HomeGaiakJaiotzakPrentsa Oharrak Jaiotzak egonkor mantendu...

2020/09/15eko prentsa-oharra

JAIOTZEN ESTATISTIKA. 2020/I

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Jaiotzak egonkor mantendu ziren 2020ko lehen hiruhilekoan Euskal AE osoan

Lurraldeka, bilakaera desberdina izan da: Bizkaian % 2,2 hazi dira, Gipuzkoan egonkor mantendu dira, eta Araban % 6,3 jaitsi dira

Eustatek landutako datuen arabera, 2020ko lehen hiruhilekoan 3.723 haur jaio ziren Euskal AEn, hau da, aurreko urteko aldi berean baino % 0,1 gutxiago. Jaiotza-kopurua % 2,2 hazi da Bizkaian; Araban, ordea, % 6,3 jaitsi da, eta Gipuzkoan egonkor mantendu da. Zehazki, Bizkaian 1.862 haur jaio ziren; Gipuzkoan, 1.265; eta Araban, 596.

Jaiotzak amaren adinaren arabera banatzen baditugu, 35-39 urteko amen taldea nagusi da erditzeen % 34,6rekin. Ondoren 30-34 urteko amena da, % 34,3rekin, eta 25-29 urtekoena, % 14,2rekin.

2019ko hiruhileko berarekin alderatuta, 40 urte edo gehiagorekin ama izan diren emakumeen kopuruak behera egin du: 2019an 421 izan ziren, eta 2020an, 404. Emakume horien jaiotzak guztizkoaren % 10,9 izan dira (% 11,3 2019an), 25 urtetik beherako amen jaiotzak (% 6,1) baino gehiago.

Ezkontzaz kanpoko jaiotzak guztizkoaren % 44,6 izan ziren, 2019ko lehen hiruhilekoan izandako kopuruaren antzekoa (% 44,8). Bizkaiak eta Arabak Euskal AE osoak baino balio handiagoak dituzte, % 46 pasatxo; Gipuzkoan, aldiz, ehuneko hori txikiagoa da (% 41,2). Ama ezkongabeen amatasun-adina ama guztiena baino txikiagoa da, eta nabarmentzekoa da ezen haien % 9,1ek zituztela 25 urte baino gutxiago.

Jaiotza-hurrenkeraren arabera, 2020ko lehen hiruhilekoan jaiotzen % 49,1 (1.827 haur) lehenengo haurrak izan dira; 1.410 (% 37,9) aurretik beste bat bazen familietara iritsi dira; eta hirugarren eta ondorengoak % 13,1 izan dira, hau da, 0,5 puntu gehiago 2019ko hiruhileko beraren aldean.

Gora doa, % 28,4ra, atzerriko naziotalitatea duten amen ehunekoa

2020ko lehen hiru hilabeteetan Euskal AEn izandako jaiotzen % 28,4tan amak atzerriko nazionalitatea zeukan; hori 2019ko hiruhileko berean izandako ehunekoa baino puntu bat handiagoa da. Zifra hori handiagoa izan zen Araban, % 35,7: aldiz, Bizkaian % 26,7 izan zen, eta Gipuzkoan % 27,6.

graf0017594_01_e.png

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Jaiotzak egonkor mantendu ziren 2020ko lehen hiruhilekoan Euskal AE osoan

Eragiketa : 
Jaiotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010302
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
ii/2025
Eguneratze data : 
2020/09/15
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/02
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0017594_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali