2020/09/22ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. HOTELAK ETA LANDETXEAK. 2020KO ABUZTUA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2020ko abuztuan, Euskadiko AEko hotel-establezimenduetan erregistratu diren sarrerek % 39,2 egin dute behera

Plazako okupazio-maila aurreko urtean % 79,6koa izan zen eta, 2020ko abuztuan, % 49,8koa, baina 2020ko uztailekoa baino ia ehuneko 8 puntu handiagoa

2020ko abuztuan, Euskadiko AEko hotel-establezimenduetan 216.967 sarrera egon dira eta 444.267 ostatu-gau. Alegia, urte artean % 39,2ko jaitsiera egon da sarreretan eta % 43,1ekoa ostatu-gauetan, Eustaten datuen arabera.

Datuek agerian uzten dute COVID19aren krisiak Euskadiko AEko hotel-sektorean duen eragina luzatu egin dela; hala ere, uztaileko datuak baino hobeak izan dira abuztukoak, orduan urte arteko % 45,2ko beherakadak antzeman baitziren sarreretan eta % 50,8koa ostatu-gauetan.

graf0017604_01_e.png

Aurreko hilarekin alderatuta, 2020ko uztailarekin, abuztuan 37.124 sarrera gehiago egon dira eta 103.891 ostatu-gau gehiago, uztailean baino. Jarduera pixkanaka suspertzen ari da, eta hala gertatzen ari da hiru lurralde historikoetan. Araban, 2020ko uztailean, 22.285 sarrera eta 40.275 ostatu-gau zenbatu ziren, eta, abuztuan, 28.761 sarrera eta 53.091 ostatu-gau. Bizkaian, 2020ko uztailean, 65.028 sarrera izan ziren, eta, abuztuan, 82.814; uztailean, 127.211 ostatu-gau, eta, abuztuan, 171.392. Gipuzkoan, azkenik, abuztuko sarrerak eta ostatu-gauak 105.392 eta 219.784 izan ziren, hurrenez hurren, eta, uztailean, 92.530 eta 172.890.

Krisiak aurtengo abuztuan aurreko urteko hil beraren aldean izan duen eragina ez da berdina izan hiru lurraldeetan. Araban sarrerak % 41,8 jaitsi dira eta ostatu-gauak, % 45,7, eta, Bizkaian, % 52 sarrerak eta % 53,0 ostatu-gauak. Gipuzkoan, berriz, urte arteko beherakada nabarmena izan da, baina ez hainbestekoa; sarrerak % 21,9 jaitsi dira eta ostatu-gauak, % 30,9.

graf0017604_02_e.png

Estatutik Euskadiko AEko hotel-establezimenduetan 146.677 bidaiariren sarrera egon dira, eta 70.290 sarrera atzerritarrena; alegia, 2019ko abuztuan baino % 21,2 eta % 58,9 gutxiago, hurrenez hurren. Atzerriko egoiliarren sarrerak sarrera guztien % 32,4 dira, eta 2019an, hil berean, ehuneko hori % 47,9koa izan zen.

Batez besteko egonaldia 2,05 egunekoa izan da azken abuztuan, 2019ko abuztuaren behetik, orduan 2,19 egunekoa izan baitzen, batez beste. Araban jaitsi egin da, iaz 1,98 egunekoa izan zen eta, aurtengo abuztuan, 1,85 egunekoa. Bizkaian ere batez besteko egonaldiak behera egin du (2,11 egun 2019ko abuztuan eta 2,07 egun 2020ko abuztuan). Eta, Gipuzkoan, joera bera da; batez besteko egonaldiak behera egin du (2019ko abuztuan 2,36 egun eta, pasa den abuztuan, 2,09).

Plazen araberako okupazio-maila dela eta, ehuneko 29,8 puntu egin du behera EAE osorako; 2019ko abuztuan % 79,6 izan zen eta aurtengo abuztuan % 49,8. Lurraldeen arabera, plazen araberako okupazio-mailak % 46,8koa, % 41,6koa eta % 60koa dira, hurrenez hurren, Arabaren, Bizkaiaren eta Gipuzkoaren kasuetan, eta beherakadak –hurrenkera berean–, ehuneko 25,2 puntukoa, 37,6koa eta 22,9koa.

Eskuragarri dagoen logelako diru-sarrerak (RevPar) % 49,1 jaitsi dira 2020ko abuztuan, eta batez beste eguneko tarifak (ADR) % 21,8 egin du atzera.

Sektoreko errentagarritasun-adierazleak direla eta, eguneko batez besteko tarifa EAEko hoteletan 91,9 euro izan dira 2020ko abuztuan, urtebete lehenago baino % 21,8 baxuagoa. Batez besteko tarifa 68,9 euro da Araban (% 13,8 egin du behera), 70,6 euro Bizkaian (% 27,8 egin du behera) eta 116,1 euro Gipuzkoan (% 23,8 egin du behera).

Eskuragarri dagoen logelako diru-sarrerak (RevPar), hotel-establezimenduen okupazio-mailaren araberakoak, 50,8 eurokoak izan dira 2020ko abuztuan EAEn, 2019ko abuztuan baino % 49,1 txikiagoak. Araban, RevPar 36,9 eurokoa izan zen, 34,0 eurokoa Bizkaian eta 74,1 eurokoa Gipuzkoan.

Euskadiko AEn, oro har, hotel-jardueraren batekin izan diren establezimenduek 2020ko martxoan zeukaten maila berreskuratu dute, pandemiaren hasieran zeukatena, baina 2019ko abuztuko mailen azpitik. Zehazki, 532 hotel-establezimendu 2020ko abuztuan zabalik egon ziren egunen batean, alegia 2020ko uztailean baino gehiago, 510 izan baitziren. Baina, hala ere, 2019ko abuztuan jardueraren bat erregistratu zuen hotel-establezimendu kopurua (581) baino txikiagoa.

graf0017604_03_e.png

Lurralde historikoen arabera, berriro irekitzeko joerak aurreko hilaren ildo berari heltzen dio, baina Arabak eta Bizkaiak ez dituzte lortu 2020ko martxoko irekiera-maila berak. Araban, 2020ko uztailean jardueraren bat izan zuten hotel-establezimendu berak erregistratu dira; zifra hori 2019ko abuztuan erregistratutakoa (68) baino baxuagoa da. Bizkaian, 2020ko uztailean 192 establezimenduk izan dute egunen bat zabalik eta, abuztuan, 203k. 2019ko abuztuan 223 izan ziren. Gipuzkoan 274 establezimenduk izan zuten egunen bat zabalik eta, hala, 2020ko uztailean (263) baino gehiagok; baina, hala ere, 2019ko abuztuan (290) baino gutxiagok.

Landetxeetan 2020ko abuztuan zenbatu diren ostatu-gauen kopuruak % 29,6 egin du behera, 2019ko abuztuaren aldean

Euskadiko AEko landetxeetan 18.355 sarrera izan dira 2020ko abuztuan, uztailean (14.054) baino gehiago. Baina, hala ere, 2019ko abuztuan erregistratutakoak baino gutxiago. Ostatu-gauek antzera egin dute gora uztailaren eta abuztuaren artean; 2020ko uztailean 44.051 izan ziren eta, abuztuan, 63.740. 2019ko abuztuaren aldean, hala ere, % 29,6 egin du behera ostatu-gauen kopuruak.

Lurralde historikoen arabera, Arabak, abuztuan, 3.007 sarrera eta 8.948 ostatu-gau erregistratu zituen; Bizkaiak, 5.234 sarrera eta 19.452 ostatu-gau, eta Gipuzkoak, 10.114 sarrera eta 35.340 ostatu-gau. Zifra horiek 2019ko abuztukoen oso azpitik daude, bereziki Arabaren kasuan, baina agerian uzten dute hiru lurraldeetan ari dela jarduera berraktibatzen.

graf0017604_04_e.png

COVID-19aren krisiak landetxeetan izan duen eragina hoteletan ikusitakoaren antzekoa izan da. Hala, abuztuan ostatua eskaini duten establezimenduen kopuruak gora egin du, eta 359 izan dira; 2019ko abuztuan, 385 izan ziren. 69 ostatuk itxita jarraitu dute, berriz, denboraldi osoan, eta, 2019ko abuztuan, 34 egon ziren itxita.

Modu berean, aurreko hilaren aldean, 2020ko uztailaren aldean, jarduerak gora egin duela ikusten da; izan ere, uztailean 351 ostatuk izan zuten jarduera eta, abuztuan, 359k. Uztailean, bestalde, 80 establezimendu egon dira itxita eta, abuztuan, 69.

graf0017604_05_e.png

Oharra: Eustat-ek eskerrak eman nahi dizkie elkarlanean jardun duten establezimendu guztiei, egin duten ahaleginagatik, egoerak ezohikoak izan badira ere. Haiei esker, informazio hau zabaldu da, eta, haren bidez, hartutako neurriek sektorearen gainean izan dituzten ondorioak kuantifikatu dira.

Argibide gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2020ko abuztuan, Euskadiko AEko hotel-establezimenduetan erregistratu diren sarrerek % 39,2 egin dute behera

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2020/09/22
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/22
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0017604_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali