2020/10/29ko prentsa-oharra
ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA. 2020KO IRAILA
Euskal AEko eraikuntzaren kostuak % 0,2 gehitu dira 2020ko irailean aurreko hilaren aldean
2019ko irailaren aldean ere % 0,2 gehitu dira kostuak
Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea % 0,2 igo da 2020ko irailean aurreko hilaren aldean, baita urte arteko terminoetan ere, Eustatek emandako datuen arabera.
Aurreko hilabetearen aldean lehengaien kostuak % 0,3 igo dira, eta laneskuaren kostuak ez du aldaketarik izan (% 0,0).
Apirilean, Etxegintzaren azpisektoreak % 0,3ko igoera izan du lehengaien kostuan hil artean, eta Obra Zibilaren azpisektoreak, berriz, % 0,2koa. Urte arteko bilakaeran, Etxegintzako lehengaien kostuak % 0,3 igo dira, eta Obra Zibilekoak, berriz, % 2,7 jaitsi.
Sektoreak kontsumituriko lehengaien prezioei dagokienez, 2019ko irailetik 2020ko irailera hazkunde handienak izan dituztenen artean, nabarmentzekoak dira honako sektore hauek: Material elektronikoa (% 3,1), Material elektrikoa (% 1,5) eta Zurgintza (% 1,0). Aldiz, prezioetan beherakadak izan dituztenen artean hauek nabarmentzen dira: Petrolioa fintzea (% 26,5eko jaitsierarekin), Energia elektrikoa eta gasa (% 8,1 behera) eta Makineria (% 4,0 behera).
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62