HomeGaiakIkasketa-mailaPrentsa Oharrak Euskadiko AEko 16 urteko...

2020/09/29ko prentsa-oharra

HEZKUNTZAREN UDAL-ESTATISTIKA. 2019

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskadiko AEko 16 urteko eta gehiagoko biztanleen % 33k goi-mailako titulazioa du, 2019an

Okupatutako pertsonen ehunekoak gora egin du, titulazio-mailak gora egiten duen neurrian

Euskadiko AEn bizi den 16 urteko eta gehiagoko biztanleriaren herenak goi-mailako tituluren bat du (615.877 pertsona), 2019an, Eustaten datuen arabera. % 22,4k, unibertsitate-tituluak (417.540) eta % 10,6k, goi-mailako heziketa-zikloak (198.337 pertsona).

16 urteko eta gehiagoko hiru biztanletik batek (606.733) lehen mailako ikasketen titulua du (% 32,5), 401.245ek (% 21,5) bigarren mailako ikasketen titulua du, eta 156.358 pertsonak (% 8,4) oinarrizko eta erdi mailako lanbide-heziketako tituluren bat du. Azkenik, 85.124k (% 4,6) ez du titulu ofizialik.

2018aren aldean, gorakada egon da ikasketa profesionaletan titulatutako pertsona-kopuruan (ehuneko 1,1 puntu), bai eta unibertsitarioetan ere (ehuneko puntu erdi). Paraleloan, behera egin du lehen mailako ikasketa-titulua duten biztanleen ehunekoak; 2018an % 33,7 ziren eta, 2019an, % 32,5. Neurri txikiagoan, behera egin du, halaber, bigarren mailako ikasketetan titulatutako pertsonen ehunekoak (ehuneko 0,1 puntu gutxiago).

graf0017617_01_e.png

Sexuaren aldagaia kontuan hartuta, nabarmentzekoa da emakumeen artean unibertsitate-titulu gehiago dagoela gizonetan baino (% 24,7 eta % 19,8, hurrenez hurren), bai eta lehen mailako eta maila gutxiagoko tituluak ere: % 34 emakumea eta % 30,9 gizona. Hala ere, alde nabarmenenak lanbide-heziketako titulazioetan daude; izan ere, gizonetan proportzioa handiagoa da (% 22,6), emakumeetan baino (% 15,7). Gauza bera gertatzen da bigarren mailako tituluetan ere; gizonetan proportzioa handiagoa da (% 22,4), emakumeetan baino (% 20,7).

Lurralde-mailan, Arabak lehen mailako ikasketen titulazioak dituzten pertsonen proportzio handiena du (% 33,6). Lurralde horrek nabarmen gainditzen du bigarren mailako titulazioetan Euskadiko AEko batez bestekoa (% 22,2, ehuneko 7 puntu gehiago). Erkidegoaren azpitik dago, berriz, unibertsitate-titulazioa duten biztanleen ehunekoan (% 20,3). Azkenik, 16 urteko eta gehiagoko arabarren % 19,4k titulazio profesionalen bat du, erkidegoaren batez bestekoa baino ehuneko 4 hamarren gehiagok.

Bizkaia da unibertsitate-titulazioa duten biztanleen proportzio handiena duen lurraldea (% 23,4), batez bestekoa baino 1 puntu gehiago. Baina titulazio profesionala duten pertsona gutxien duen lurraldea da (% 18,2). Lehen mailako ikasketak direla eta, batez bestekoaren barruan dago, lehen mailako ikasketen titulazioak dituztenen % 32,5.

Azkenik, Gipuzkoa titulazio profesionala duten pertsonen proportzio handiena duen lurraldea da: % 20,2. Lehen mailako ikasketak dituzten pertsonen proportzioa % 32koa da, batez bestekotik pixka bat beherago, eta unibertsitate-titulazioa duten pertsonen % 21,6.

Eskualde-mailan, aldeak nabarmenagoak dira. Goi-mailako titulazioen kasuan –unibertsitate-mailakoak eta goi-mailako lanbide-zikloak batera–, honako eskualde hauek dira nabarmentzekoak: Plentzia-Mungia (% 42), Gorbeia inguruko mendiak (% 35,5), Donostialdea (% 35) eta Bilbo Handia (% 33,7). Oinarrizko eta erdi mailako titulazio profesionalak direla eta, honako eskualde hauek dira nabarmentzekoak: Enkarterriak (% 11,4), Añana (% 10,3) eta Debagoiena eta Arratia-Nerbioi (bietan % 10,2). Bigarren mailako ikasketen titulazioak direla eta, honako eskualde hauek dira nabarmentzekoak: Plentzia-Mungia (% 24,2), Bidasoa Beherea (% 23,9) eta Gorbeia inguruko mendiak (% 22). Azkenik, lehen mailako ikasketen titulazioetako ehuneko altuenak Arabako Mendialdean (% 44,9), Arabako Errioxan (% 44,5) eta Añanan (% 40,3) daude (guztiak Arabakoak).

graf0017617_02_e.png

Okupatutako biztanleriaren ia erdiak goi-mailako titulazioa du

Jarduerarekiko erlazioa aintzat hartuta, okupatuta dagoen biztanleriaren ia erdiak (% 47,3) goi-mailako titulazioa du, eta prestakuntza-maila hori langabezian dauden biztanleen % 28,3k dute. Alderantziz, langabezian dauden biztanleen % 36,4k lehen mailako ikasketak baino ez ditu edo ez du titulaziorik, eta okupatutako biztanleen artean ehunekoa askoz ere txikiagoa da (% 23).

Sexuaren araberako desberdintasunak, bai okupazioaren kasuan, bai langabeziaren kasuan, nabarmenagoak dira goi-mailako titulazioak dituzten emakumeen kasuan. % 52,6k, okupatuta dauden emakumeen erdiak baino gehiagok, goi-mailako titulazioa du, eta titulazio horien pisua okupatutako gizonetan % 42,5ekoa da. Era berean, langabeen artean goi-mailako ikasketak dituzten emakumeen proportzioa % 31,1ekoa da, gizonen gainetik (% 24,9).

graf0017617_03_e.png

Aurreko urteko jardueraren aldean desberdintasunak txikiak dira. Okupatuen artean, unibertsitate-titulazioek ehuneko puntu erdi egin dute gora 2019an, 2018aren aldean, eta behera egin du lehen mailako ikasketen proportzioak, ehuneko 1,2 puntu.

Ohar metodologikoa: Edizio honetan, 2019. urtean, lanbide-heziketako titulazioaren inguruko informazioa osatzeko, LANBIDE - Euskal Enplegu Zerbitzuak emandako lan-ziurtagiriei buruz administrazio-erregistroak emandako informazioa jaso da. Profesionaltasun-ziurtagiri horiek blokeka daude antolatuta; bloke horiei prestakuntza-modulu esaten zaie. Hala, trebakuntzako ibilbide pertsonalizatua ezar daiteke, eta, ondorioz, hezkuntza-administrazioak Lanbide Heziketako tituluekin bat datozen gaitasun-unitateak baliozkotu ahalko ditu, eta, hala, erraztu egiten da araututako LHko titulua lortzea.

Argibide gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskadiko AEko 16 urteko eta gehiagoko biztanleen % 33k goi-mailako titulazioa du, 2019an

Eragiketa : 
Biztanleriaren eta etxebizitzen errolda. Hezkuntza
Eragiketa kodea : 
040606
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
01/01/2024
Eguneratze data : 
2020/09/29
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0017617_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali