2020/11/11ko prentsa-oharra
INFORMAZIOAREN GIZARTEARI BURUZKO INKESTA. ENPRESAK. 2020
Euskal AEko hiru hiriburuetako 10 langile edo gehiagoko enpresek maximoak lortu dituzte merkataritza elektronikoaren eskuragarritasunean 2020an
Enpresen erdiek baino gehiagok webgunea euskaraz dute
10 langile edo gehiagoko enpresen % 31,6k egiten dute merkataritza elektronikoa Gasteizen, % 34,7k Bilbon eta % 40,6k Donostian, 2019ko abenduaren 31n, Eustatek landutako datuen arabera. Adierazgarria da aurtengo datuak direla hiru hiriburuetan eskuragarri dagoen serie historikoaren maximoa. 2015. urtearekin alderatuta, ehuneko 1,6 puntuko hazkundea izan da Bilbon, 6,1 puntukoa Gasteizen eta 6,4 puntukoa Donostian.
Euskal AEn 10 langile edo gehiagoko enpresen % 33,2k merkataritza elektronikoaren bidez egin zituzten erosketak edo salmentak. Eskualdeei dagokienez, ehuneko hori % 20,0tik (Enkartazioak, Bizkaia) % 53,7ra (Arabako Mendialdea) artekoa izan zen. Arabako Mendialdeaz gain, merkataritza elektronikoari dagokionez nabarmendu behar dira baita bi eskualde hauek ere: Donostialdea, Gipuzkoan, eta Gernika-Bermeo, Bizkaian, biak % 39,7rekin. Hiriburuan bezala, Arabako gainerako eskualdeetan ere azken hamar urteotako emaitzarik onenak izan dituzte, zeina Bizkaiko lau eskualdetan ere errepikatzen baita: Arratia-Nerbioi, Gernika-Bermeo, Markina-Ondarroa eta Bilbo Handia, zeinek lurraldearen hiriburua barne hartzen duen. Gipuzkoan, aldiz, hiriburua dagoen eskualdearekin soilik gertatzen da, Donostialdearekin, baina kontuan hartu behar da ezen hango eskualdeek beste bi lurraldeetakoek baino zifra handiagoak zituztela jatorriz.
IKT ekipamenduetan –Informazioaren eta Komunikazioen Teknologiak–, 10 langile edo gehiagoko Euskal AEko enpresek ezarpen-maila handia dute. Interneterako konexioan gertatzen da hori, adibidez, Euskal AEko eskualdeetan eta hiru hiriburuetan % 100etik oso hurbil dauden ehunekoekin eta, oro har, % 99,2ko batezbestekoarekin (2015ean baino 1,4 puntu gehiago). Gainera, eskualdeen arteko aldeak oso txikiak dira, guztiek aise gainditzen baitute % 98.
Era berean, % 92,6k Web-orria daukate; aurreko urtearekin alderatuta, hiru hamarren igo da, baina igoera nabarmena izan da, portzentajezko 6,1 puntu gehiago, 2015. urtearekin alderatuta. Eskualdeka, nabarmentzen dira Añana Araban (% 94,5), Bilbo Handia Bizkaian (% 93,7) eta Donostialdea Gipuzkoan (% 94,7). Hiriburuen artean, Donostia nabarmentzen da, % 96,3rekin.
10 langile edo gehiagoko enpresetan eta lurralde osoan presentzia handia duen beste ekipamendu bat sare informatikoak dira. Batez beste, % 92,5ek dituzte horietarikoak, 2019an baino lau hamarren gehiago. Kasu horretan, Arabako Errioxa (% 99,6) eta Gernika-Bermeo (% 98,9), Bizkaian, aipatu behar dira. Gipuzkoako eskualdeek ezarpen txikiagoa dute, eta lurraldeko batezbestekoa % 90,1ekoa da. Donostialdea da eskualde aipagarriena (% 92,8).
10 langile edo gehiagoko Euskal AEko enpresen % 51,0k kode irekiko programak darabiltzate. Bi eskualdek soilik dute gainditzen dute % 60; batek Gipuzkoan, Debabarrenak (% 66,2), eta besteak Bizkaian, Gernika-Bermeok (% 65,8). Aipatu behar da adierazle horrek etengabe egin duela behera 2015etik aurrera, noiz eskuragarri dagoen seriearen maximoa markatu baitzuen, enpresen % 81,7rekin, azken urtean baino ehuneko 30 puntu gehiago.
Interneterako sarbidea duten 10 langile edo gehiagoko enpresetan bilakaera positiboa eta ezarpen zabala duen azken adierazle bat da administrazio publikoekin izapideak elektronikoki egitea. Hala, 2020an mota horretako enpresen % 97,3k egin dituzte izapideok horrela, serieko maximo berria, 2019an erregistratutakoa gainditurik (% 96,3) eta 2015eko erregistroa baino 4,2 puntu handiagoa. Proportzio handienak eskualde hauetan daude: Arabako Gorbeialdean, Bizkaiko Durangaldean eta Markina-Ondarroan (% 99,9 hiruretan) eta Gipuzkoako Bidasoa Beherean (% 98,1).
Enpresen erdiek euskara erabiltzen dute beren webgunean
Gure erkidegoan, Web-orria euskaraz duten enpresen erdiek (% 50,6) euskaraz daukate. Euskarazko web-orria ohikoagoa da Gipuzkoako eskualdeetan kokatutako enpresen artean (% 58,9, batez beste). Lurralde horretan, zazpi eskualdeetako seik % 50etik gora dute, eta eskualdeetako ehunekoak Bidasoa Behereko % 45,7tik Goierriko % 70,7ra bitartekoak dira. Ondoren, Bizkaikoak daude (% 46,8 batez beste). Zazpi eskualdetatik bostek % 50 gainditzen dute argi eta garbi, eta halaber Erkidegoko maila, eta honako hauek dira: Gernika-Bermeo, zeina webgune gehien duen Erkidegoko eskualdea baita (% 83,4), Markina-Ondarroa (% 77,1), Plentzia-Mungia (% 66,7), Enkartazioak (% 59,8) eta Arratia-Nerbioi (% 55,9). Arabaren kasuan (batez beste, % 44,4), % 50 baino gehiago dute Arabako Kantaurialdeak (% 60,8) eta Arabako Mendialdeak (% 56,2).
Euskal AEko hiriburuen artean, IKT ekipamenduen ehunekoak oso antzekoak dira 10 langile edo gehiagoko enpresetan, baina Bilbo nabarmentzen da administrazioarekin izapide elektronikoak egitean, sare informatikoak edukitzean eta kode irekiko programak erabiltzean; Donostia, berriz, Interneteko konexio-adierazleetan, euskarazko Webgune eta Web-orriak edukitzean eta merkataritza elektronikoan.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62