2020/09/29ko prentsa-oharra
ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA. 2020KO ABUZTUA
Eraikuntzaren kostuek Euskal AEn % 0,8 egin zuten behera 2020ko abuztuan, aurreko hilaren aldean
Aurreko urtearekin erkatuta, 2020ko abuztuan, 2019ko abuztuaren aldean, kostuek % 0,2 egin dute gora
Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizeak % 0,8 egin du behera 2020ko abuztuan, aurreko hilarekin erkatuta, eta urte arteko tasak % 0,2 egin du gora, Eustatek emandako datuen arabera.
Aurreko hilaren aldean, lehengaien kostuek % 1,0 egin dute behera, eta eskulanaren kostuak ez du aldaketarik izan (% 0).
Aurtengo abuztuan, Eraikigintzaren azpisektoreak % 0,8ko jaitsiera izan du hilen artean bere lehengaien kostuetan, eta Obra Zibilaren azpisektoreak, % 1,9ekoa. Urte arteko bilakaeran, Eraikigintzako lehengaien kostuek ez dute aldaketarik izan (% 0,0), eta Obra Zibilekoek % 2,0 egin dute behera.
Sektoreek kontsumitu eta igoera handienak izan dituzten lehengaien prezioen artean, 2020ko abuztuan, 2019ko abuztuaren aldean, nabarmentzekoak dira honako sektore hauek: Material elektronikoa (% 2,5eko igoera), Material elektrikoa (% 1,5eko igoera) eta Kautxua eta plastikoa (% 1,1eko igoera). Honako sektore hauek, berriz, murrizketak izan dituzte prezioetan: Petrolioa fintzea (% 22,4), Makinak (% 3,8) eta Metalurgia (% 2,1).
Argibide gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62