2020/10/23ko prentsa-oharra

HIRUHILEROKO KONTUAK. AURRERAPENA. III/2020

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2020ko hirugarren hiruhilekoan Euskal AEko BPG % 15,2 gehitu da aurreko hiruhilekoaren aldean

2019ko hirugarren hiruhilekoaren aldean BPGk % 7,7 egin du atzera

Euskal AEko Barne Produktu Gordina (BPG) % 15,2 hazi da 2020ko hirugarren hiruhilekoan 2020ko bigarren hiruhilekoaren aldean, Eustatek egindako Hiruhileroko Kontuen Aurrerapenaren kalkuluen arabera. Datu positibo horren aurretik tasa negatiboak izan dira bi hiruhilekotan: 2020ko lehen hiruhilekoko -% 4,7 eta 2020ko bigarren hiruhilekoko -% 16,4.

Urte arteko terminoetan, BPG % 7,7 murriztu da 2020ko hirugarren hiruhilekoan 2019ko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta eta, horren aurretik, 2020ko lehen hiruhilekoan -% 3,2ko tasa negatiboa ere izan da, eta 2020ko bigarren hiruhilekoan -% 19,5ekoa.

COVID-19ak 2020ko hirugarren hiruhilekoan eragindako osasun-krisiari aurre egiteko hartutako neurriek Euskal AEko ekonomian duten eragina handia da oraindik ere. Hala ere, eta une honetan eskura dagoen koiunturari buruzko informazioa kontuan hartuta, uste da jarduera ekonomikoak nabarmen egingo duela aurrera urteko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta.

Enplegua, dedikazio osoko baliokidetzako lanpostuetan neurtua, % 6,5 jaitsi da aurreko urteko hiruhileko beraren aldean. Hiruhileko artean, egutegiaren eta urtaroen eragina behin zuzenduta, hazkundea % 13,3koa dela kalkulatu da.

Ildo horretan, aipatzekoa da Kontuen Europako Sistemak (SEC) lanpostuen definiziotik kanpo uzten dituela aldi baterako lan egiten ez duten baina beren lanpostuarekin lotura formala duten pertsonak, lanera itzultzeko datari buruzko berme edo akordio batekin, EABEEen kasuan gertatzen den bezala.

Datorren abenduaren 4an Eustatek BPGren eta Enpleguaren zenbatespen bereiziak argitaratuko ditu 2020ko hirugarren hiruhilekoko bere Hiruhileroko Kontuetan, Aurrerapen hau egiteko unean eskura ez zegoen koiunturazko informazioa behin sartuta.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2020ko hirugarren hiruhilekoan Euskal AEko BPG % 15,2 gehitu da aurreko hiruhilekoaren aldean

Eragiketa : 
Hiruhileroko kontu ekonomikoak
Eragiketa kodea : 
170115
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2020/10/23
Hurrengo eguneratzea : 
2026/03/06
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0017654_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali