2020/09/25eko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. APARTAMENTU TURISTIKOAK ETA OROTARAKOAK. 2020KO ABUZTUA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskadiko AEko hotel, landetxe eta apartamentu turistikoen 2020ko uztaileko eta abuztuko balantzeak krisiaren efektuak irauten duela erakusten du

Atzerriko bisitariak galdu izanaren ondorioz, turismoak behera egin du uztailean eta abuztuan

Euskadiko AEko hotel, landetxe eta apartamentu turistikoen 2020ko uztaileko eta abuztuko balantzeak COVID-19aren krisiak sektorean duen efektuak irauten duela erakusten du. Udako bi hilabete garrantzitsuenak igarota, sarrerak % 40,7 eta ostatu-gauak % 44,2 jaitsi dira, Eustaten datuen arabera.

Nahiz eta abuztuko emaitzak uztaileko zifrak baino hobeak diren, bai establezimendu irekiei (981 abuztuan eta 949 uztailean), bai sarrera eta ostatu-gauen bilakaerari dagokionez, emaitza globalaren aldaketa ez da esanguratsua. Hala, 2019an bi hiletako sarrerak, guztira, 752.816 izan ziren eta ostatu-gauak 1.771.590, eta, 2020ko udan, sarrerak 446.465 eta ostatu-gauak 955.262.

Lurraldeen arabera, nahiz eta kasu guztietan negatiboa izan, efektua ez da lurralde guztietan bera izan: Gipuzkoak eutsi dio hoberen krisiari (sarrerak % 25,2 eta ostatu-gauak % 35 jaitsi dira); Araban sarrerek % 42,5 egin dute behera eta ostatu-gauek % 44,3, eta, Bizkaian, beherakada handiagoa izan da, eta ia bera kasu bietan, % 53,2koa sarreretan eta % 53,1ekoa ostatu-gauetan.

graf0017613_01_e.png

2020ko uztailean eta abuztuan galdutako 306.351 sarreren ia hiru laurden (% 71,3) bisitari atzerritarren galeraren ondoriozkoak izan dira. Hala, 2019ko udako bi hiletan, Estatutik kanpoko turisten 355.838 sarrera egon ziren eta, aurten, 2020an, % 61,4 gutxiago, eta 137.365 izan dira. Estatuan bizi diren turisten kasuan, sarrerak % 22,1 baino ez dira murriztu eta 309.100 izan dira (2019an, 396.978 sarrera izan ziren). Paraleloan, atzerrian bizi direnen ostatu-gauetan % 66ko beherakada egon da, eta Estatuko egoiliarretan % 27,3koa. Hala, atzerritarren bisiten beherakada 2020ko uztailean eta abuztuan 2019ko hil beren aldean erregistratu diren 756.327 ostatu-gau gutxiagoren % 65,3koa da.

2020ko abuztuan, hotel, landetxe eta apartamendu turistikoetan, sarrerek % 37,6 egin dute behera urte artean eta ostatu-gauek, % 40,7

2020ko abuztuan, guztira 244.626 sarrera erregistratu dira eta 543.081 ostatu-gau, 2019ko abuztuan baino % 37,6 eta % 40,7 gutxiago.

Urte arteko bilakaera ez da homogeneoa izan lurralde historikoetan. Hala, Gipuzkoan Euskadiko AEko sarrera guztien % 48,6 kontzentratzen dela aintzat hartuta, sarrerek % 21,2 egin dute behera 2020ko abuztuan, aurreko urteko hil beraren aldean. Bizkaian, erkidegoko sarreren % 37,9 batzen dira, eta sarrerak % 50,2 jaitsi dira. Araban, Euskadiko AEko sarreren % 13,5 kontzentratzen dira, eta % 40,3ko jaitsiera izan da.

Ostatu-gauen bilakaera ere desberdina izan da lurralde historikoetan. Hala, Gipuzkoan 2020ko abuztuan erregistratu den ostatu-gauen kopurua aurreko urteko hil berean erregistratutakoa baino % 30,0 txikiagoa izan da; Araban beherakada % 42,4koa izan da eta, Bizkaian, % 50,1ekoa.

graf0017613_02_e.png

2020ko abuztuan, oraindik ere sektore turistikoaren jarduera pixkanaka igotzen doala ikusten da; izan ere, uztailean 169 establezimendu egon dira itxita eta, abuztuan, 169. Arabak uztailean 42 establezimendu izan ditu itxita eta, abuztuan, 35; Bizkaian 73 egon dira uztailean itxita eta, abuztuan, 59, eta, azkenik, Gipuzkoan, 75 egon dira itxita abuztuan eta, uztailean, 89.

graf0017613_03_e.png

Maiatzaren 9ko aginduan (SDN/399/2020) salbuespenezko egoerei aurre egiteko establezimendu turistikoak jendearentzat berriro zabaltzeko ezartzen diren mugek eta baldintzek jarraitzen dute, zati batean, sektorearen jarduera baldintzatzen. Hain zuzen ere, 2019ko abuztuan, 1.046 establezimendu egon ziren zabalik eta, 2020ko abuztuan, 981, eta orduan 70 establezimendu egon ziren itxita eta, aurtengo abuztuan, 169.

Apartamentu turistikoak: abuztuan susperraldia handiagoa izan da, eta estatuko jatorriko turismoa hazi egin da

Euskadiko AEko apartamentu turistikoek, abuztuan, 9.304 sarrera izan dituzte guztira, eta 35.074 ostatu-gau. Horrek esan nahi du % 17,1 egin duela gora uztaileko sarreren aldean, eta % 26,4, ostatu-gauei dagokienez. Hala ere, urte arteko erkaketan, % 20,8ko beherakadak erregistratu dira sarreretan eta % 20,9koak, ostatu-gauetan.

Lurralde historikoen arabera, Arabak 1.263 sarrera eta 8.045 ostatu-gau erregistratu ditu; Bizkaiak, 4.644 sarrera eta 14.083 ostatu-gau, eta Gipuzkoak, 3.396 sarrera eta 12.947 ostatu-gau. Urte arteko erkaketan, 2020ko abuztua 2019ko abuztuaren aldean, beherakadak egon dira lurralde historikoetan, eta balioak desberdinak izan dira. Arabako ostatu-gauen kopuruak % 16,2 egin du behera, eta, Bizkaian eta Gipuzkoan, % 21,0 eta % 23,4, hurrenez hurren. Erregistratutako sarreren kasuan, urte arteko balioak honako hauek izan dira: Arabak % 15,9 egin du behera, Gipuzkoak % 19,9 eta Bizkaiak % 22,6.

2020ko abuztuan apartamentu turistikoetako batez besteko egonaldia 2019ko abuztuan erregistratutako balioen antzekoetan mantendu da; bi kasuetan, 3,77 egunekoa. Araban, 6,39tik 6,37ra igaro da 2020ko abuztuan. Gipuzkoan, 3,98 egunetik 3,81era, eta, Bizkaian, berriz, igoera txikia izan du, 2,97tik 2019ko abuztuan 3,03ra 2020ko abuztuan.

graf0017613_04_e.png

Euskadiko AEko apartamentu turistikoetako sarreren % 82,8k 2020ko abuztuan Estatuan izan du jatorria, eta atzerrian, % 17,2k. 2019ko abuztuarekin alderatuta, sarreren aldaketa desberdina izan da, jatorriaren arabera; izan ere, atzerritarren sarrerek % 65,6 egin dute behera, eta jatorri nazionalekoenak % 8,7 egin du gora. Aldea esanguratsua da, halaber, ostatu-gauen kopuru osoan; atzerritarren turismoak % 58,8 egin du behera urte artean, eta Estatukoak, % 1,9.

Apartamentu turistikoen kasuan, 2020ko abuztuan jarduera izan duten establezimenduen kopurua aurreko urteko hil berean jarduera izan duten establezimenduen kopurua baino handiagoa izan da (2020ko abuztuan 90 eta 2019ko abuztuan 80). Lurralde historikoen arabera, Araban jarduera izan duen establezimendu-kopuru bera kontabilizatu da, 20; Bizkaian, berriz, 4 establezimendu gehiagok izan dute jarduera, eta, Gipuzkoan, 6 gehiagok 2020ko abuztuan, aurreko urteko abuztuarekin alderatuta (30 eta 40 establezimendu zabalik, hurrenez hurren).

graf0017613_05_e.png

Oharra: Eustat-ek eskerrak eman nahi dizkie inkesta hau egiten elkarlanean jardun duten establezimendu guztiei, egoerak ezohikoak izan badira ere elkarlanean jarduteko egindako ahaleginagatik. Haiei esker, informazio hau zabaldu da, eta, haren bidez, hartutako neurriek sektorearen gainean izan dituzten ondorioak kuantifikatu dira.

Argibide gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskadiko AEko hotel, landetxe eta apartamentu turistikoen 2020ko uztaileko eta abuztuko balantzeak krisiaren efektuak irauten duela erakusten du

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2020/09/25
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/22
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0017613_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali