2020/09/09ko prentsa-oharra

INDUSTRIA PRODUKZIOAREN INDIZEA. 2020KO UZTAILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industria-jarduera 12,4 % murriztu da 2020 uztailean

Aurreko hilabetearekin alderatuta, 2020ko ekaina, industria-sektoreak % 3,0 egin du gora ekoizpenean

Eustaten datuen arabera, eta lan-egutegiko termino homogeneoetan, Euskal AEko industria-produkzioa % 12,4 murriztu da 2020ko uztailean, 2019ko hil beraren aldean. Urte arteko jaitsiera hori txikiagoa da martxotik aurrera —hil hori barne— izandako jaitsierak baino.

Urtaroen eragina zuzenduta, % 3,0 hazi da Euskal AEko industria-produkzioa 2020ko uztailean aurreko hilarekin, ekainarekin, alderatuta.

2020ko lehen zazpi hilabeteetako balantzea industria-jardueraren % 16,2ko uzkurtze metatuarekin itxi da.

2020ko uztaileko indizearen bilakaera, 2019ko uztailarekin alderatuta, negatiboa da industria-sektore handi guztietan. Kontsumo-ondasunak, oro har, % 3,9 jaitsi dira urte batetik bestera; izan ere, Kontsumo-ondasun iraunkorrak % 8,3 jaitsi dira, eta Kontsumo-ondasun ez iraunkorrak % 2,9. Kontsumo-ondasun iraunkorrak epigrafean altzariak, etxeko tresnak edo produktu elektronikoak fabrikatzeko jarduerak daude. Elikagaien fabrikazioa, prozesatzea eta kontserbazioa, garbiketarako eta higienerako produktuen fabrikazioa eta jantziak egitea dira, besteak beste, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren sektore handiaren barruko jarduerak.

Bestetik, Ekipo-ondasunak % 10,6 jaitsi dira; Bitarteko ondasunak, aldiz, % 12,6 murriztu dira. Lehenengoen artean, motordun ibilgailuen fabrikazioa, tren-makinen eta trenbide-materialen fabrikazioa edo aireontziak eta itsasontziak egitea dira nagusi; bigarrenen artean, berriz, metalurgiako eta metalezko produktuen fabrikazioko jarduerak, industria kimikoa edo kautxuzko eta plastikozko produktuen fabrikazioa.

Energiak, azkenik, % 14,7 egin du behera, behin zuzenduta dagozkion egutegi-efektuak. Sektore horretako jarduera azpimarragarrienen artean energia elektrikoa hornitzea eta petrolioa fintzea daude.

Hilabete arteko aldakuntzak, 2020ko uztaila 2020ko ekainaren gainean, berriz, bilakaera positiboa izan du industria-sektore handi guztietan, urtaroen ondorioak zuzendu ondoren. Kontsumo-ondasunak, oro har, % 2,6 hazi dira, bi portaera desberdinen konbinazioz: Kontsumo-ondasun ez iraunkorrak % 3,3 hazi dira, eta Kontsumo-ondasun iraunkorrak % 0,6 jaitsi. Ekipo-ondasunak % 3,3 igo dira, eta Bitarteko ondasunak % 2,4. Azkenik, Energia % 3,8 hazi da hilabete artean, behin zuzendurik urtaroen eraginak.

graf0017552_01_e.png

Maila bereiziago batean, Euskal AEko industrian pisu handiena duten sektoreen artean, 2020ko uztailean jaitsiera handienak izan dituztenak, urtetik urterako aldaketetan, honako hauek izan dira: Metalurgia eta produktu metalikoak (% 20,7 behera), Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 16,8) eta Material eta ekipo elektrikoa (% 10,6), egutegiaren ondorioak zuzendu ondoren.

Lurraldeetan, Industria produkzioaren indizearen uztaileko urte arteko bilakaera negatiboa izan da hiruretan. Halatan, Bizkaian % 14,4ko beherakada izan da, Gipuzkoan % 11,9koa eta, azkenik, Araban % 10,1ekoa.

Hilabete arteko terminoetan, 2020ko uztaila 2020ko ekainaren aldean, behin zuzenduta urtaro-eraginak, ekoizpena % 5,2 hazi da Bizkaian, % 1,9 Araban eta % 1,6 Gipuzkoan.

graf0017552_02_e.png

INFORMAZIO OHARRA

Egutegiaren ondorioak zuzentzeko eta serieak urtaro-ondoriorik gabe uzteko erabilitako modeloek COVID-19ak aztertutako aldagaietan duen eragina barne hartzen dute, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Guidance on Time Series Treatment in the context of the COVID-19 crisis ohar metodologikoan emandako gomendioei jarraituz.

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie lagundu duten establezimendu guztiei egindako ahaleginagatik aparteko zirkunstantzia hauetan. Haiei esker, uztaileko indizea laginaren % 86,28ko estaldurarekin kalkulatu da (laginaren informazioa abuztuan zehar jaso da).

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industria-jarduera 12,4 % murriztu da 2020 uztailean

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2020/09/09
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/05
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0017552_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali