HomeGaiakEzkontzakPrentsa Oharrak 2019an ezkontza-kopuruak...

2020/11/05ko prentsa-oharra

EZKONTZEN ESTATISTIKA. 2019

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2019an ezkontza-kopuruak behera egiten jarraitzen du Euskal AEn

Senar ezkongabeen batez besteko adina 38 urte ingurukoa da, eta emazteena 35 urtetik gorakoa

Aurten ere, gero eta ezkontza gutxiago dago, 2019an 7.471, aurreko urtean baino % 3,7 gutxiago, Eustaten datuen arabera. Ezkontza heterosexualak, Euskal AEko egoiliarrenak, 7.265 izan dira, aurreko urtean baino 285 gutxiago.

Ezkontzeko adinak gora egiten jarraitu du 2019an; izan ere, gizonezko ezkongabeak batez beste 37,7 urterekin ezkondu ziren, eta emakumezkoak, berriz, 35,7 urterekin. Eustatek Ezkontzen Estatistika argitaratu zuenetik, adinik handienak dira. Azken 25 urteetara mugatzen bagara, senar-emazteen batez besteko adina 8,1 urte igo da, eta 2 urteko aldea egonkor mantendu da gizonen eta emakumeen artean.

Euskal AEko ezkontza-tasa ere gutxieneko historikora iritsi da, 3,2 ezkontza izan baitira mila biztanleko; kopuru hori Espainiakoa (‰ 3,5) baino txikiagoa da, eta Europar Batasunekoa (27 herrialde) baino txikiagoa, zeinen azken datu eskuragarria, 2017koa, ‰ 4,4koa baitzen.

Euskal AEn bizi diren ezkondutakoen artean, 206 bikote homosexualak dira, 2018koak (208) baino apur bat gutxiago. 2012tik emakumeen arteko ezkontzak gizonen artekoak baino gehiago izan dira, eta ezkontza homosexualen % 58,3 dira jada. Lurralde-banaketaz denaz bezainbatean, 28 Araban jarri dira bizitzen, 64 Gipuzkoan, 98 Bizkaian eta 16 Euskal AEtik kanpo.

Aurreko urteetako ezkontza-hausturen ondorioz dibortziatu gehiago dagoenez, dibortziatuen ehunekoak gora egin du 2005. urtetik ezkontzetan: senargaien artean % 68,9, 1.044ko kopurura iritsita, eta emaztegaien artean % 62,6, 1.003ko kopururaino.

2019ko ezkontzen % 87,2 zibilak izan ziren, eta ehuneko hori ia lauz biderkatu da 1990. urtearekin alderatuta

Ezkontza zibilek gora egiten jarraitzen dute, eta hamar ezkontza heterosexualetatik ia 9 dira jadanik, aurreko urtean baino % 2,2 gehiago. 1990ean ezkontza zibilak ezkontza guztien % 23 baino ez ziren.

Bizilekuaren lurraldea kontuan hartzen badugu, Bizkaiak eta Gipuzkoak Euskal AE osoko portzentajeak baino handiagoak eta nahiko antzekoak dituzte: % 88 eta % 87,8, hurrenez hurren. Araba zifra horietatik urruntzen da, % 85,5ekin. Euskal AEtik kanpoko egoiliarren ezkontza zibilen kasuan, ehunekoa % 78,8raino jaisten da.

Ezkondu ondoren Euskal AEtik kanpo bizitzera doazen 369 bikoteen helmugarik gustukoenak aldameneko probintziak dira, hala nola Kantabria eta Nafarroa, baita Madril ere, erakarpen-gune handi gisa. Araban ezkondutako bikoteak Burgosen eta Errioxan daude, Madrilekin batera; Bizkaikoak Kantabriara eta Madrilera doaz gehienbat, eta Gipuzkoakoak Nafarroara eta Madrilera.

Ostiraletan izaniko ezkontzak larunbatetan izanikoak baino gehiago dira

Ezkontza zibilen gorakada handiagatik, 2009tik aurrera ezkontza horien ia erdiak ostiralean egiteagatik, eta erlijiosoen kopurua nabarmen jaisteagatik, 2017tik aurrera Euskal AEn ezkontza gehiago izan dira ostiraletan larunbatetan baino; 2019an proportzioa % 45,6 eta % 35,4 izan da, hurrenez hurren. Gipuzkoan bizilekua duten bikoteetan ez da horrelakorik gertatzen, nahiz eta oso gutxigatik izan; izan ere, % 39,3 ostiraletan ezkontzen dira, eta % 40,2 larunbatetan. Araban ostiraletan egindako ezkontzak dira nagusi (% 52), eta larunbatekoak, berriz, % 34,2. Bizkaian ere handiagoa da ostiraletan egindako ezkontzen ehunekoa (% 49), baina larunbatetan egindakoen ehunekoa beste lurraldeetan baino txikiagoa da (% 31,8), ostegunetan egindakoen kopurua handiagoa baita.

Sexu desberdineko pertsonen ezkontzen % 20,4tan, ezkontideetako batek, gutxienez, atzerriko nazionalitatea du

Ezkongaien nazionalitateari dagokionez, 1.485 ezkontzatan (ezkontza guztien % 20,4) ezkontideetako bat gutxienez atzerritarra izan da, aurreko urtearen aldean % 19ko igoera; ezkontza horien % 45,7tan emaztea da atzerriko nazionalitatea duena, % 20,6tan, senarra, eta gainerako % 33,7etan bi ezkontideak dira atzerritarrak.

Bikoteetan emakumeak bakarrik badu atzerriko nazionalitatea, % 72,6 Amerikako herrialde bati dagokio (batez ere, Kolonbia eta Nikaraguari), eta % 17,8k Europako nazionalitatea du (Errumania eta Ukraina nabarmentzen dira). Gizonak bakarrik badira atzerriko nazionalitatea dutenak, Amerikako herrialdeen artean banatzen da hura (% 38,2), non Argentina eta Kolonbia nabarmentzen diren, besteak beste, eta Europakoen artean (% 33,3), Portugalen batez ere.

Ezkontide biak atzerritarrak direlarik, gehienek nazionalitate amerikarra dute, baina ehunekoa handiagoa da emakumeen artean (% 70,7) gizonen artean baino (% 65,3). Nazionalitateko bigarren kontinentea Afrika da, gizonen % 19,8rekin eta emakumeen % 18,2rekin.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2019an ezkontza-kopuruak behera egiten jarraitzen du Euskal AEn

Eragiketa : 
Ezkontzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010304
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
ii/2025
Eguneratze data : 
2020/11/05
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/16
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0017706_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali