigarren hiruhilekoan
Etxegintzaren azpisektorea % 20,4 jaitsi da, eta Obra Zibilarena % 16,5
Eustaten datuen arabera, eta lan-egutegiko termino homogeneoetan, Euskal AEko Eraikuntzaren sektorean urte arteko % 19,9ko jaitsiera nominala izan da 2020ko bigarren hiruhilekoan.
Hiruhilekoan Eraikuntzaren sektorearen jaitsiera Etxegintzaren azpisektorearen (urte arteko % 20,4ko jaitsierarekin) eta Obra Zibilaren azpisektorearen (% 16,5eko jaitsiera) portaera negatiboek eragin dute.
Sektoreak 2020ko bigarren hiruhilekoan izan duen jarduera aurreko hiruhilekoarekin alderatuz gero, eta urtaroen ondorioak zuzenduta, Eraikuntzaren sektoreak % 21,8 egin du atzera. Hiruhileko arteko terminoetan, hala Etxegintzaren azpisektoreak nola Obra Zibilarenak bilakaera negatiboa izan dute, nahiz eta intentsitate desberdinarekin izan: lehenengoak % 22,6ko jaitsiera izan du, eta bigarrenak % 11,5ekoa.
Hiruhileko arteko konparazioarekin jarraituz, Eraikuntzaren sektorean lan egiten duten langileen kopuruak % 1,8 egin du behera 2020ko bigarren hiruhilekoan, 2020ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta.
INFORMAZIO OHARRA
Ekainaren 21ean amaitu zen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bidez deklaratutako alarma-egoera, COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeari buruzkoa. Bertan hartutako aparteko neurriek eragin zuzena izan dute EKIn parte hartzen duten enpresen jardueran.
Indize ekonomiko koiuntural honetan eta beste indize ekonomiko koiuntural batzuetan kontuan hartzen diren langile enplegatuen artean, Enplegua Aldi Baterako Erregulatzeko Espedientea (EABEE) duten pertsonak sartzen dira, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Methodology of Short Term Business Statistics eskuliburuan jasotzen duen enplegatuaren definizioari jarraituz.
Egutegiaren ondorioak zuzentzeko eta serieak urtaro-ondoriorik gabe uzteko erabilitako modeloek COVID-19ak aztertutako aldagaietan duen eragina barne hartzen dute, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Guidance on Time Series Treatment in the context of the COVID-19 crisis ohar metodologikoan emandako gomendioei jarraituz.
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie lagundu duten enpresa guztiei egindako ahaleginagatik aparteko baldintza hauetan. Haiei esker, 2020ko bigarren hiruhilekoko EKI laginaren % 90,28ko estaldurarekin kalkulatu da.
Informazio gehiagorako:
Informazio gehiago: Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62