2020/08/28ko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA. 2020KO UZTAILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko eraikuntzaren kostuak % 0,1 igo dira 2020ko uztailean aurreko hilaren aldean

Aurreko urtearekin alderatuta (2020ko uztaila 2019ko uztailaren gainean), kostuak % 0,8 igo dira

Euskal AEko Eraikuntzaren kostuen indizea % 0,1 igo da 2020ko uztailean, aurreko hilabetearen aldean; urte arteko terminoetan, berriz, % 0,8 igo da, Eustaten datuen arabera.

Aurreko hilabetearekin alderatuta, lehengaien kostuak % 0,2 igo dira, eta eskulanaren kostuak ez du aldaketarik izan (% 0,0).

Uztailean, Etxegintzaren azpisektoreak % 0,1eko hil arteko igoera izan du lehengaien kostuari dagokionez, eta Obra Zibilaren azpisektoreak % 0,5ekoa. Urte arteko bilakaeran, bi azpisektore horiek zeinu ezberdina izan dute: Etzegintzako lehengaien kostuak % 0,8 igo dira, eta Obra Zibilekoak, berriz, % 0,4 jaitsi.

Sektoreak kontsumitu dituen lehengaien prezioen artean nabarmentzekoak dira hazkunde hauek 2020ko uztailean, 2019ko uztailarekin alderatuta: Mineral ez-metalikoak (% 4,1 gora), Material elektrikoa (% 1,5) eta Material elektronikoa (% 1,2). Aitzitik, lehengaien prezioetan beherakadak izan dituzte hauek: Petrolioa fintzea (% 24,0 behera), Energia elektrikoa eta gasa (% 5,9 behera) eta hala Makineria nola Metalurgia (% 3,8 behera bi kasuetan).

graf0017539_01_e.png

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntzaren kostuak % 0,1 igo dira 2020ko uztailean aurreko hilaren aldean

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2020/08/28
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0017539_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali