HomeGaiakHotel establezimenduakPrentsa Oharrak Euskal AEko hotel-establezimenduetan...

2020/10/22ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. HOTELAK ETA LANDETXEAK. 2020KO IRAILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko hotel-establezimenduetan erregistratutako sarrerak % 47,4 jaitsi dira 2020ko udan, eta gaualdiak % 50,8

Atzerritik etorritako turisten sarrerak % 67 baino gehiago murriztu dira, eta Estatukoak % 27,4

2020ko udako hilabeteetan –uztaila, abuztua eta iraila–, Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak 526.814 izan dira, hau da, 1.034.437 gau igaro dituzte bidaiariek. Beraz, aurreko urteko aldi beraren aldean, % 47,4 gutxiago izan dira sarrerak eta % 50,8 gutxiago gaualdiak.

graf0017652_01_e.png

COVID-19ari aurre egiteko hartutako neurrien eraginak, beraz, sektorearen bilakaera markatzen jarraitzen du. Ildo horretan, eta Euskal AEri dagokionez, plazen okupazio-maila % 40,8 izan da, 2019ko udan baino ehuneko 32,0 puntu gutxiago, eta logelen okupazio-maila % 47,5 izan da, aurreko urteko aldi berean baino ehuneko 34,6 puntu gutxiago.

Lurraldeka, joera negatiboa izan da kasu guztietan, baina intentsitate ezberdinekoa izan da. Gipuzkoa mantendu da ongien, sarrerak % 33,6 murriztu baitira, eta gaualdiak % 42,2; Araban, aldiz, % 47,6 jaitsi dira sarrerak, eta gaualdiak % 50,1; azkenik, Bizkaiak izan du uzkurdurarik handiena: % 58,7 bai sarreretan bai gaualdietan.

Lortutako okupazio-mailei dagokienez, Gipuzkoan ehuneko 32,5 puntu egin du behera, eta logelen araberako okupazio-maila % 53,3koa izan da; Araban, berriz, ehuneko 28,1 puntu egin du behera, eta logelen araberako okupazioa % 46,8koa izan da. Azkenik, Bizkaian logelen okupazio-maila ehuneko 38,8 puntu jaitsi da, udako hiru hilabeteetan % 42,4koa izanik.

Bereziki garrantzitsua izan da atzerritik etorritako turisten sarrerak eta gaualdiak galdu izana. Sarreren kasuan, 2020ko udan, 2019koaren aldean, erregistratutako 475.234 sarrera gutxiago horietatik, atzerritar jatorriko turistei dagozkienak 337.370 izan dira, hau da, utzitako guztizkoaren % 71. Gaualdiei dagokienez, aurtengo udan 1.066.130 gaualdi gutxiago izan dira, eta horietatik 719.965 ohiko bizilekua atzerrian duten pertsonenak izan dira, hau da, jaitsiera osoaren % 67,5.

graf0017652_02_e.png

2020ko irailari dagokionez, Euskal AEko hotel-establezimenduetan izandako sarrerek eta gaualdiek jaitsiera nabarmena izan dute aurreko urteko hil berean izandakoekin alderatuta. Sarrerak, 130.004 pertsona, % 59,0 jaitsi dira; eta gaualdiak, 249.794, % 60,2. Zifra horiek abuztuan ikusitako datuekin alderatuta okerrera egin dutela adierazten dute, zeren 216.967 sarrera eta 444.267 gaualdi erregistratu baitziren, eta horrek esan nahi du urte arteko jaitsierak izan zirela abuztuan % 39,2 eta % 43,1, hurrenez hurren.

graf0017652_03_e.png

Krisiaren eragina ez da uniformea izan irailean, aurreko urteko hil beraren aldean, lurralde mailan. Gipuzkoan % 50,6 murriztu dira sarrerak, eta % 56,2 gaualdiak, eta Araban % 55,2 eta % 54,7, hurrenez hurren. Bizkaian urte arteko jaitsiera nabarmenagoa izan da: sarrerak % 67,0 jaitsi dira, eta gaualdiak % 65,4.

Estatutik etorritako bidaiarien sarrerak, Euskal AEko hotel-establezimenduen guztizkoan, 99.807 izan dira; atzerritik etorritakoak, berriz, 30.197 izan dira. Hau da, 2019ko irailean baino % 35,5 eta % 81,4 gutxiago, hurrenez hurren. Atzerriko egoiliarrak sarrera guztien % 23,2 izan dira, eta ehuneko hori % 51,2koa zen 2019ko hil berean.

Batez besteko egonaldia 1,92 egunekoa izan da irailean, 2019ko iraileko 1,98 eguneko batez besteko egonaldiaren azpitik apur bat. Araban iazko 1,87 egunetik aurtengo iraileko 1,89 egunera igo da; Bizkaian ere igo da, 2019ko iraileko 1,91 egunetik 2020ko iraileko 2,00 egunera. Gipuzkoan, aldiz, batez besteko egonaldia 2,11 egunekoa izan zen 2019ko irailean, eta 1,87 egunekora jaitsi da aurtengo irailean.

Plazakako okupazio-maila ehuneko 37,3 puntu jaitsi da Euskal AE osoan: 2019ko iraileko % 67,3tik aurtengo iraileko % 30,0ra. Lurraldeka, plazen araberako okupazio-mailak % 32,2, % 26,0 eta % 33,8 izan dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; urte arteko beherakadak 26,7, 39,5 eta 38,6 ehuneko-puntukoak izan dira, hurrenez hurren.

Irailean plazen araberako hotel-okupazio handiena Gipuzkoako kostaldean gertatu da (% 44,5); ondoren, Gasteizen (% 34,9) eta Donostian (% 34,1).

Gelen araberako okupazio-maila ere ehuneko 42,6 puntu jaitsi da, % 38,5etan kokatuta Euskal AE osoan. Lurraldeen arabera, balio hauek erregistratu dira: Araban % 42, Gipuzkoan % 41 eta Bizkaian % 35,3.

Logela eskuragarriko diru-sarrerak (RevPar) % 68,4 gutxitu dira 2020ko irailean, eta eguneko batez besteko tarifa (ADR) % 33,5 murriztu da

Sektorearen errentagarritasun-adierazleei dagokienez, Euskal AEko hotelen eguneko batez besteko tarifa (ADR) 71,7 eurokoa izan da 2020ko irailean, urtebete lehenago baino % 33,5 gutxiago. Batez besteko tarifa 61,2 eurokoa izan da Araban, non % 17,2 jaitsi den, 59,7 eurokoa Bizkaian, % 37,9ko murrizketarekin, eta 86,5 eurokoa Gipuzkoan, 2019ko irailean baino % 34,5 gutxiago.

Logela eskuragarriko diru-sarrerak (RevPar), zeinak hotel-establezimenduen okupazioaren araberakoak diren, 27,6 eurokoak izan dira 2020ko irailean Euskal AEn, 2019ko irailean baino % 68,4 txikiagoak. Araban, RevPar indizea 25,7 eurokoa izan zen, 21,1 eurokoa Bizkaian eta 35,5 eurokoa Gipuzkoan, hau da, aurreko urteko hil berean baino % 52,9, % 72,9 eta % 68,0 gutxiago.

Landetxeak

2020ko udan landetxeetan egindako gaualdiak % 36,4 jaitsi dira 2019ko udaren aldean

graf0017652_04_e.png

Euskal AEko landa-ostatuetan 39.930 pertsona sartu dira 2020ko uztailean, abuztuan eta irailean; hau da, aurreko urteko aldi berean baino % 37,9 gutxiago. Erregistratutako gaualdiak, 127.703, % 36,4 jaitsi dira aldi berean, 2019ko udakoekin alderatuta.

Lurraldeei dagokienez, sarreren jaitsierak balio desberdinak izan ditu: % 47,9 Bizkaian, % 42,1 Araban eta % 29,8 Gipuzkoan. Gaualdiak % 42,1 jaitsi dira Bizkaian, % 37,5 Araban eta % 32,8 Gipuzkoan.

Gaualdien murrizketaren ondorioz, Euskal AEko landa-ostatuetako okupazio-mailak jaitsi egin dira, bai plazen arabera, bai logelen arabera: ehuneko 15,1 puntu plazen araberako okupazio-mailarako, eta ehuneko 14,8 puntu logelen araberako okupazio-mailarako. Okupazio horiek % 33,4 eta % 38,3 izan dira, hurrenez hurren, 2020ko udan.

2020ko irailari dagokionez, Euskal AEko landa-ostatuetako sarrerak 7.521 izan dira; hau da, % 61,1eko jaitsiera izan da urtetik urtera. Gaualdiak 19.912 izan dira, hau da, % 56,7 gutxiago 2019ko irailean erregistratutakoekin alderatuta.

graf0017652_05_e.png

Hiru lurraldeetan izan da jaitsiera nabarmenik. Bidaiarien sarreretan Bizkaian % 69,6ko jaitsiera izan da; Araban eta Gipuzkoan, % 68,6koa eta % 51,8koa, hurrenez hurren. Gaualdiek antzeko portaera izan dute: Bizkaian % 67,6 jaitsi dira, Araban % 65,1 eta Gipuzkoan % 47,1.

Oharra. Eustatek inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei eskerrak eman nahi dizkie egindako ahaleginagatik gaur egungo ezohiko egoeran. Haiei esker, zabaldu ahal izan da informazio hau zeinek aukera ematen baitu kuantifikatzeko COVID19ari aurre egiteko hartutako neurriek sektorean izan duten eragina.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko hotel-establezimenduetan erregistratutako sarrerak % 47,4 jaitsi dira 2020ko udan, eta gaualdiak % 50,8

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2020/10/22
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/22
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0017652_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali