HomeGaiakEzkontzakPrentsa Oharrak 2020ko lehen hiruhilekoan...

2020/10/01eko prentsa-oharra

EZKONTZEN ESTATISTIKA. 2020/I

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2020ko lehen hiruhilekoan 908 ezkontza izan ziren, urtebete lehenago baino % 10,5 gutxiago

Martxoan % 56,2 jaitsi ziren ezkontzak

Euskal AEn 908 ezkontza izan ziren 2020ko lehen hiruhilekoan, aurreko urteko hiruhileko berean (1.015) baino % 10,5 gutxiago, Eustaten datuen arabera. 29 ezkontza homosexual izan ziren: 10, gizon artean; 19, emakume artean. Gainerako 879 ezkontzak heterosexualak izan ziren.

Urteko lehen hiruhilekoan ezkontza gutxi egiten dira, batez ere urtarrilean eta otsailean, baina aurten nabarmendu behar da urtarrilean % 45,8 ezkontza gehiago egin zirela 2019an baino, eta otsailean % 23,8 gehiago; martxoan, aldiz, % 56,2 jaitsi ziren ezkontzak.

Urtarrilean eta otsailean izandako hazkundeen zioa, 2019ko hilabete berberen aldean, izan daiteke, neurri batean, ezen aurten ostiral bat gehiago izan dela urtarrilean eta larunbat bat gehiago otsailean, zeren ezkontzak egun horietan pilatzen baitira (% 58,7 eta % 21,7, hurrenez hurren). Aldiz, martxoko jaitsiera COVID-19aren pandemiarekin lotu behar da hein handi batean.

Ohikoa denez, hiruhileko horretan ezkontza zibilen proportzioa handia izan zen, ezkontza heterosexualen % 94,3, eta, sexu bereko pertsonen arteko ezkontzak batuta (guztiak zibilak direnak), guztizko ehunekoa % 97,5era igo zen.

2020ko lehen hiruhilekoko 908 ezkontzetan, bizilekua Euskal AEn duten 860 gizon eta 883 emakume ezkondu ziren; gainerako ezkontideak erkidegotik kanpo bizi ziren. 678 senarrentzat (% 78,8) horixe izan zen lehen ezkontza; 7 alargun eta 175 dibortziatu berriro ezkondu ziren. Lehenengo aldiz ezkondutako emakumeen ehunekoa gizonena baino handiagoa izan zen, ezkongabeak 718 izan baitziren (% 81,3); alargunak 4 izan ziren, eta dibortziatuak 161.

Adinari behatuz, senarren artean % 90,1ek zituzten 30 urte edo gehiago; emazteen artean, % 82,9k. Aurreko urteko aldi berarekin alderatuta, proportzioak behera egin du, bai gizonen kasuan (% 90,7), bai emakumeen kasuan (% 87,7).

Ehuneko 8,9 puntuz hazi da atzerriko emazteen ehunekoa

2020ko lehen hiruhilekoan emakume ezkonberrien % 29,9 eta gizon ezkonberrien % 20,5 atzerritarrak ziren. Ehuneko horrek gora egin du 2019ko aldi berarekin alderatuta, bai emazteen kasuan, bai gizonenean, noiz % 21 eta % 15,7 izan baitziren, hurrenez hurren.

graf0017622_01_e.png

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2020ko lehen hiruhilekoan 908 ezkontza izan ziren, urtebete lehenago baino % 10,5 gutxiago

Eragiketa : 
Ezkontzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010304
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
ii/2025
Eguneratze data : 
2020/10/01
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/16
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0017622_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali